ZEZEN GIZAJOAK!

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2010-11-05 11:43
18

ZAINDU ALA AKABATU? Azken bolada honetan gai honi buruz eztabaida handiak sortu dira. Alde batetik, animaliek jasatzen dituzten tratu txarrengatik eta bestetik, politikan oinarritutako legeengatik.

Katalunian adibidez, datorren urtetik aurrera, zezenketak debekatzea onartu dute. Batzuen botoa ez da izan animaliak defendatzeko, baizik eta festa nazionala Katalunian ez izateko.

* Zer deritzozue zezenketak debekatzeari?

* Zer iruditzen zaizue animaliekin egiten diren hainbat festa ekitaldi: suzko zezena, idi probak ...?

* Durangoko "Zezenak dira" tratu txarren adibidea da?

goizeko zortziak

goizeko zortziak 2010-11-08 09:30 #1

Zezenketak debekeatzeari ondo deritzogu haiek ezin dutelako defendatu eta pairatu baino ez dutelako egiten.

Horregatik suzko zezenak eta horrelako festak ere debekatuko genituzke.

Durangoko " Zezenak dira" , berriz, ez dugu uste tratu txartzat har daitekeenik.

Manolete

Manolete 2010-11-08 09:54 #2

Debekatzearen kontra nago. Zezenketa Espainiar nortasunaren zutabea delako. Gainera, ez dago frogartuta zezenek sufritzen dutenik. Hala ere zezenen hazkuntza zezenketei bideratuta dagoenez hauek debekatuz gero desagertuko bai ziren.

colimocho

colimocho 2010-11-08 10:14 #3

nire ustez, zezenen jaiak amaitu behar dira.Ezin dira onartu ez plazan,ez ekitaldietan animalia hauek jasaten dituzten tratu txarrak.Egia da, festa nazional bat dela, baina gizartea kontzientziatu behar da jaietan animaliak txarto ez tratatzen.

JESULÍN

JESULÍN 2010-11-08 12:26 #4

1.-Gure ustez, ondo dago jai hau mantentzea, gure arbasoengandik etorria baita .Horrela jarraitzen saiatu behar dugu,izan ere, zezenak hiltzeko jaioak dira eta zera esan beharra dago bere eguneroko bizitzan oso zainduta daudela.

2.-Festa ekitaldiari ondo deritzogu. Oso ikusgarriak izaten dira eta herriarentzat onuragarria izaten dira.

3.-Ez, Durangoko Zezenak ez dira tratu txarraren adibidea,  korrika baino ez dutelako egiten  , eta inork ez diolako  kalterik egiten

Hirukiak

Hirukiak 2010-11-08 12:46 #5

1. Ondo iridutzen zaigu zezenketak debekatzea. Animalia baten sufrimenduarekin festa bat egitea ez zaigu ondo iruditzen.

2. Txarto iruditzen zaigu, eta denborarekin tradizioak aldatu beharko lirateke.

3. Bai, nahiz eta animalia ez hil, beldurra, estresa eta astakeriak sufritzen dituelako.

torito bravo

torito bravo 2010-11-08 13:04 #6

Gure ustez zezenketak debekatzea erabaki aproposa da. Gizakiok beti izan dugu animaliak gaizki tratatzeko joera eta ordua da ekintza hauei bukaera emateko. Demostratuta dago animaliak ekitaldi hauetan sufritzen dutela, eta haiek ere eskubideak dituztela izaki bizidun guztien moduan.

Zezenketetan animaliak jipoitu eta drogatzen dituzte. "Zezenak dira" jaialdian ez da horrelako gauzarik egiten, baina animaliek sufritzen dute bere bizilekutik kanpo daudelako eta bere inguruan jende gehiegi dagoelako.

Falete

Falete 2010-11-08 17:45 #7

Ulertezina iruditzen zaigu, animaliak erabiltzea jendeak dibertitzeko, batez ere animaliek sufritzen dutenean, adibidez: zezenketetan eta abar...

Zezenketaren kasuan sufrimendua nabarmena da (odola, zauriak...), baina beste ekitaldi batzuetan, zezenak dira, suzko zezena, odola edo zauriak ez egon arren, gure ustez animaliak kasu hautan ere sufritzen du,beretztat egoera estresantea izan daitekeelako (jendea oihuka, zarata, ikutzea, jotzea...)

paquirrin

paquirrin 2010-11-08 17:49 #8

Gure iritziz, zezenketak debekatuta egon beharko lirateke zezenak asko sufritzen baitu,baina badira hainbat tradizio beste animalia batzuk erabiltzen dituztenak eta inork ez du ezer esaten.

zezenak dira

zezenak dira 2010-11-08 18:01 #9

Zezenketari buruz hitz egiterakoan, argi daukagu ikuspuntu bat hartzeko, gai zaila dela baina pentsatzen dugu zezenak hiltzea ez dela bidezkoa.

Horregatik ados gaude debekuarekin, zeren eta animaliek asko sufritzen duten. Adibidez, tradizio bat dela eta, Durangoko zezenak dira sokamuturrarekin edo herrietako beste ekitaldi batzuetan, non animaliak ez duen hainbeste sufritzen, ez zaigu iruditzen debekatuta egon behar direnik.

ATG

ATG 2010-11-10 09:49 #10

Animalien sufrimendua gu alaitzeko erabiltzea ez zaigu ondo iruditzen.

Izaki biziduneei tratu ona ematea ohituren gainetik jarri beharko genuke eta zezena izaki bizuna dela pentsatzen dugunez, tratu bera merezi du

egaurre 8-10:30 Flotema

egaurre 8-10:30 Flotema 2010-11-10 09:54 #11

Ondo deritzogu zezenketak debekatzeari, zezenek trato txarrak jasaten dituztelako, nahiz eta kulturaren barruan egon, geure garaian gauza batzuk aldatu beharko genituzke baina festa bertan behera utzi barik. Adibidez Lekeitiko festan ohitura aldatu egin zuten, orain antzarrak hilda daude, eta festa ez da amaitu. Jaiak ospatzeko animaliei ez diegu tratu txarrik eman behar edota hil.

El Juli ( egaurre 8)

El Juli ( egaurre 8) 2010-11-10 10:00 #12

Zezenketa debekatzeko Legearen kontra gaude.
Zezenketak bakarrik debekatu? Eta beste animaliak zer? Oiloak, antzarrak, paitak, txerriak,eta abar... Granjetan Eta hiltegietan be tratu txarrak daude.. Kiroletan, boxean, idi probetan, edo jaietan, adibidez San Ferminetan,... Tratu txarrak daude, eta zer debekatu behar dugu? Zezenketak edo tratu txarrak?
Eta gero larruzko arropa eta oinetakoa erabiltzen, eta granjako animaliak jaten ditugu.
Hipokritak garela uste dugu!
Zezenketak tradizioa eta ohitura errotua da, eta bere inguruan diru asko mugitzen du.
Ehizak bezala Eta hau ere debekatu egin behar dugu.
ETA AITA SANTUAREN BIDAIA ZER?

goizeko 10etako taldea

goizeko 10etako taldea 2010-11-10 11:57 #13

Animaliaren sufrimentua desagertu beharko litzateke. Gizarteari ez zaio gustatzen txarto dagoelako eta ez debekatuta dagoelako.Debekatuta badago orduan dena debekatu behar dugu, bestela eztabaida ez da hori ,baizik eta politika.

Happy animals

Happy animals 2010-11-10 12:04 #14

Ados gaude zezenketak debekatzearekin, zezenek sufritzen dutelako eta ez daukatelako aukerarik babesteko, gainera batzuetan drogatuta daude. Gauza bat da animalia hiltzea jateko, sufritzen ez dutelako, eta  beste gauza bat da, tratu txarrak jasotzea hil arte, ondo pasatzeko.

Animaliek ez daukate eskubiderik babesteko, gizarteak aukeratzen du bere bizitzaren bidea.

Pantoja

Pantoja 2010-11-10 12:16 #15

Ohitura edo tradizioa  denez gero debekatzea ez da beharrezkoa. Gustatzen ez zaienei ez joatea gomendatzen diegu.

Herrietako jaietan egiten diren zezen festak txarto iruditzen zaizkigu zeren tratu txarra ematen baitiete zezenei normalean. Gure ustez desberdintasun handia dago zezen plazan eta herrietan egiten diren ikuskizunetan.

Gure ustez, Durangoko zezenak dira bakarrik korrika egiteko eta bueltak emateko zezenen aurrean. Horregatik ez dugu pentsatzen tratu txarra denik.

Cayetano Rivera Ordoñez

Cayetano Rivera Ordoñez 2010-11-10 17:50 #16

Gu zezenketen alde gaude. Ez zaigu ondo iruditzen debekatzea, bestela beste ebentoak famatuak, adibidez: San ferminak, Tafallako festak.... desagertuko litzateke.

Yo quiero ser torero!!!

Yo quiero ser torero!!! 2010-11-10 17:53 #17

Zezenketak debekatzeari ondo deritzogu, zezen plazan zezenek asko sufritzen dutelako. Adibidez, hiltegi batean zezenak, edo animaliak, hiltzen badituzte sufritzen dute baina inork ez du ikusten ezta ospatzen ere nola hiltzen diren. Animalia bat hiltzea edo torturatzea ikuskizun batean,hori festa izatea lotsagarria da.

Gure ustez Durangoko jaietan zezenek ez dute tratu txarrik jasaten, bakarrik estres pixka bat sufritzen dute baina etxera bizirik bueltatzen dira eta han eguneroko bizimodura bueltatzen dira.

Maripons

Maripons 2010-11-10 18:05 #18

Gure iritziz, zezenen festek desagertu behar lukete animaliek tratu txarrak  jasaten dituztelako.Hala ere, egoera gogorra eta onartezina deritzogu. Zezenketaren kasuan sufrimendua nabarmena da (odola, zauriak...).

Bestalde granjetan eta hiltegietan ere tratu txarrak daude,baina jaten dugunean ez gara gogoratzen haien sufrimentuarekin.Azkenean mundu honetan dena politikarekin lotuta dagoela dirudi.Ikusi baino ez dago Katalunien zer gertatu den.

Utzi iruzkina: