OTSAILAK 12, ELURRETARA¡ LARRA-BELAGUA

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2012-02-08 18:30

OTSAILAK 12, ELURRETARA¡Aste honetako txangoa elurretara, Larra-Belagua aldera joango gara. Elurra ziurtatua dugu eta eguraldiaren iragarpenean eguzkitsu agertzen da, ez ahaztu berokia hotzetatik babesteko.
Aukerak ezberdinak ditugu :paseoa, eskia edo “zatekin” (elurretarako raketak Erronkari aldean). Egun zoragarri bat pasatzeko aukera.
Hitzordua goizeko 9etan Iruñeko Zezentegiko aparkalekuan.
 Informazio gehiago edo izen emateak 948 33 08 68 telefonoan edo mintzakide(abildua)topagunea.com epostan.
Hurrengo txangoak
Otsailak 26. Ihabar
Martxoak 11. Txindoki eta SAGARDOTEGI batean bazkalduko dugu. Izena eman jada gure telefonoan edo epostan.
Martxoak 25. Mendaur Arantxatik.
Laster arte¡    


Utzi iruzkina: