I.Osasungarriak: Ayuda ibaiaren haitzartea. Apirilak 13, larunbata.

mintzmenditaldea 1456151594942 Mintzakide Mendi Taldea | 2013-04-05 12:52

Apirilak 13an, larunbatarekin, OKINA eta SASETA elkartzen dituen ibilbidea egingo dugu . Paseotxo polita eta oso erraza, umeekin egiteko aproposa; baita ibilbidetxoak egiten hasiberriak zaretenontzat!! Goizeko irteera.
sakatu irudian kartela jaisteko, inprimatzeko......
Estekak atalean izen-emate fitxa aurkituko duzue. Animatu zaitezte!

Trebiñuk arabartasuna aldarrikatzen duen mugaldean, han jaisten dira limurtzaile Ayuda ibaiaren urak. Presaka egiten du bidea errekaka, ur-jauzi eta putzu txiki eta etengabeak sortuz, landaretza oparoaz eta geologia aberatsaz inguraturik. Okina eta Saseta herrien artean igarotzen da haitzartea; arroila horretatik bertatik igarotzen zen antzina, Arrainaren bidea, Gaztela eta itsasoaren artean; baita Ardoarena ere (Gr-38, Errioxa eta Bizkaia artean.

Okinatik Sasetarako zeharkaldia.

Jasokundearen eliza protogotikotik okina erdigunerako iturrirantz joko dugu. Eskuinera hartu eta errekaren aldamenean jarraituko dugu oinez. Hormigoizko bideak ur-errota zaharra gurutzatzen du; han dira oraindik errotaren ubidea, andapara edo ur-aska, tobera…. Aterpe pribatu batera iritsiko gara. Pista zidor bihurtzen da Trebiñuko Konderrian sartzean. Gaztelak Arabako lurretan daukan uharte administratiboa da Trebiñu, euskaldunen aspaldiko aldarrikapena. Egurrezko zubia gurutzatuko dugu. Erreka, haitzartea eta zidorra nahasi edo urtu egiten dira, ur-jauzi txikien eta putzuen artean jolasean. Horma etzanek eta morfologia geologiko bitxiko biserek babesten dute ingurua, harmaila eta kolada eran. Euria sarri samar egiten duenena, iturburuak eta errekastoak jaiotzen dira, eta zaldi-isatsaren tankerako ur-mototsak eta jauziak sortzen nonahi. Naturak antzelanik ikusgarriena jokatzen du halakotan. Pago, haritz, arte, sahats eta lizarrek itzala eta freskura ematen diote bideari.

Haitzartean sartu ahala, amildegia itxiz doa, eta bidea inoiz ez bezala apaintzen. Harrizko bisera batean, apur bat gorantz egin, eta haitzartearen ikuspegi osoagoa izango dugu. Ayuda ibaiak, berriz, behera jarraitzen du, harkaitza zulatu eta zulatu.

Pagoek haritz eta arteei egiten die leue. Harlauza handi batek osatutako zubia gurutzatzean, ipuruak, karraskak, ezkaiak eta izpilikuak mintzo zaizkigu, lur lehorragoetan gaudela esateko. Ia ohartu gabe, hor da saseta. Etxetzar batek, haren armarriak eta postontzi zahar batek egingo digute ongietorria. Duela gutxi arte erdi hutsik egon bada ere, taberna berriaren tximiniak berotzen eta biziarazten du egun herriaren irudi erromantikoa.

Denbora: 2 h joana.

Ezaugarriak: Zeharkaldi samurra.

Haurrak:5 urtetik gora

Luzera :6 km


Utzi iruzkina: