Tipula karamelatua
Hemen daukazue gabonetan egiteko errezeta bat.
Osagaiak -->
- 6 koilarakada oliba-olioa
- 5 koirarakada gurdin
- 2.5 kg. tipula
- ereinotz lau hosto
- azukre koilarakada bat
- gatz koilarakadatxo bat
- 1/2 edalontzi ozpin
Egiteko modua -->
1) Kazola handi eta ipurdi zabalekin batean olioa eta gurdina nahaztu. Sutan jarri.
2) Gurdinak apartxo egiten hasten denean, tipula tiraz ezpalduta gehitu, azukrea, gatza, eta ereinotza.
3) Eztali, eta su-gozotan egin 3/4 ordu bitartean. Tipula astiro-astiro egiteaz, tonu ilun bat hartzen du eta marmelada dirudi.
4) Azkenean, su bizkortu, eta 5-10 minutu egin, mugitzeari utzi gabe. Tipulak urre-kolorezko geratu arte.
5) Gehitu ardoa eta mugitu, ardoa asko lurrundu arte.
6) Atera tipula eta hustu olioa kendu arte. Zurgatzaile paper baten gainean jarri.
Oharra:
Tipula karamelatua pintxoetan, haragietan, oilazkoan, etab erabiltzen da. Kopuru asko egin ahal da eta izozkailuan gordetu.
On egin!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: