Indonesia

munduaribira 1456151679162 2daia, 2zitza | 2008-09-17 15:48
5

Selamat Pagi!

Indonesia jarri diogu izenburua atal honi, Indonesia! Izen honek zer imaginauaraztetzue? Guk eguzkixa, hondartzak ta ur gardenak ikusi nahi genitxun ta hori baino askoz gehixao eman desku herrialde honek!

Kuala Lumpurren papeleuak eitxeko denbora hartu, Petrona dorriak bisitatu ta hegan ein gendun Indonesiako iparralderen dagon irlara. Sumatrara.

(Ay arriba y arriba, por ti sere!)

SUMATRA

Hamen aurkitu gendun gure altxorra, ipar iparrian. Irlatxo berezi baten. Hor eman ziguten ongietorria bidaia honetan ikusi ditugun ur gardenenek! Ze ondo!!!

(Ta Hiartendako lekurik ez)

Banda Acehtik pasatu ginan Ferryxan. Hamen 2004ko Tsunamixak 200.000 pertsona hil zitxuan. Ondiokan ONG mordua dago lanian, ta bertakuek kontatzen zezkuenagaitxik, gobernuek emondako dirua ez da oso ondo heldu bihar zan lekuetara. Korrupzinua, etab...

(Ederra balkoia tokau jakuna)

Irla, paradisiakoa izateaz gain, merkea zan, ta ez oso turistikoa, ta gainera kriston diving ak egiteko aukera euki gendun... ta hau dena gutxi bazan.... sekulako konpainia aurkitu gendun!!! Euskal Herriko bi abenturazale jator! Andoain eta Donostiako Gartxot eta Saioa. Historio interesgarriz sobera zebizenak!!! Bizikleta zale amorratuak (guk bizikletarik ikusi ez gendun arren)...

(Hauekin urazpian be ez ginan ixildu)

Oso ondo pasatu genduan, ta 8 hilabetetan euskeraz berba ein barik geuazenez, hauekin  mundua hankaz gora lagatzen tertulia luziekin desfogau ginan .

Eskerrikasko. Bueltan txakoli batzuk gure kontu!

(Urazpiko  kanoitik)

(Hondartza natural, naturala)

(Lehoi arrain hau gure etxe parian bizi zan)

(Arratsalde politxak gure balkoitik)

Ta pena haundiakin baina emozioz beteta Sumatra irlan barrena abiatu ginan, plaiatik mendietaruntz. Nola? aaaaaaahhh! Ba aurkitu genitun furgoneta guztietan! bi egun eman genitun holako furguetan mendian galduta dagoen Ketambe herrira iristeko. Bidaia honen txarrena edo onena ez zan bidien egoera eskasa izan. Gure torturia furgonetetan jartzen zeben txunba-txunba a tope (kriston bafliekin) izan zan. 14orduan kaseta buelta y buelta!

(Equipo A)

(Zenbatetan dakazu King Kong-en barrabillak?)

(Ezin urtenda gelditxu zan moskitotzarra)

Ez gendun turistarik nahi eta.... lortu genduan! Pakmus eta familixiak edarto hartu gintxuan etxian. Gida ona izan zan Pakmus, ta berak erakutsi zezkun tximino ezberdinen kantuak ezberdintzen, ta jaten zitxusten fruten arrastoak segitzen.

(Ta hemendik dinozu bizi dirala ez?)

(Aahhhh ahhhhhhh ahhhhhaaaa! (Irakur Tarzanen ohiua))

(Umiak ondo elikau bihar dira)

(Honen bonbuak, dosdemayon sentiarazi gintuan. Hemen be Baby-boom. Zorionak Ainoa!)

(Host-ras!!! Hemengo orbeletan 5 edo 6 elefante gelditxu ei dira atrapauta aste betian!)

Abentura oso politxa izan zan ohian haundi hortan bizitxakua, Orangutan ar erraldoi bat "ehizatzen" egon ginan, bere atzetik jarraika, ta benetako oihaneko ehiztarixen abentura bizi izan genduan.

(Reto Dixan! Baietz sikau ordu erDixan)

(Indonesiako deporte nazionala)

(Pakmus Family! Terima Kasi for your kind hospitality. We enjoyed a lot. Selamat Tingal)

Oihanetik bueltan, erropa garbiketa etab.ein ostian berriz be "on the road".

(Hemen be andrak!)

(Oihanetik hiri haundiruntz. Ta Kaskua belo gainian. Horrek ezin dau berorik emon)

Medanera gauez iritsi ginan. Ta sasoi hontan gauez heltzia bentaja bat da hiri musulmanetan! Dana dao zabalik, danak daoz afaltzen eta pozik. Egunian zihar baraualdixa ein da gero gauian dago bizirik hirixa, Ramadanian.

(Ramadanian danak mezkitara. Ta errezau ostian danak jatera. "Kriston" janari txiringituak eren mezkita kanpuan)

(Hemengo aeroliniekin, despegau aurretik errezatzia oso gomendagarrixa da)

Irlatik irlara hegan ein genduan. Indonesian oso ezberdinak dira irlak euren artian, erlijino, janzkera eta orokorrian kultura oso ezberdinak dakez. Ta hor juan ginan emozinoz beteta beste irla bateruntz, beste kultura bateruntz.... baina oinguan ezberdina zan. Oinguan ezagutzen genduan zerbaitekin elkartzera gindoiazen. Etxetik gertuago sentiaraziko gintuana. Guazen Baliruntz. Prest?

(Zerua zeharkatu behar izan genduan Javako sumendixen gainetik)

(ta itsasoak zeharkatu behar izan genitxun Baliko sumendixen ondotik)

(Baina topau genduana merezi izan zeban (Lombok-eko sumendi parian). Mikel ta Edurne)

Eibarko lagunak zain zekaguzen!

(Hemen be paradisuan egon ginan (Ta ez piszina, bungalow ta janari ederragaitxk eh! Lagunengaitxik klaro. jejejejej)

Bali ondoko beste irla txikixao batzutan topau genduzen Mikel eta Edurne. Gili Air irlan zeuazen moreno moreno ta poz pozik. Plaia paradisiako baten esnorkel, jan da lo egin genduan eurekin. Ta berba. Zenbat gauza kontatzeko!

(Hauekin be, urazpixan bakarrik ixildu ginan)

(Dordoka bat bazkaltzen. Mikelek danak ezagutzen zitxuan honezkero. Edurnen radarrakin topautakuak!)

(Goiz be jaikitzen ginan. Gosaldu ta ohera!)

(Ikel eta Miker)

Arratsalde politxa ikusi genduan lagunartian Eibartik ze urruti!!! Baina aldi berian Eibartik askoz gertuago!

Egixa esan, 9 hilabete ta gero, oso urduri geuazen lagunekin elkartzeko, izan be, Eibar askoz gertuago eukiko gendualako ta eguneroko bizitzatik zetozen lagunekin, zenbateraino "aldatuta" geuazen ikusteko aukeria eukiko gendualako. Guri egixa esan batzutan, denbora pasau ez dala iruditzen jaku, ta Eibartik urtetzian erlojua gelditu izan balitz bezala izan zan guretako, baina lagunekin egon da gero, denbora guzti hori, ziharo haunditxu zan. Denboraren dimensinua zein aldakorra dan igarri genduan. Gainera denbora "gutxi" gelditzen jakula be iruditu jaku, 3 hilabeteren barruan etxera bueltatuko garalako. Lagunek, ia txantxean geuazen galdetzen zezkuen.

(Baliko kultura izkin guztietan)

Laguneri agur esan gentzen ta Bali ezagutzera bueltau ginan. Agur esatera ohituta beharko gendun oingo baina agur hau geroarte bat izan arren uuuffff berezixa izan zan. Berriz bakarrik gelditxu ginan munduan.

Bali turistikua da, bai. Preziuak turistenak dira, ta plaia asko bebai. Baina lokalek bizirik mantentzen dabe beraien kultura. Egunero, orduro ta izkina guztietan. Tenpluei ofrendak ipintzen ikustiaz ohitu be eitxen zara, lora ta galletak hosto artian.

(Ni banoia hemendik eh Iker! Horrek kriston aginak dakazela!)

Ta hamen be uretan korrokoiak baino gauza gehitxuao ikusi leikez. Hamengo barrakudatzar hau urazpian dagoen Liberty barku Amerikarrean topau gendun.

Dive guztiak ezberdinak dira, baina urperatutako barku batera sartzen zaran lelengo aldia ahaztezina da! Hau da hau beldur eta emozinua!

(Ixa ahaztu ein jakun, guk urazpixan ezin dogula arnasarik hartu)

Arrain eskolak zeuazela bazenekiten? guk ez. Baina honako talde honek ikastola barkuaren punta batean jarri du ta beraien artean igeri egiten lagatzen detzue! Edarra esperientzia!

Ta Bali iparraldetik hegoaldera juan ginan transportian preziua ondo negoziau ostian!

(Bingineko lasaitasuna, bere olatuek bakarrik apurtzen dabe)

Hegoaldian Surf-a da nagusi. Herri txikixak surfistek okupatzen ditxuste. Turismo erlajaua da. Olatuei begira disfrutatzen denbora galtzeko aproposa.

(Kanpotik erreza emoten dau, baina korrontiek hemen gogor jotzen dabe)

(Iker Slater: Surf Sessions)

(Eguzkixa egunero sartzen da hemen bebai)

Ta honekin, Indonesiako bisaua bukatu ein jakun. Herrialde hontan luzeagorako gelditzeko gogo haundiz gelditxu ginan, baina papeleuak dirala ta Singapurrera alde ein bihar izan genduan.

Herrialde batetik urtetzian, ze gauza gutxi ikusi doguzela iruditzen jaku, baina Indonesian kasuan, irla bakoitza mundu bat danez, milla mundu ikusi barik laga ditxugula iruditu jaku. Hau dala ta, inoiz bertara bueltatzia gustauko jakun, ta zuei dudarik barik gomendatzen detzuegu.

Honekin bukatutzat emongo dogu Indonesiako kapitulua. Espero dogu iraileko "vuelta al cole" oso gogorra ez izana, ta muxu haundi bat bialtzen detzuegu dan danori.

Zuetako oso gutxik bialdu dezkuzue zuen oporretako kronikatxo eta argazkirenbat, beraz ez izan alperrak ta bialdu zerbait.

Segi segi gure blogari begiratzen, horrek asko pozten gaitxu ta!

(Ta zuk zeri beiratzen detzazu! Eh!)

lonifasiko

lonifasiko 2008-09-26 23:30 #1

Ez dakizue zelako inbidia (sanua) ematen deztazuen! Holako bidai bat ointxe bertan antolatzeko sekulako gogoak sartzen ari jataz. Ondo segi eta badakizue, Eibartarron izena ahalik eta gorenean utzi!

Aio!

Ekhi

Ekhi 2008-09-28 21:42 #2

Betiko moduan, hamar bat honi bebai!!!!

patxo bat!!!!!! mua!!!! mua!!!!

Henry

Henry 2008-09-29 17:43 #3

Gure Jangoikua haiñ
amorosua bada, eta dan-danok igual-igual maitxe bagaitxu, eta Amabirjiñiari Salvia
kantatzen badetsat (latiñez), eta hain gaiztua be ez banaiz  -ez naizen moduan-  orduan, ia: ZEGAITXIK NAGO NI HAMEN, MARKIÑAKO
ESKOLA HONETAN, HORMONAK BAITXA BETULIETATIK BE DARIXOLA DAKEZEN HONEK 15 ADOLESZENTIONEN
AURRIAN, ETA ZEGAITXIK ZAOZIE ZUEK INDONESIAN, EDO JAKIZU OIN ZELAKO PLAIA
SUFRIDUAN EDO NUN EGONGO ZARIEN…!!! Jo, neu be hasitxa nago txistu berdia
segregatzen, komo la niña del exorcista, eta buruak be hiru buelta laren emoten
destaz ja, dakaran enbidixiakiñ!!! Furgonia hartzen dozuela eta ez dakit zelako
musikia ipintzen detsuela, eta ondiokan kejia…? Zuek ez dozue barkamenik merezi
eta zuen ondorenguak be laugarren generaziñorarte ezta…<o:p></o:p>

Surfa ein bihar
badozue, aprobetxaizue hortik zihar, ze gaur ez dakit zelako txapelketia zan
hastekua Mundakan, baiña itsasua platerraren moduan daguala eta eziñ izan dabe
ezer eiñ; ia hurrengo egunetan…<o:p></o:p>

Atzo Kezkakuok Zumarraga
gaiñeko Antioko ermitxan ein dogu dantzan, lehelengo Arrateko ezpata-dantzia,
eta ostian Axeri-boda. Leku zoragarrixa da, benetan, baiña, klaro, zeiñ
atrebitzen da blog honetan leku politxak aitxatu be eitxen? En fin, resignazion.<o:p></o:p>

Gaur ensaiua eta gero Ekhiren
despedida-afarixa dakagu, zelan etzi ja badoian, ba horixe. Ia horrek be zeuok topau dozuezen moduko lekuak
topatzen ditxuan! Ez daka erreza hor Lovaina inguru horretan
tximinuak eta barrakudak eta orangutanak ikusteko, baiña asmaizu ba! Ordenadoria
eukiko dau nahi beste, eta pozik ha arratoiekiñ eta! Ez da berdin-berdiña,
baiña… Sartu deilla ostera be zeuonian, eta hortxe dakaz dan-danak eskura.<o:p></o:p>

Bueno, ia nora zoiazien
oiñ. Nere lagun batzuek Katmandura pasau dira egunokaz, eta uste dot India eta
Nepal artian dirala ibiltzekuak Gabonak artian. Esaten detsuet, tontuena neu, diferenzia
haundixakiñ. Jo, eta honek neure estudiantiok hortxe, eskribe ke te eskribe, ez
dakit nik zelako biharra entregau bihar desten, ke kruz…<o:p></o:p>

Bueno ba, ondo-ondo
segi eta bota hurrengo paradako kontuak be. Bixen bitxartian nik uste dot
buruari ja buelta osua emon ahal izango detsadala, eta igual lebitatzen be
ikasiten hasitxa egongo naiz… Hala, aguuur… <o:p></o:p>

Henry<o:p></o:p>

<o:p></o:p>

<o:p> </o:p>

<o:p> </o:p>

<o:p></o:p>

oier

oier 2008-09-29 22:37 #4

Ikusten dozuenez, zuen jarraitzaile-sufritzaileori adjetibo superlatibuak amaitzen asi jakuz eta oin ya insultuetara pasatzen hasi gara. Ke kabr...-es. Hondartza paradisiako bat, abentura piskat eta berriz paradisura...

Bai klaro gu be juan gera hondartzara Udan. Gure erretratuak ikusi nahi dozuezela? Ba horra Izar eta Ekain-ekin en el marko inkonparable. Es lo ke hay. Horixe da aurten gure oporretan urrutien allau geran tokixa. Baina  kontuz, Ekain-ek ikasi dau oinez eta hartu daban martxiakin Indonesian gaoz laster...

Besarkada bat!

matx

matx 2008-09-30 14:57 #5

Iuju!

Zorionak berriz be. Hori esan eiñ bihar da, baina bai... insultuekin ez jarraitziarren. Ze ondo Hiart, ze ondo Iker... benetan pozten naizelaaaaaaaaaaa y que me repitooooooooooo

Es que la emosion nos invade

Ba gu galizian egon ginan udan, hondartza ederrak bebai, Santiago, Vigo, costa da morte, rias baixas... Krisixa datorrela diñue, irrati eta telebistetan, baina que nos quiten lo bailao!

Kezkatarrak hor dabiz, triunfaquetetriunfa. Eta diasporakuak jarraitzaile, beti moruan. Baina notizia on  bat: musika ikasten apuntau naiz berriz! kantua, armonia eta korua. Taller de músics, musika modernua eta jazza. Oso pozik nao, porfin. Aurten dantzia laga dot momentuz baina ikusikou, beranduao...igual berriz apuntauko naiz denboria badakat.

Negua dator eta eguzkixa gero ta lehenao izkutatzen da. HArtu arnasa sakon!

pa

Utzi iruzkina: