Hainbat blogez hitz bi

mendianlarreartean 1456151361991 MeNdiAn LaRrE aRtEaN | 2006-10-12 10:49
3

Blogak... egun, nork ez du entzun blog hitza? Azken urteetan perretxikoak bezala hazi dira blogak: komertzialak, pertsonalak... Alde batetik eta bestetik kuxkuxeatu ostean, hainbat dira (gaiak direla eta) gustatu zaizkidan blogak:

Hasteko, zeharo txunditu nauen fotobloga. Beti gustatu izan zait argazkilaritza; han eta hemengo gauza bitxi desberdinak irudi finko bilakatzea; denbora gelditzea. Zaletasun gisa daukat argazkilaritza. ez naiz aditua, baina ikaragarri gustatu zaizkit Aramaio fotoblogeko argazkiak. Egia esan, egilea nor den ez dakit, baina argazkilari profesional bat ezkutatzen dela argazki horien atzean oso argi dago. Txunditu egin naute argazkiek, eta bereziki, autoreak argazki magikoak ateratzeko duen gaitasunak.

Bigarren, Urtzi Urkizuren Entzun-ikusi bloga azpimarratu nahi dut. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naizen aldetik, oso blog interesgarria iruditu zait. Telebista, zinema, prentsa eta irratia bezalako gaien inguruan egiten du hausnarketa.

Hirugarren, gaztelaniazko blog bat aipatu nahiko nuke: Tremmulo. Idazleak egiten dituen hausnarketa sakonek harritu naute; inspirazioa da nagusi. Narratzerako orduan duen estiloa eta gaitasuna ere gustatu zaizkit.

Laugarren, Goienkariako lehiaketara udan aurkezten diren argazkien fotobloga. Bigarren urtea da Asteleheneko Goienkariak argazki lehiaketa bat antolatzen duena; argazkiak Asteleheneko Goienkarian kaleratzeaz gain, Udako argazkiak fotoblogean azaltzen dira. Polita da ikustea jendeak nondik nora jotzen duen argazkiak ateratzeko orduan.

Azkenik, sekula ikusi gabe neukan blog mota bat: komiki-bloga. Andoni Salegi da blogaren arduraduna, eta istorioak kontatzeko bere modu bitxia komiki bidez kontatzearena da. Interesgarria.

Gustu askotarako koloreak daude; eta blogak ere halaxe!

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-20 04:08 #1

Oso lan ona, zuri-zuri! Eta zure blogari soinu ederra dario, benetan. Segi horrela.<br />

Iñaki

Iñaki 2006-10-21 08:49 #2

Aupa! milesker nire webgunea aipatzeagatik, baina ez e naiz argazkilari profesionala, zaletasuna bakarrik da<br />

zuri-zuri

zuri-zuri 2006-10-21 22:00 #3

<p>Aupa Iñaki!</p>

<p>Egia esan Iñaki, badituzu profesionala izateko <em>tablak</em>! Ederrak dira ateratzen dituzun argazkiak, desberdinak. Irudimen handia daukazu argazkilaritzan jarduteko. Segi horrela! Eta eskerrik asko zeuri horrelako argazki politak eskaintzeagatik...</p>


Utzi iruzkina: