Heroiak

mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2006-10-13 10:45
1

Gatazka ororen zurrunbiloan murgiltzen den heroia da gerrako kazetaria. Hala ere, askorentzat heroi izatetik urrun dago kazetari horren izaera: informazioa droga gisa eta informazioa lortzeak (kazetaritzak) sortutako mendekotasunean erortzen den gizaki soil gisa.

Bat baino gehiago izango dira bigarren ideia horren aldekoak. Eta arrazoiak ere ugariak. Izan ere, gerrako kazetari izateko zutabeak (Kapuscinski, R.(2004): El mundo de hoy, Anagrama, Bartzelona) erraz hauts daitezkeen arrazoiak ere badira:

1.- Osasun ona: gerraren zurrunbiloan murgiltzen den edonork pairatuko ditu krisi garaiko gosea eta egarria.

2.- Erresistentzia psikikoa: beti dago lur jota uzten zaituen gertakizun menperagaitzen bat.

3.- Mundua ezagutzeko irrika: gerrako kazetariak gutxien uste duen lekuan aurki ditzake minak lurperatuta.

4.-Hizkuntza atzerritarrak ezagutzea: egungo gerraren kontzientzia aldatu da. Baliteke herritarrek herriko hizkuntza besterik ez ezagutzea.

5.- Bidaiatzen jakitea: askotan armada bera da bidaiatzeko oztopoak ezartzen dituena.

6.- Irekia eta leiala izatea: gerra egoeretan jasaten den tentsioak bi pertsonen arteko harremana erraz zapuztu dezake.

7.- Lanarekiko pasioa: gerra baten ondorioz jasandako bizipen latzek eragina izan dezakete.

8.- Arrazoitzea: gerrak, berak, ez du askotan zentzurik. Arrazoiak ez du lekurik.

Askotan jarri izan naiz pentsatzen gerra kazetariak txora-txora eginda daudela. Izan ere, bizia bera da gizakiak duen altxorrik baliotsuena. Beraz, zertarako arriskatu? Erantzuna sakona bezain konplexua da: gerrara ez dira arazoen irtenbide bila joaten, baizki eta gizakiaren alderik maltzurrena salatzeko irudi eta edukien bila. Fikziozko munduan heroia superman den bezalaxe, errealitatean kazetariak dira heroiak.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-11-13 12:57 #1

Gustura irakurri dut artikulu hau. Kapucinskik badaki horretaz zerbait.<br />


Utzi iruzkina: