Xabier Amuriza

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2010-11-18 14:20
16

Amuriza Etxanokoa da, baina Berrizen bizi da. 69 urte dauzka. 1965ean apaiza da, baina orain ez da apaiza, bertsolaria eta idazlea da. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka, bere izena Miren da.

Bizarra eta ile urdina dauka, ez da altua eta ez da baxua. Begietan betaurrekoak dauzka.(1. urratseko ikasleak).

Gu ez gara hitzaldira joan. Kontatu, mesedez.

lorenaiz

lorenaiz 2010-11-22 09:45 #1

lorenaiz

lorenaiz 2010-11-22 09:46 #2

Azken asteazkenean Xabier Amurizaren kontakizunekin gozatu genuen liburutegian. Kontakizunen bidez, Xabierrek beste garai batera eraman gintuen, bere haurtzaro eta gaztaroari buruzko istorioen eskutik. Leku eta pertsonaia desberdinak ezagutu genituen, lekuak eta ohiturak nola aldatu diren ere erakutsi zigun bere ipuinen bitartez. Asmatutako istorioekin gure arreta lortu zuen Xabierrek, oso kontalari trebea, buru belarri eta bihotzetik ekin zion kontaketari, berak ere asko gozatu omen zuen, eta hori geuk ere nabaritu genuen. Bere haurtzaroa, gaztaroa, nola hasi zen bertsotan, denbora luzea eman zuen guri kontatzen, pasadisoz josita.

Jackie

Jackie 2010-11-22 12:43 #3

Joan zen astean, Xabier Amurizak Durangoko liburutegian hitzaldi atsegina eman zigun. Ez zen etortzen zen lehenengo aldia. Izan ere, duela hogei urte baino gehiago Euskaltegian egon zen nola egin bertsoak irakasten.

Bertsolariaz gain, idazlea ere bada. Hiru liburu argitaratu ditu eta gaur egun laugarrena idazten dihardu. Hain zuzen ere, bere liburu batean, aukera errazagoa erakusten digu erlatibozko esaldiak ondo erabiltzeko.

Nuria

Nuria 2010-11-23 12:23 #4

Nire ustez hitzaldia ona izan zen.Amurizak oso ondo hitz egiten du.Bere hizkera egokia izan zen, beraz ulertzeko primeran.

Hitzaldia Amuriza ezagutzeko ere izan zen, bere bizitzari buruz hitz egin zuen eta. Literatura gustatzen zaiola ikusten da. Merezi du berari entzutea.

egaurre

egaurre 2010-11-24 09:43 #5

Xabier Amuriza pasa den asteazkenean Durangoko liburutegian egon zen, bere bizitzari buruz hitz egin zigun.

Xabier Amuriza idazle, bertsolaria eta euskaren kulturako pertsonaia garrantzitsua da.

Bere haurtzaroari buruz hitz egin zigun, haurtzaroko pasadizoak kontatu zizkigun eta bere bizi aldiari buruz:

abade izan zenekoa, bertsolaria, kazetaria, idazlea.......

Euskolega

Euskolega 2010-11-24 11:14 #6

Nire ustez, Amurizaren saioa oso ondo egon zen. Hasieran bere bizitza kontatu zuen, oso modu erakargarrian gainera. Hitz egiten zuenean oso ondo ulertzen zitzaion, oso argi eta nahiko astiro hitz egin zuen eta.

Euskaltegian honako gauzak egitea ondo dago, zeren eta ohikeria apurtzen baita eta ekintza hauetan asko ikasten baita.

Amaitzeko, erlatiboak, berak azaldu zuen bezala  erabili behar ditugu, bestela hamar urteko umeen moduan hitz egingo dugu .

edu

edu 2010-11-24 11:57 #7

Xabier Amuriza; zornotzarra, semea, ikaslea, apaiza, bertsolaria, senarra, aita eta orain idazlea. Gehiago izan ahal da? Nire ustez, bakarrik aitona izatea falta zaio.

Hau da gutxi gorabehera kontatu zuena pasa den asteko hitzaldian, baina berak kontatu zuen beste forma batera, ipuin bat zirudien.

Oso interesgarria iruditu zitzaidan, gainera beraren istorioa kontatzerakoan nabaritzen da bertsolari eta idazle ona dela.

Rocio, Elias eta Rosa

Rocio, Elias eta Rosa 2010-11-24 14:15 #8

Pasa den astean Xabier Amunizaren hitzaldira joan ginen . Bertan bere bizitza kontatu zigun fantasia eta errealitatea nahastuz; horregatik iruditu zitzaigun atsegina. Bere hizkera oso adierazgarria zen eta entzutera gonbidatzen gintuen. Hasieran hobeto ulertu genion, lasaiago hitz egiten baitzuen; baina azkenean erlatiboari buruz hitz egiten hasi zenean pixka bat galdu  ginen. Esperientzia ona izan zen, errepikatzeko modukoa !!

Elena,Carmen eta MªElena

Elena,Carmen eta MªElena 2010-11-24 14:27 #9

Joan den asteazkenean Durangoko Liburutegian Xabier Amunizak hitzaldia eman zigun, gizon atsegina eta jatorra da.

Hitzaldia euskaltegiko ikasleentzat izan zen, orduan bere hitz egiteko modua oso lasaia izan zen , eta gainera altu hitz egiten zuen guk denok ondo ulertzeko.

Hitzaldian hainbat gauza kontatu zizkigun, besteak beste  bere bizitza nolakoa izan den, bera nondik datorren, bere jaiotza nolakoa izan zen, bere gurasoek bere jaiotzari buruz zer kontatu zioten...

Don Javierrek gu bere bizitzako istorioan sartzea lortu zuen , gainera oso atsegina izan zen fantasiaz betetako pasarteak entzutea.

Yoli eta Nerea

Yoli eta Nerea 2010-11-24 14:35 #10

Pasa den astean Amunizarekin gozatzeko liburutegira abiatu ginen. Honek bere istorioarekin alaitu gintuen eta bere hizkera dibertigarria izan zen, fikzioa eta errealitatea nahastu zituelako.Orduak azkar pasatu ziren eta bere hiztegi erraza gustatu zitzaigun. Hitzaldi amaieran bertso bat abestea faltan bota genuela esan behar dugu; beharbada hurrengoan izango da !!

MOMO

MOMO 2010-11-24 14:45 #11

Gizon jatorra dela ematen du. Bere bizitza ipuin bat bezala kontatu zuen, hitz egiteko erraztasun handia adieraziz.

Bere hitz jarioagaz jendearen arreta lortu zuen.

Oso hitzaldi polita iruditu zitzaidan, nahiz eta azken zatia apur bat nekagarria izan, erlatiboari eta bere liburu berriari buruzhitz egiten hasi baitzen.

ikasle bat

ikasle bat 2010-11-24 14:55 #12

Amutiza tipo jatorra eta argia da. Kontu kontalarien terbetasunaz bere bizitzaren gauza barregarri batzuk kontatzen hasi zen. Noizbehinka soinuak eta keinuak zerabiltzan istoria interesgarriagoa egiteko.

Badirudi txikitatik musika eta eta bertsoaren minduari lotuta egon dela, bertsolaritzan trebetasuna erakusten betidanik. garai batean apaiza izan zen, baina Frankoren garaian urte batzuk kartzelan pasatu eta gero, apaiza izateari utzi eta ezkondu egin zen.

Orain, jubilatua da eta idazle ezagutua izan nahi du.

Amaitzeko, gramatikaren gauza interesgarri batzuk kontatu zituen,  nola sortu daitezkeen era errazeane rlatibozko esaldiak hain zuzen ere, bere azken liburuan   konattzen duen bezala.

entzule parea

entzule parea 2010-11-24 15:03 #13

Idazle eta bertsolari ospetsua da. Hitzaldian bere bizitza ipuin baten moduan kontatu zigun. Oso gizon jatorra ematen du. Hitz egiteko orduan erraztasun handia du, horregatik hitzaldia atsegina izan zen.

Hainbat lekutan bertsolari aritu da, baina egun horretan ez zuen bertsorik bota. Bere bizitza kontatu ondoren, bere liburua aurkeztu zuen. Liburu horrek euskarari buruzkoa da.

Azkenean garamatikari buruz klase bat eman zigun, esaldi erlatiboei buruz, eta apur bat nekagarria izan zen.

Orokorrean hitzaldi atsegina izan zen.

mayte

mayte 2010-11-25 08:42 #14

Pasa den asteazkenean Xabier ezagutu nuen, niretzako olentzeroren antza du, olentzerok umeak tentel uztenditu, ba Xabierrek gauza bera egin zuen gurekin, tentel utzi gintuen hitz egin zuen bitartean, berer ahotsa oso berezia da, normal deritzot bertsolari izateari ahots horrekin.

Egia esateko denetik izan da, apaiza, presoa, bertsolaria, idazlaria..., beno azken horretan dabil, liburu pilo bat idatzi du baina jarraitzeko gogoa dauka momentuz.

Berari buruz gehiago jakiteko gonbidatzen zaituztet Xabierrekin hurrengo batzarrera etortzera.

karroduna

karroduna 2010-12-01 10:13 #15

Amurizaren hitzaldira joaterakoan, idazle izanda, beste hitzaldi mota bat espero nuen, formalagoa-edo. Eta hara non ipuin batekin harritu gintuen! Oso kontalari ona eta trebea da. Baina…. historia ala istorioa ote zen? Hasiera batean entzundakoak aho bete hortz utzi ninduen, baina kontakizuna aurrera joan ahala….,  istorio erakargarri baten bidez, berak bizi izandakoa eta bertsotan nola hasi zen kontatu nahi zigula iruditu zitzaidan …. Batek daki! Hori bai, gure arreta erakartzea lortu zuen, baita ikasleok zoratzea ere, erlatiboa agertzen dEN  esaldietan inoiz eduki ez ditudAN zalantzak aipatzean.  Hura izan zen amaiera borobila, hura!

EGAko ikasle bat

EGAko ikasle bat 2010-12-02 15:53 #16

Niri hasieran oso entretenigarria iruditu zitzaidan. Bere bizitzaren historioa era "literario" batean hasi zen kontatzen.

Maestria handiz tartekatu zituen bere jatorriari buruz txikitan entzundakoak eta haurtzaroan bizi izandako bitxikeriak.

Lehenengo orduan zehar, ahoa zabalik batzuetan eta barretxoak botatzen beste batzuetan, mantendu gintuen nire ustez, ia guztiok.

Hurrengo ordu erdia, niri astuntxoa egin zitzaidan, nahiz eta ingeresgarria izan, kontatzeko erak aspergarria bilakatu zuen kontatutakoa.

Hitzaldiaren azkenengo zatiak berriro erakarri ninduen. Bere obra literarioa aipatu eta gero, bere azkenengo liburuari buruz aritu zen. "Euskara batuaren bigarren jaiotza" izandaburupean argitaratutakoa. Ulertu nuenez, berak euskaraz idazterakoan aurkitu dituen traba eta hutsuneei konponbide bat emateko asmoarekin idatzi zuen.

Orduan, arbela beregana hurbildu eta "erlatiboaren" erabileraren inguruan planteiatu zituen arazoei irtenbidea eman zien oso era ulergarrian.

Pena eman zidan momentuan azaldutakoari buruz apunterik ez hartzea. Eguerdian bertan, saiatu nintzen nire neskari azaltzen, baina ez nintzen gai izan.

Hurrengoan paper eta boligrafoaz armatuta agertuko naiz, noski!

Utzi iruzkina: