KALAMUA DELA ETA...

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2011-02-17 14:43
7

kalamua

Kalamua: droga ilegalizatua da. Kontsumoa onartuta dago kalean; salmenta, ostera, debekatuta. Zergatik?

Nondik aterako da? Denok nekazariak edo lorezainak gara ala?

Etekinak norentzat dira?

Zer aldatuko litzateke legalizatuko balitz?

aei

aei 2011-02-23 12:42 #1

Kalamua erretzea batzuei laguntzen die. Hori bai, erretzen ez dutenei ez zaie gustatzen euren ondoan egotea. Hau legalizatuz gero, normal ikusiko genuke eta ez litzateke egongo hainbeste etekinik.

Txiste bat: Bi lagun daude kalamua erretzen, bat-batean erdikoa jausten da. Zergatik? Batek ez duelako kalamua erre.

Bego, Txarli, Débora

Bego, Txarli, Débora 2011-02-23 18:13 #2

Denok ez gara nekazariak edo lorezainak, baina denok daukagu lagun bat landareekin harreman onak dituena, bereziki kalamuaz.

Inportanteena ez da jakitea, dakienarengana jotzea baizik.

Gaur egun ilegalizatua egon arren, normaltasunez hartzen dugu jendea kaletik kalamua erretzen ikustea. Zertarako nahi dugu kalamuaren legalizazioa? Zergak ordaintzeko?

kakamua

kakamua 2011-02-23 18:16 #3

-Bere kontsumoa onartuta egon arren, droga ilegalen barruan kokatuko genuke, beraz, bere salmenta debekatuta dago.

-Plantazio ilegalen bidez, ateratzen da merkatura.

-Honen etekinak saltzaileentzat dira, hauek onura gehienak jasotzen dituztenak dira eta.

-Legalizatuko balitz, Holandan gertatzen den gauza bera gertatuko litzateke, lokal berezietan erretzeko aukera izan genezake.

-Bere prezioa igoko litzateke, zergengatik.

-Salmentak kontrolatuta egongo lirateke, eta saltzaileek ez lukete lortuko hainbeste onurarik.

goizeko txanda,2 maila

goizeko txanda,2 maila 2011-03-03 12:39 #4

Kontsumoa onartuta dago kalean? Benetan? Non dago onartuta?

Hemengo kaleetan ez behintzat, adibidez ezagun bati San Ferminetan 300 euroko isuna ipini zioten porro bat erretzeagatik, beraz ez dago onartuta.

legalizatu bai ala ez? Kalamua legalizatuko balitz, trapitxeoa eta batzuen etekina amaituko litzateke.

Gure herri honetan dagoen egoerarekin, legalizazioa ez da lortuko

Mari eta Juana

Mari eta Juana 2011-03-03 16:47 #5

Arraroa iruditzen zaigu kalamua ilegalizatua egotea eta tabakoa eta edari alkoholikoak oso onartuta egotea. Azkenean, guztiak kaltegarriak dira.

Kalamua nondik ateratzen den denok dakigu, gehienetan saltzailearen plantazio ilegalen batetik.

Hala ere, gaixotasun kronikoa dutenek erretzeari ondo deritzogu.

Mariparen umeak

Mariparen umeak 2011-03-09 11:42 #6

- Kalamuak gaixotasun larriak dituzten pertsonei lagun diezaieke, baina beste pertsona batzuentzat kaltegarri izan daiteke.

- Diru asko mugitzen du.

- Merkatu beltzean mugitzen denez, askorentzat aberastasuna sortzen du, diru hori deklaratzen ez dutelako.

- Legalizazioarekin merkatu beltza gutxiagotuko litzateke.

amaga

amaga 2011-03-16 10:06 #7

Orain arte kalamua erretzea debekatuta zagoen, baina gaur egun osasunerako ona dela frogatuta dago. Medikuek, kirola egitea eta ondo jatea gomendatzen digute, baina guk beste gomendio bat ezagutzen dugu KALAMUA , CANNABISA, MARIA  erretzea.

Urte batzuk barru gure "ibuprofeno" maitea gure oroitzapenean geratuko da eta horren ordez, sustantzia debekatu hauek hartuko ditugu. Adibidez, buruko mina dugunean, kalamua hartu ondoren mina desagertzen zaigu eta beste mundu batera eramaten gaitu.

Baina hau ez da onura bakarra, lo egin ezin dugunean,sustantzia honetako infusio bat edan eta aitaren batean paradisuan gaude.

Azkenik, gauza garrantzitsuenetariko bat, mutil-laguna edo neska-laguna bilazera laguntzen digula da.Lege berria dela eta kalean egon behar baikara bata bestearen ondoan.

Utzi iruzkina: