Buenosetik Santiagora
EEEEEIIIII !!!!
Kaixo berriz!!!!
Ze moduz! Bagatoz berriro be zuengana! Denboraldi luzeegixa pasau dogu bloga eguneratu barik; ez dou esango astirik euki ez dogunik, baina... egixa hori da!
Buenos Airesen agurtu ginan azkenengo ta orduandik denbora gutxi pasau dala esango gendun hasiera baten baina zuekin zorretan dakaguzen historixak gogoratzerakuan konturatu gara aste luzeee batzuk pasau diala. 40 egun ta 40 gau.
Hasi gaitxian bigarren etapa honekin. Etapa hau gehixena, dana ez esatiarren, autobusez ein dou, ta hauen kalidadia txartzen juan da biajia aurrera juan dan einian, baina horrek xarma bakarrik gehitu detza bidaiari!
IGUAZU
Buenos Airesko Retiro estazinotik Tutto Leto luxusko autobus baten heldu ginan Iguazura, 12 ordu ta gero.
Klima tropikal eta humelian izardi gehiegi ez eitxeko pizinadun Hostel bat hartu gendun, eta egun bertan Brasilera gurutzatu gendun ur jauzi famosuak handik ikusteko.
(Naturaren bi mirari.)
Hurrengo egunian kataratak gertuagotik ikusteko aukera euki gendun, Argentinako aldetik. Kataratak ikustian inpaktua haundixaua izateko teknika bat desarrollau genduan: Lur lurrera teknika.
Ta ze ete da hori?jijijiji
Ba tontuan pare bixok lurrera beira ein genduazen katarata haundixenan parera heldu arteko azken 20 metruak.(Lur lurrera beira). Ta orduan, katarata parian gendela, orduan jaso genduan begiradia ur masa ikaragarrira. A zelako espektakulua!! a zelako orruak ein genduzen!!!!jajaaaaj
(Naturaren beste bi mirari?.)
(No comment)
(Katarata azpixan Kalamuako zirimirixa baino zertxobait gehixao topau genduan.)
(Estiben Espilber topau nebanekua. Hiart.)
(Zenbat ur)
SALTA-JUJUY
(Boliviara bidian...Mejiko!)
24 ordu ta gero heldu ginan Saltara. Herri kolonial hortan museo bat gustau jakun gehixen. Bertan Inca garaiko hiru umetxoren gorpuak zeuden erakusgai. Gorpuak lotan zeuazen umienak zirudixen, azala gorputza jestua ulia ... dana zeken perfekto!! Ta zelan konserbau dia holan? Ba 1500 garren urtetik bolkan baten gainian egon dia lurperatuta, bizirik lurperatu zitxuen sakrifizio moruan; eta hango tenperatura ta humedadiak idealak izan dia gorpuen konserbazinorako! Oin dala 500 urteko gizakixeri aurpegira beiratziak.. en fin.. barruan zeoze mobitzen dau.
Saltatik Bailara Caltchaqui-xak be bisitau genitxun, Cardones parketik pasatzen. (San Pedro kaktus pilo bat zeuazen)
(Eibartar batzuk gabon zaharreko poteora moruan, lora hau urtian behin urtetzen da 24 ordura hiltzeko.)
(Hau da manipulazinua!.Hiart)
Oin gure objetibua Boliviara gurutzatzia zan, ta halan iparralderuntz juan ginan Humauacako kebrada famosotik. Bidian Purmamarkako Cerro de los siete colores eta Humauacako karnabal ospetxuak bizi genitxun.
(Humauacan be janzten dia koko!)
(Jou, jou, jou!!!)
(Ezagun dau panaderixatik zeoze dakatena!)
Honenbestez heldu ginan Boliviara (Dutxa bat hartuta eh?).
BOLIVIA
La Quiaca ta Villazon eko muga gurutzatu gendun gero lagun egingo gendun bikote aleman batekin ta beraiekin Tupizarako autobusa hartu genduan. (Autobusen kalidadia lehen esan dogun moruan jeisten juan zanez puntu honetarako autobusak txow bat zian, ta ez genduan asfaltorik ikusiko hurrengo 15 egunetan.)
TUPIZA
Argentinan ez bezela, Tupizako paisajieri buruz ez zekigun ezebe, ta ikaragarrizko sorpresia izan zan guretako paisaje politx hauek deskubritzia. Tupizan turismo aktibua merke zeuan, ta parajiak zaldiz, bizikletaz ta jeep-ez ezagutzeko aukeria euki genduan, hori bai, ipurdixa apurtuta bukatu genduan!
(Oin dala zenbat ez zarala jarri espaloi hertzian?)
(Txolita bat.)
(Beitu Santerua nun dabilen!)
(Sundance kid ta laguna.)
(Ikusten dozue Hiart?)
(Eskerrak frenuak ez zian Toulouseko bizikletenak morukuak!)
Bizi politxa dakan herrixa da Tupiza, goizian herritxik bueltia eitxia plazer bat iruditxu jakun, han zeuazen sakukaraka koka saltzen zitxusten andrak, bankora kolia eitxen zeren traje tradizionalakin jantzitxako "Txolitak" ejekutiboz jantzitxako gizon inportantien onduan, ikastolako lelengo egunian ikastolara pozik zoiazen ume uniformedunak, goxokiz toperaino betetako kioskuak etab....
Tupizan Uyunira eruaten gintxuan Tours-a hartu genduan, ta Claire eta Pierre frantzesekin jeep era igo ginan goizian goiz, Pedro gidarixa ta Silvia sukaldarixakin batera.
Ta han hasi zan abenturia!!!
Egun hauetako abenturia irudixek guk baino hobeto esplikatzen dabe:
(Le 4 fantastiques!)
(Hazi ein zariela esan leike!)
(Silviak Mary Poppinsena baino kaja hobia zekan! Edarrak banketiak urtetzen ziala kaja txiki hortatik!)
(Gernikakua baino piskat zaharraua.)
(Dali hemendik pasau omen zan.)
(Boliviako Sabana.)
(Ta gu oxigeno bonbona barik!)
(Uliak tente ipintzeraino mariau zan Iker!)
(Dream Team)
("Urepeleko artzaia" )
(Goizeko 5etan, martxan...)
(Txanelnumerozinko.)
(Miamiantibizio.)
(Licancabur Marie Laure handiakin! )
(Buruzbehera edo hankazgora?)
(Gasteizko Zeledoiko gaupasatik bueltan, Gatzagako egunsentiaren fotografixa ederrauak atara izan ditxugu)
(Somebody forgot his Rayban sunglasses?)
(Ke salaus.)
(Horizonte bariko kerizak)
(Ama, hazi ein naiz! Aupa Pedro.)
Ta holan llegau ginan Uyunira. Handik Potosira juan ginan ta minero jantzi ginan eurak zelan lan eitxen zeben ikusteko. Asko gustau jakun Potosi, bizi bizirik dagon herrixa da, ta arro sentitzen dia herrixan garai bateko haunditxasunaz. Asko ikasi genduan Museo de la Monedan bebai, han gordetzen dabe garai bateko makinarixia ondio, in-presionantia.
(La Moneda museoko atian)
(Dondestamigitarra!)
(Soy miner@)
Potosin pentsau baino denbora gehixao egon ostian taxi bat hartu gendun Sucrera, ez ei zeuan autobusik mineruek huelgia konbokauta zekelako ta kaminuak mozten ei zitxuen dinamitiakin!
(Ta andria ahurdun.)
Ta Sucre herri politxa ta gero llegau zan La Paz era juateko ordua ta... hantxe ezagutu genduazen benetako mineruok!
Mila bidar galdetu gendun ia huelgia amaitxu zan ta.. bai bai ez dao problemarik!!! ta guk sinistu. Ta bidian goiazela, autobusa gelditxu ein zan. Kieto lau ordu. Halako baten okurridu jakon txoferrari zeoze esatia: Barrikadia ei zekaun bidian aurrian ta atzian. Hartu zuen gauzak ta segi aurrera oinez. Hori esan zezkun zeatxikeze honek lau ordu ero lau egun iraun leike.
Ta hori ein genduan. Ta hor juan ginan exiliauen martxa baten erdixan inguruan ezebe ez zeuala 4200 metrora!!
Pasau genduan barrikadia ta baitxa minero mozkorren manifestazinua be.. beste aldian autobus bat gelditxu ta llegau ginan La Paz era.
(A las barrikadas!)
LA PAZ
Hori da hori desordena! Zaratia, jendia, autobusak danak nastauta ebizen kalietan! Hamen kalian gora ta behera ibili ginan ta alde guztietan harritzen gintxuan zeoze topatzen gendun! Ikerrek eskuz eindako gitarra txiki bat erosi zeban ta oin lau motxilaz gain gitarria be eruaten dou gurekin! Dirua falta bada igual dirua biltzeko esperantziakin...
(Ta Eibar zulo bat dala esaten dabe?)
(Lurraldebusa.)
(Gora Evo ta gora Republica Comunista Indigena de Bolivia)
(In the Ghettoooooouuuuiiii....)
ISLA DEL SOL
Lasaitxasunan bila juan ginan irlara ta benetan topau genduan! Portura heldu bezain laister umiek eruan gintxusten hostal ezberdinetara. Guk mila eskilara Inca igo ta gero Imperio Incan lo eitxia erabaki genduan. Gure bizilagunak berezixak zian: Txarrixa, astua, llama, katua, oilarra, zaldixa... Dionision lagunekin gustora egon ginan irlan.
Baina handik Cuscora juateko ordua be llegau zan, ta autobus kaskar bat hartu ostian gabez llegau ginan Cuscora.
(Dionision terrenuetan.)
(Isla del Soleko "Superportua".)
(Lanetik etxera.)
(Ze "sakrifikaua" dan bidaiatzia.)
(Holako lekuetan fotografixatxarrak ezin atara.)
(4000 metrotan itsasadarrak?)
Cusco
Esan zezkuen Cuscon astiak pasau leikiazela ta beti dagola zeoze eitxeko ta ez jakuen arrazoia falta! Plaza politxa daka Cuscok ta Imperio Incan kapitala izan zala be ezagun dau! Oin Katedralak dare tenplo Inca askon gainian. Pareta Inca asko ikusi leike ondio herritxik pasiauz gero.
(Cuscoko plazia)
(Patchacutec incaren ondorengo bat.)
Baina einbiharrekua: Machu Picchuri bisitxia. Edarra izan zan erakutsi zezkun lelengo aurpegixa. Goixian goix Waina Picchutik laino artetik agertu jakun herri sakratua. Edarra benetan!
(Ba hemen izan beharko leuke Matxupitxuk, ez Hiart?)
(Ba hemen behetik egon beharko leuke.)
(Ba bai, hor behian)
(Uff oin jeitsi ein beharko gara...)
(Hiart, hemen bidida bukatzen da)
(Hoenk eskillarak al dira?)
(Ondo oratu gero eh!)
(Maitxepitxu)
SANTIAGO DE CHILE
Hegazkina hartu genduan aspaldiko partez, ta zaila ein jakun Santiagori bere xarma topatzia egon ginan bi egun eskasetan.. izan be pasaran ikusi genduan Santiago, Rapa Nui ero Isla de Pascuara hegan ein genduan da.
(Santiagoko katedrala)
(Hegoamerika gerrillero. Colombiak Ecuadorren, Las FARCeko buruzagiaren hilketa ondoren)
RAPA NUI
Sei egun egon ginan edozein lur zatitik 4000 Kmtara!! Islia uste baino berdiaua ta ura uste baino urdin klarua topau genduan, ta jendia oso majua. Isla turistikua da baina dagon hegazkin kopuruak erabakitzen dau irlako jende kopurua ta gu egon ginan bitxartian ez zan hegazkinik llegau ta lasai lasai egon ginan! Oinguan kanping bateko sukalde baten gainian zeuazen bi koltxoitan ein genduan lo! Edarto!
Toke oso Polinesikua daka irla honek (Polinesian dago berez baina oso urruti), ta andrek lorak daroiazta belarrixan ta gizonak, kamisetan ze dirazen be!
(Autotona bat)
(Robinson Crusoe be hemendik zebilen...)
(Paradisua)
(Moai berrixan jartzein ari dira itxuria!)
(Ta zuk zer diozu?)
(Hemen be bidia bukatu)
(Moai txomingeruak be hondartzara juten dia hemen)
(Baina hemen ez dabe bide bat bez bukatzen ala?)
(Hainbeste buruauste dakez hemen bebai, euren hizkuntzia mantentzen)
Jose Luis Lopez Vazquez moment
Moaixak esnatzen
(Ikerren look honekin, motorrak Harleysa emoten zeban)
(Ilunabar politxak ikusten genduazen kanpinetik)
Kanpinian lagun asko ein genduazen, tartian Clara ta Ben, ta bigarrenan etxera gonbidau gintxusten Santiagora bueltatzen ginanerako. Ta oin, hementxe gaoz, Ben-en ordenadoria okupatzen ta ordainetan porru patatak sukaldatzen!
Eurekin errez topau detzau xarmia Santiagori, atzo gabian ipuin kontalari bat ikustera eruan gintxuen Bellavista auzora ta edarto pasau genduan!!
(Gracias por todo, Merci beaucoup!)
Espero dogu hurrengo idazten dogunerarte hainbeste denbora ez pasatzia!
Ta honenbestez agurtzen gara. Hurrengo notiziak Zelanda Berritik eukiko dozuez!! Gaur hartzen dou abioia haruntz! Buelo hontan oinarteko denbora prestamua pagau bihar dogu, hegazkina 13 an hartu ta 15 ian helduko gara Zelanda barrira! Oinarte Eibarren gauzak 4 ordu lenao pasatzen zian baina 15 etik aurrera zuek baino 11 ordu lenau biziko gara!
Amaitzeko eskerrikasko danori mailengaitxik, ta jakin horko eguneroko gauzak jakitzia asko gustatzen jakula!!! Ze asmo astesanturako?
PAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA
Iruzkinak
ekhi 2008-03-14 01:15 #1
Que patxa sister eta rokero bigotudo!! lehenegua erantzuna idazten!!! jejejej!!!
Edarra pasiaria eiñ dozuena!! zelako inbidixia!! paraje edarrak ikusi, gauza askotatik pasau... que buena!!! Iker zure bigotia se sale mil!!! pareces un harley davison-ero de pura cepa!! una chupa de cuero, eta de puta madre!! (nik be koko dantzetarako holakua laga neban!!jur jur!!)
egixa esan kostau jatzue zeozer idaztia eh?? baina artikulazo honek merezi izan dau! argazkixak oso polittak (oiñdiok paketian heldu dan DVD-ko argazkixak ez douz ikusi)
aber, astesanturako nere plana? ba edurra badao (prinzipioz badao) eskiatzera goiaz itxaso ta ni... ez da zuen plana bezain ona, baina behintzat hemendik urtengo gara! jejejeje!
patxo bat eta ia webcam bidez beste egunen baten be berba eitten doun!!!
patxo haundi bat bixondako! mua!!!
Uxue 2008-03-16 20:29 #2

Epa bikote!!!!

gaur ere zuen blogean sartu naiz ezer berririk aurkituko nuelakoan eta sorpresa!!!!!!

Eta zelako sorpresa polita gainera! Merezi izan dau itxarotea! Gustora irakurri dotez zuen abenturak. Argazkiak berriz ikaragarriak!!!!

Iker, zure look barriarendako be ez dekot berbarik!!!!

Asko pozten naz ondo zabiziela ikustiaz.

Hemen orain aste santua da eta bueno saiatuko gara zeozertxo egiten. Ni Bearne ingurura noa kuadrilakoekin. Etxetxo bat hartu dogu eta beuno oraindik plan finkorik ez. Inguruak ikusi, pasiada batzuk emon, barre batzuk bota ... ez resumen deskonektatu!!!!! Pixkat behar dot eta!!!!!

Beuno bikote zuek ondo ondo jarraitxu eta aber Zelanda Berriko berriak laster jasotzen doguzen.

patxo handi handi bat!!!! paaaaaaaaaaaaaa

malen 2008-03-18 01:19 #3
...ta gero esango dabe inbidixia txarra dala! : )

Egunak alaitzen ditxue holako artikulo ederrek!
Ze argazki politxak! Zenbat gauza kontatzeko...
Hurrengua heltzeko desiatzen geratzen naiz blog hau
ikusi/irakurr-tzen doten bakoitzian...

Ondo-ondo segi!

Ermutantia 2008-03-18 10:46 #4

Apa lagunok!

Hori da hori bizi!! bizitza hortarako be bada, dudarik barik. Argazki ederrak ein dozuez . Hor bizitakoa bizi osoan goguan izango dozuela ez euki zalantzarik.

Bidaia on eta bueltan zurito bana Katun nire kontu!

Asiertxo.

Tolo 2008-03-18 11:34 #5

Hola potxolos!!! Egixa esan, gustua emoten dau blogera sartzia!!!

Muxus.

P.D.: Panan komentarixua itxoiten egongo naiz, ea ze grazia botatzen dozkun!!! ;-p

Henry 2008-04-02 13:35 #6

Biajiak<?xml:namespace prefix = o ns = "urn:schemas-microsoft-com:office:office" /><o:p></o:p>

<o:p></o:p>

Gaur, Kezkako gure Hiartekiñ akordauta —eta Ikerrekiñ— barriketan jardun dogu: dantzarixok be eiñ izan dogu biaje politxen bat edo beste, gero! Apartatzen hasi eta, esate baterako, Veneziako plaza zabal eta bertako ubide illunetaraiño dantzia dala bitxartian aillegau giñan gu, autobuskada alegria, oin dala zortzi bat urteko uda partian...<o:p></o:p>

Juan dan astelehenian, eguna aspalditxik izentauta, gure lagun Adriano Brasillera itzuli bihar izan da. Hangotxia da bera, hamen urte t´erdi emon dau lanian, baiña papelik konsegidu ez, bihar eban permisua amaitxu eta holakotxe harrixa suertau jako bizibidiaren erdi-erdixan.<o:p></o:p>

Aurreko astian bestela, 95 urte edar aldian, Maria Atxa Albizurik be biajian urten dau. Ondiokan Arrateballeko koko-eskian Gorosta azpiko basarrixan zelako arrankiagaz hartu gintxuan Mariak, bertako amandre bizi-gordiñak. Oin lur gaiñeko karga guztiak albora laga eta libre juan da ha be...<o:p></o:p>

Baiña hasieran ez dogu gauzia ondo azaldu. Gaztiak dira. Asmua lehendik erabixen, eta urtebetekuagaitxik poltsia barik bizimodua aberastia pentsatu dabe Hiartek eta Ikerrek: munduari bueltia emotera doiaz. Ezkerrerutz hartu dabe mapan, eta goitxik behera datozela amaitxuko ei dabe Gabonetan. Biajia bera zoragarrixa da, baiña sakonago jota, hori erabagixori hartzeko baloriak —behin biajia eiñ ahal izateko modua dakela jakiñ eta ondotik— horretxek libertadiorrek bai poztasuna ipintzen dabala bihotz barruetan! Euren oiñ hurrengoko kontuak Bolivia ingurutikuak ziran.<o:p></o:p>

Henry 2008-04-02 13:45 #7

Aupa! Informatikia eta bixok, zera, zuek baiño eskasago konpontzen gara, suabe esatiarren. Hori aurreko idatzixori ..eta kitto!-n aldian-aldian eskribitzen doguzen esne-berbetako batzuek dira, eta nik neure izenian bakarrik bialdu dot, baiña Oier Araolaza jaunak be beraren erdikiña daka. Bego eta barkatu.

Ainhoa 2008-04-02 22:40 #8
Azkenian ia lortzen doten teknologixa barri hauek menperatzia, ta bide batez besarkada HAUNDI bana bialtzia (baita GORANTZIAK be). Hamen ibiltzen gara danok, ordenagailu barruan kuxkuxeatzen ta asko pozten gara zeuon barri daukagunian. Asiskeee.......Jarraitu horrelaxe, eitb-en be erreportariak beharko dittue ta!!! Julian Iantzik be errelebua beharko dau, ezta????
Muxu handi bat Karmen kaletik, munduaren beste puntaraiñok!!! Badoia eh.........PAAAAA!!!!
2008-04-07 19:00 #9

JUASJUASJUAS........

Zelako argazkixak ezin dot gelditxu. Ese Jose Luis Lopez Vazquez moment. Segi horrela eta bidali holako argazkixak eguna posteko.

JUASJUASASASA

Nueva Zelandatik Australiara, Zuek bai bizi..........

Agur

2008-04-07 19:01 #10
BArrienak maguna naiz
Igor 2008-04-07 21:40 #11

Aupa bikote !!!!

Benetan ondo zabizie, eh! Poz aurpegi hoietan nabaritzen da!

Joe, zelako leku polittak. Segi horrelako argazkixak bidaltzen, enbidiza pixkat pasa deigun.

Iker, zuen disko baterako portada: zure argazkixa super bigote horregaz!!!!

Ondo segi majos!

Iñaki 2008-10-09 19:27 #12
Oraingoan superaru ein duzue topea.

Nolako kolotrea, nolako loreak, nolako lerdeak darixola dakatenak.

Aupa eta segi gora (ez goregi, ez 8000larikmesedez)

Iñaki

Iñaki 2008-10-09 19:30 #13
Jopé, Poesia apurtu dot. Hauxe zan

Oraingoan superau ein duzue topea.

Nolako koloreak, nolako loreak, nolako lerdeak
darixola dakatenak.

Aupa eta segi gora (ez goregi, ez 8000larikmesedez)

Iñaki
Utzi iruzkina: