Martxoaren 22an URAREN EGUNA MUNDUAN!
Aurten, "Ura hirientzat: hirien desafioei erantzuten" gaia aukeratu du Nazio Batuen Erakundeak Gai honekin, aurten, gobernuak, erakundeak, erkidegoak eta pertsonak modu aktiboan parte hartzera animatu nahi dira, uraren kudeaketaren desafioari erantzuteko.
Ura modu egokian kudeatzeko zer proposatzen duzue?
oe
Iruzkinak
gurpakarr 2011-03-22 10:01 #1

Guretzat garrantzitsuena kontsientzia eukitzea da.Askotan ez gara konturatzen nola erabiltzen dugun ura.Heziketa da eta txikitatik hasten bagara hobeto.

amg 2011-03-22 10:05 #2
Gaur egun gero eta kontzientziatuago gaude urik ez gastatzeko. Eta denok dakigu zer egin behar dugun:
-Hortzak garbitzeko grifoa itxi.
-Ur presioaren erreguladorea ipini.
-Ura birziklatu.
-Komunean deskarga bikoitza ipini.
-Kontrolatu zenbat denbora behar dugun dutxatzeko.

AKUA-MAN 2011-03-22 10:07 #3

Guretzat ura aurreztea oso garrantzitsua da, munduan jende asko ur barik dagoelako. Horregatik denok aurrezten ikasi behar dugu. Guk ere zerbait egin ahal dugu gure ustez. Adibidez:

- Haginak garbitu eta dutxa hartu bitartean moztu txorrota.

- Garbigailua bete egin behar dugu jarri baino lehen.

- Komuneko ur-tanga bi botoirekin ipini behar dugu edo ez badugu huztuketa eten.

anterik 2011-03-22 10:12 #4

Ura aurrezteko baditugu gomendio batzuk proposatzeko; ia zer iruditzen zaizuen hurrengoak!

Udaletan arautu, etxe bizitza berrietan ura aurrezteko sistemak jarri, eta etxe bizitza zaharretarako laguntzak eskaini halako sistema berriak jartzeko.

Herriko iturriek ez edukitzea ura dariola.

Lorategietan eta kaleak garbitzeko erabiltzen den ura birgaitu; ez erabili edateko urik.

3 mariak 2011-03-22 12:32 #5
2011-03-22 12:39 #6

Gaur egun herrialde garatuak ez gara konturatzen zein garrantzia daukan urak,guk oso erraz lortzen dugulako, txorrota zabaldu baino ez daukagu eta. Baina garapen bidean dauden herrialdeetan ez da hain erraza ura lortzea. Horregatik, uraren nazioarteko eguna ospatzeko ura aurrezteko gomendioak emango dizkizuegu:

Bainu hartu beharrean dutxa hartu.

Komunaren tangan pote bat sartu.

Haginak garbitu bitartean txorrota itxi

Ura birziklatu.

Ipini garbigailua eta plater garbigailua beteta eta programa ekonomikoak erabili.

2011-03-22 12:40 #7

Pertsona bakoitzeko kontzientziazioa eta jarrera oso garrantzitsua da, beraz, etxeko ohituren aldaketekin hasi ahal gara.

- Garbitzeko etxeko tresnak beteta erabili.

- Etxeko txorrot guztietan difusoreak jarri.

- Ur grisak birziklatu: landareak ureztatzeko,...

-Auzoetako etxeetan tanga handiak jarri euri ura hartzeko: komunetako tangan erabiltzeko,...

3 Mariak 2011-03-22 23:49 #8

Ur eskasia daukagunez administrazioek neurriak hartu beharko lituzkete. Hona hemen proposamen batzuk:

1. Eraikin publikoetan baita eskoletan ere terrazan tankeak ipini beharko lituzkete euri ura jasotzeko gero komunetan erabiltzeko.

2. Udalak berak biztanleei difusoreak oparituko beharko lituzke.

3. Kalea garbitzeko ibaietako ura erabili beharko genuke.

4. Iturriko ura birziklatu parkeak urestatzeko.

5. Enpresako isurketak kontrolatu zer botatzen duten errekara.

GRUPO TXIKI 2011-03-23 09:04 #9

GURE PROPOSAMENA HAUXE DA:

- ARDOA EDAN BEHAR DUGU.

- UREZTATZEKO ETA ENPRESETAN EURI URA ERABILI.

IRUROK 2011-03-23 09:15 #10

Susmoa daukagu, Durangon edateko urarekin garbitzen dituztela kaleak.

Gure proposemana hauxe da:

Kaleak uraztatzeko, errekako ura hartu eta ez erabili edateko ura.

gu geu 2011-03-23 10:11 #11

Kaixo,

Uraren eguna dela eta hausnarketa sakon bat egin dugu hainbeste maite dugun ondasun honi buruz.

Ohituraz egiten duguna aldatu baino ez dugu egin behar ur apur bat aurrezteko.

Bainuaren ordez dutxa hartzen badugu, eta batez ere xaboia ematen dugun bitartean edo haginak garbitzean txorrota ixten badugu, asko aurreztuko dugu

Uraren jarioa murrizteko sistema berriak erabiliz gero, beste hainbeste aurreztuko dugu.

Beharbada, ez dugu inoiz pentsatu, baina, zisterna edo tanga batek zenbat ur isuritzen du deskarga bakoitzean? Erantzuna: Pilo bat. Hau ekiditeko hainbat asmakizun daude. Batzuek oso arruntak direnak, adibidez, botila bat ur zisterna barruan sartu ( lehen adreilua sartzen zen) edo gaur eguneko pultsadore bereziak.

Ikusten duzuenez, bainugelatik irten barik uraren arazoa konpon dezakegu!!!!

Ondo ibili eta gutxi gastatu!!!

Anak 2011-03-23 11:38 #12
Ura zaintzeko ideia batzuk:
Komuneko zisternan botila bat sartu,ur gutxiago botatzeko.
Dutxatzera ba zoaz eta txisa egin nahi baduzu
dutxan ahal duzu egin txisa.
Dutxatzera ba zoaz ur beroa irten bitartean ur hotz
hori hartu ahal duzu balde batean gero komunera
botatzeko.
taldetxiki 2011-03-23 12:49 #13

Umeek, ikusi-makusian jolasten dira.

Hitza ez dutenean asmatzen, pista bat eskatzen dute:

zein koloretakoa da, zertarako balio du...

egun batean erreka bat ikusi genuen.

Ama, zertarako balio du urak?

Ura bizitza eta poztasuna da.

Zorte ona daukagu hemen bizitzen, ez zaigu falta eta.

Ura errespetatu eta maite behar dugu, eta %70 ura garenez, geure burua errespetatu eta maite behar dugu

2011-03-23 12:56 #14

Atzo uraren eguna izan zenez, egunkari eta telebista guztiek jardun zuten urak gure bizitzan daukan garrantziaz. Euskaltegian ere,ospatzeko, gai horretaz mintzatu ginen.

Ikasleok, uraren kontsumoa murriztu genuen gehienok, batzuek arrazoi ekologikoengatik, besteok egunak behartzen gintuelako.

Horretarako, gomendio batzuk ematen dizkizuegu uraren kontsumoa jaisteko:

Euri ura birziklatzea, kanila ixtea hortzak edo gorputza garbitzen dugun bitartean, dutxa azkarrak hartzea, ahalik eta bainu gutxien hartzea edo eta elektrotresna ekologikoak erabiltzea.

Pausu txiki bat guretzak, baina handia planetarentzat!!!

ALSA 2011-03-23 18:29 #15

Badira urte batzuk tresna berrien sorrerarekin, hots, garbigailu, ontzi-garbigailu eta honelakoekin uraren kontsumoa gora egin duela.

Arazo honek, gaur egun, beldurtzen gaitu aldaketa klimatikoa dela eta. Zergatik? galdetu diot neure buruari.

Kalean dauden hitz magiko hauek erabili ditut, aldaketa klimatikoa, oso erraza da... hainbat eta ur gehiago erabili, orduan eta larriago egongo gara bizirik iraun ahal izateko.

CRLE 2011-03-23 19:17 #16

Uraren kontsumoari dagokionez, orain dela 50 urte gaur egun erabiltzen dugunarekin konparatuz, alde handia dagoela ziurta dezakegu. Izan ere, antzinean erreketan garbitzen genituen arropak eta gaur egun, berriz, gure etxeetan dugun garbigailuez baliatzen gara.

Gainera, egun, platerak garbitzeko garbigailu berezi bat izaten dugu eta honek, nahiz eta ontziteria gutxi garbitzeko programa bat izan, gastatzen duen ur kantitatea oso altua da.

Hala ere, bai haurrek bai helduek egunero dutxa hartzen dute eta bertan hainbat eta hainbat litro galtzen dira. Haurren kasuetan, are gehiago, dutxa sinple bat hartu ordez, bainua nahiago dutenean.

Amaitzeko, nire ustez, ura edonola erabiltzeko ohitura daukagun arren, une batean, gogoeta sakon bat egitea komenigarria izango litzatekeelakoaren alde nago. Klima aldaketa dela eta, ura edozelan ez erabiltzeko kontzientziatu beharko ginateke.

OICA 2011-03-23 20:03 #17

Ura da gure bizitzan janaria baino beharrezkoa duguna, ezin dugulako bizi urik gabe eta urik ez bagenu, ezingo genezake janaririk lortu. Horregatik, uraren kontsumoa gutxitu beharko genuke, ekologistek eta zientzialariek diotelako ura amaitzen ari zaigula. Hiri baten kontsumitzen den ur kantitatea ez da herri baten kontsumitzen den ur kantitate berbera. Hiri batean biztanle gehiago daudenez, gehiago kontsumitzen dute. Mundan desberdintasun asko dago honekin, adibidez, Amerika ezin dugu konparatu Afrikarekin edo Asiarekin, Asiako edo Afrikako leku askotan ez daukatelako ur potablerik eta horregatik ez dute edo ezin dute urik kontsumitu.

Mundua urik gabe ez geratzeko, denok neurri batzuk hartu beharko genituzke, adibidez: dutxa behar denean bakarrik hartu eta ez eduki txorrota denbora luzean zabalduta, haginak garbitzean edo burua garbitzen dugunean, bainua hartu barik dutxa hartu ur gutxiago erabiltzen delako; eta horrelako hainbat gauza denok egin genituzkeenak. Gainera ura erabilgarria izateko, fabrikek ez ditzatela haien ondakinak uretara bota behar. Horrelako gauzak egitean, denboran zehar eskertuko genuke.

AIAS 2011-03-23 20:26 #18

Bizi garen mundu honetan bezala, gure gorputzeko gehiengoa urez osatuta dago. Gizakiaren bizitzarako beharrezkoa da, denontzat, hemen ez dago lekurik, arrazarik edo lurralderik. Munduko biztanle guztiak berdinak gara eta behar berdinak ditugu, baina, denon esku dago behar hau asetzea, edo munduko pribilegiatu batzuen esku bakarrik?

Urteak daramatzagu telebistako albiste gogorrak ikusten. albiste hauetan, Afrikako lurraldea ikusten dugu siku eta irmo. Hango lehorteak bihotza hunkitzen digu eta euren egoera latza urlertu nahi dugu.

Hori pairatzeko erakunde ezberdinetatik gure kon promesua eskatzen dute, batez ere, uraren kontrolean. Baina beti eskatzen digute kaleko pertsona ahalegin hori egitea, et anire galdera izango litzateke, zergatik ez dite eskatzen konpromesu berdina multinazional ezberdinei?

Nire ustezm erantzuna erraza da, basoak ustiatzen dituzten enpresek, lurraldeak apurtzen dituztenak, mendi barrenak husten dituztenak, munduaren kontrola dute, eta honekin uraren kontrola.

Multinazional hauen ingurugiroan eragin zuzena dute, eta batez ere uraren eskasian.

LIMA 2011-03-23 21:05 #19

Ura da, ekologistek eta adituek gehien kezkatzen dituen elementu naturala. Hau, guretzat nahiko gaitza da ulertzeako edo behintzat benetan barneratzeko. Nire ustez, hau gertatzen da uraren inguran kontraesan handi bat sortzen delako adituak ez diren pertsonengan. Alde batetik, ur falta dagoela entzuten dute eta beste aldetik, paisaia begiratu eta lurraren ehuneko handi bat ura dela ikusten dute. Nola konpondu barne gatazka hau?

Nire ustez, garrantzitsua da jendeak dituen ideia faltsuak desegitea. Jendeak uste du ura ezin dela bukatu, etengabe sortzen sortzen delako uraren zikloaren bitartez, baina ez dute kontuan hartzen gure kontsumoa gehiegizkoa dela. Ez hori bakarrik, jendeak ura soberan dagoela ere pentsatzen du itsasoak ikusten dituelako. Kasu horretan ez du kontuan hartzen lurreko uretan ehunekoa oso txikia baino ez dela kontsumorako.

Beraz, gure emaitza negatiboa da eta zerbait egin behar da positibo bihurtzeko.

Utzi iruzkina: