ITSASOA, HITZEZ ETA AHOTSEZ
Apirilaren 24an, arratsaldeko 18:00etan hasita, Plateruena antzokian JENDAURREKO IRAKURRALDIA egongo da. Aurten itsasoaz diharduten testuak irakurriko dira eta sei orduko emanaldia izango da. Irakurzaleentzat aukera ederra!
Euskaltegiko ikasleak sortzaile eta idazle ere badirenez, ikusi eurek egindako gogoeta, poema eta idatzi! Eta jarraitu horrela idazten!
Iruzkinak
Mentxu, 2. maila 2015-04-23 15:49 #1

Itsasoa, zein polita eta handia den!

itsasoari begira egotea bezalakorik ez dago.

Neurrigabea delako ote da?

Zer ederra itsaslabarrari,

ur garden-gardenari begiratzea.

Batez ere, itsasoa bare-bare dagoenean,

une lasaia bilatzea,

ortzemuga begiratzea

egunsentia edo arratsa ikustea.

Zer ederra gure arrantzaleak itsasoratzea,

Zer ederra itsaspeko arrainak arrantzatzea,

Zer ederra arrain horiek jatea

Baina kontuz,

Batzuetan ona,

beste batzuetan

ez hain ona

Haserre dagoenean,

olatuak euren indar guztiarekin

kaleak, bideak, gizakiak ere

irunsteko gai dira eta.

Gema, 2. maila 2015-04-23 16:03 #2

Itsasoa

Lur planetaren elementurik nagusiena ura da. Bai ur-gazi, bai ur-geza, bien artean gauza asko ematen dizkigute. Itsasoak ez dakit zergatik, baina, inor ez du inor axolagabe uzten.

Itsasoa hainbat idazle, margolari, musikari, argazkilarirentzat oinarrizko gai izan da.

Lasaitasuna bilatzeko leku berezia da. Bai Itxaso zabalean itsasontzi batean, bai itsasertzean, batez ere itsasoa bare dagoenean.Baina sentsazio handiak bizi nahi ditugunean, orduan olatuak ikustea gustatzen zaizkigu.

Pertsona asko itsasotik bizi dira. Esate baterako arrantzaleak, bidaia-agentziak, ontzi-enpresak. Petroleo lantegiak eta abar, hauxe da, itsasoak asko ematen digu.Eta guk? zer ematen diogu guk?, ba zoritxarrez, gero eta hondakin gehiago ematen diogu. Honen ondorioz badaude espezie asko hiltzeko zorian daudenak. Itsasoa gizakiarentzat bizitza-iturria da. Badirudi errekurtso guztiak agortu nahi ditugula.

Zenbat altxor ezkutatzen du bere barnean? Historian zehar, literaturak esan du asko direla, baina nire iritzian itsasoaren altxorrik onena gaisotasunak hobetzeko ahalmena da, adibidez, azaleko arazoak, erreuma…Aipatu ditudan arrazoi guztiengatik itsasoa zaindu behar dugula pentsatzen dut.

Carmen , 2. maila 2015-04-23 16:13 #3

Ai zer plazera

egun eguzkitsu batean

itsasaldera joatea,

hondartzan ibiltzea…

eta zer esanik ez,

ur gardenetan bainatzea,

olatuekin jolastea…

Ai zer plazera

Bainatu ondoren

eguzkiaren beroa

gorputzean sentitzea

eta zer esanik ez,

ogitartekoa jatea,

garagardo edatea…

Ai zer plazera izango den!

Inma, 2.maila 2015-04-23 16:15 #4

Ai zer ederra

egunsentian

portutik

itsasora begiratzea

Ai zer politak

iluntzean

itsasoan islatutako maiteminduen begiradak

Ai zer ederra

kresalaren usaina

olatuen gainean

bidaia egiten dugunean

Ai zer ederra

arrantzaleen amen negarra

semeak portura bizirik heldu direnean

Ai zer plazera

itsasoa gora eta behera dabilenean

HITZEZ ETA AHOTSEZ 2015-04-27 11:45 #5

Eskerrik asko zapatuan gugaz ITSASOAN murgildu zineten Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleoi. Ohore sortzaileoi. Hurrengora arte. Besarkada bana

2015-04-27 13:26 #6

Nuria T.

ITSASOA

Itsasoa izango banintz gizakiarekin erabat haserre egongo nintzateke.

Bai, bai haserre bizian egongo nintzateke zuekin!!!

Zakarrontzi edo zaborrontzi egin nauzue. Ez dakit zabor ala zakar ontzi naizen baina denetarik botatzen didazue: olioa, hondakinak, papera, kartoia… zerrenda bukaezina da, baina gehienbat ontziak eta poltsak jaten ditut, hau da, plastikoa. Birziklatu beharrean niri botatzen didazue behar ez duzuen guztia.

Hori gutxi balitz, zuen etxeko komun bainintzan erabiltzen nauzue, zuen gorputzeko hondakinak irensten ditut eta ez da batere atsegina. Frogatu, frogatu ea gustoko duzuen.

Garbi eta txukun egotea gustatzen zait eta zuek egunero botatzen didazue zerbait zikin eta itsusi egoteko/EGON NADIN. Gustoko duzue ni horrela ikustea?

Gustatuko litzaizueke jendeak zuekin horrela jokatzea? Mesedez, erantzun zeuen buruari. Ba, niri ere ez!!

Baina lasai bizilagun jaun-andreok, orain egiten ari zaretenak zuengan ondorio izugarriak izango ditu hemendik gutxira. Lehen aipatu ditudan plastikozko hondakin horietako asko, zati txiki-txikiak dira. hain dira txikiak ze, maskotek jaten dituzte eta ondoren nork jaten ditunire maskotak? Nigandik jaten duzuena gero eta kutsatuago dago eta zuen osasunean eragin izugarria du. Baina, zer pentsatzen zenuten ni bakarrik gaixotuko nintzela ala?? Batzuetan hain azkarrak eta beste batzuetan…

Kontu handiz ibili behar duzue nirekin. Zuek pentsatzen duzue dena dakizuela, unibertsoaren erdia zaretela. Kontuz!!! Lasaia eta bakezalea naiz baina haserretzen naizenean…

2015-04-27 13:29 #7

ITSASOA

Itsasoa maite dut.

Itsaso ertzetik ibiltzea asko gustatzen zait. Astiro-astiro, ortozik, are umela sentitzen oinetan. TTipi-ttapa aztarnak uzten ditut arean eta olatuak xuabe-xuabe apurtzen dira nire orkatiletan, masaje arina balitz bezala eta nire aztarnak ezabatzen dituzte.

Behingoz, uretara begiratzen dut. Ertzean ur gardena, urrunago, berriz, urdina, berdea, turkesa … Zenbat kolore elkartzen diren! Itsasoko kolorea, lasaitasunaren kolorea da. Goian, zerua kolore berekoa da eta kaoiak hegan egiten ari dira, haize boladak jarraitzen.

Arnasa hartzen dut eta itsasoko aire freskoa birikietan sartzen da. Salitre usaina igartzen dut eta berriro hartzen dut arnasa, baina orain sakonago, oso freskagarria da eta. Ahal izango balitz, botila bat beteko nuke itsasoko aireaz eta etxera eramango nuke noizean behin arnasteko, indarberritzeko. Ulergarria da zergaitik jartzen dieten gorputzeko gel batzuei itsasoaren usaina. Hala eta guztiz ere, ez da gauza bera, gelen efektua 10 minututan desagertzen da eta.

Begiak ixten ditudanean olatuen zurrumurruak entzun ditzaket. Musika dira nire entzumenarentzat. Musika lasaigarria.

Itsas brisak aurpegia laztantzen dit eta lasaitasunez, bakez eta askatasunez betetzen nau. Itsasoak zoriontsu sentiarazten nau. Magikoa da. Bizirik nagoela sentitzen dut itsasoan, eta gainera, aske, hegan egiten egongo banintz bezala; kaio bat banintz bezala.

LOREA OSKOZ

2015-04-27 13:30 #8
ITSASOA BIHURTUKO BANINTZ….

Itsasoa bihurtuko banintz alde batetik bestera joango nintzateke. Bazter guztiak miatuko nituzke eta , ziur nago, bazter guztietan personaren baten pentsamenduak entzungo nituzke. Eta nola ez, lagungarria izatea gustatuko litzaidake.

Lekeitioko hondartzan, neska maitemindua aurkituko banu eta triste ikusiko banu, bere amodioa bai Lekeition, bai Ondarroan, baita Mundakan ere bilatuko nuke, eta olatu bategaz buztiz, bere amodioren pentsamenduak eta desioak helaraziKO nizkioke.

Itsasontzi bat arriskuan ikusiz gero, olatuak moteldu egingo nituzke eta kostaldeko begiraleEi abisuak emango nizkieke, olatu bereziak eginez.

Izurdea nire barnean igeri egiten ikusiko banu, liluratuta geratuko nintzateke bere saltoak ikusiz eta biok elkarrekin dantza polit bat egingo genuke. Bere soinuak kopiatzen saiatuko nintzateke, elkarrekin melodia egin arte.

Eta ai, lamia ikusiko banu…! Nire betiko desio hori beteko litzateke! Berarekin egun osoan egongo nintzateke eta bere abestiak gozatuko nituzke. Zer esanik ez bere ilea orrazten egongo balitz! Mugimendu polit horiekin aho zabalik geratuko nintzateke eta ez olaturik ez itsasbehera ezta itsasgora ere ez nituzke egingo. Ai, ama! Maitemindu egingo nintzateke!

ELENA BUENO

2015-04-27 13:31 #9

Alba de Francisco.

Idazlana: Itsasoak irentsiko banindu.

Itsasoak iruntsiko banindu, ez dakit azalera urtetako gogorik edukiko neuken, beharbada itsaso sakonean geratuko nintzake. Lurrean dauen egoera ez jat gustatzen. Itsasoaren etengabeko mugimenduak batetik bestera eroango ninduke eta horrek itsasoan dauzen hare-pikor guztietatik beste bat baino ez nazela sentituazoko leuskit. Hare-pikor ahula itsaso boteretsuari aurre egiteko aukera barik. Izen bako hare-pikorra, burua galduta, nortasun barik.

Itsasoak iruntsiko banindu, oxigeno bila ibiliko nintzake, aurrerantz egiteko, bizirauteko. Itsasoak bere barruan dagoenari askatasun sentipena eskeintzen badeutso ere, egia bestelakoa da. Itsasoak bizitza mugatua baino ezin deust emon eta ziur asko, irentsita gauzen guztietatik gutxi batzuek baino ez dogu arnasa hartzeko eskubidea izango, hain da baliabide garratzitsua ze!.

Beharbada, itsasoak dagoeneko iruntsi nau. itsasoaren korronte guztien aurka uger eginez azalera heltzeko momentua dala uste dot. Hare-pikor ahula izaten nekatu naz. Oxigeno apur baten bila urtengo dot lar berandu izan baino lehen.

2015-04-27 13:33 #10

ITSASOA

Gizakiok betidanik bizi izan gara lurrean, beste toki batean ezinezkoa da, baina horrek ez du esan nahi inoiz ez dugunik pentsatu nolakoa izango litzatekeen beste toki batean bizitzea, adibidez, itsasoan.

Munduan bi toki daudela esan genezake, bata lurra eta bestea itsasoa. Badakigu zelan den lurrEan bizitzea, zelan mugitu ahal garen, zer egin ahal dugun, hau da, badakigu nola bizi gintezkeen …, baina itsasoan murgilduko bagina, zelan biziko ginateke?

Orain dela urte asko, “La sirenita” pelíkula eman zuten. Marrazki bizidun horietan, neskatila bat, hau da, sirenita bat itsasoan bizi zen. Bere herria, familia eta lagun guztiak ur azpian bizi ziren. Gertatzen zen guztia ez zen polita, arazoak ere egoten ziren, baina ez lurrean gertatzen direnak bezalakoak. Pelikula hori ikusi eta gero, itsasoan bizi ahal garela pentsa genezake, baina ametsetatik esnatzen garenean, errealitatera bueltatzen gara eta hori ezinezkoa dela badakigu.

Gure ametsek irauten duten bitartean, itsasoan murgilduta jarraitzen dugu. Lasitasuna aurkitzen dugu, gure eguneroko gauzak alde batera uzten ditugu eta. Inork ez digu ezer esaten. Itsasoan arau barik bizi gintezke, ia-ia nahi dugun guztia egin genezake/ahal dugu, adibidez, itsaso osotik igeri egin, hemendik hara eta buelta

Baina, egia esan, hori ezineZskoa da, gizakiok garelako. Ez gara ez arrain ez sirenita. Horregatik, ez dakigu zelan biziko ginatekeen itsasoan, gure bizitzan, gaitasun hori, ez dugu garatu eta. Itsasoan egoteko aukera gutxi ditugunez, momentu guztiak aprobetxatzen ditugu, batez ere, oporretan eta eguraldi ona egiten duenean.

Niri uretan egotea asko gustatzen zait. Txikia nintzenean, sirenita izaten jolasten nuen. Piszinan zein hondartzan nengoenean, uretan murgilduta asko disfrutatzen nuen, urpean igeri egitea oso gustukoa nuelako. Nahiz eta, sirenita nintzeela pentsatu, ez nuen ahazten itsas azalera atera behar nintzela. Gaur egun, ez dut jolasten marrazki bizidun bat izaten, baina, uretan nagoenean, beste mundu batean bizi naizela ematen dit. Hau bai lasaitasuna!

IRENE MELERO

HITZEZ ETA AHOTSEZ 2015-05-05 09:21 #11

Zorionak sortzaileoi eta eskerrak gure ITSASOAn murgiltzeagatik. Datorren urtean ere gurekin izango zaretelakoan, besarkada bana

HITZEZ ETA AHOTSEZ 2015-05-05 09:22 #12

Jarraitu sortzen eta literaturaz gozatzen. Ba ote dago plazer handiagorik?

Besarkada bat eta datorren urtera arte

HITZEZ ETA AHOTSEZ taldearen agurra

Utzi iruzkina: