FUMANDO ESPERO AL / LA...QUE MÁS QUIERO

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2011-01-28 12:49
16

FUMANDO ESPERO ...Y DESESPERO!!??

ALA EZ? (sartu eta ikusi)

Hori da antza erretzearen aurkako legeak sortarazi duen egoera berria:

Erretzaileek gehiago ligatzen omen dute.

Bazenekien zuk hori? Zergatik ote da ?

Neguko hotzari aurre egiteko erretzaile laguna lagun.

Badirudi "Txarrak" onik ere ekartzen duela. Zeintzuk?

Bota-bota iritziak ea denon artean asmatzen dugun.

egaurre - Ana eta Mayte

egaurre - Ana eta Mayte 2011-01-31 09:59 #1

Ai ze ondo gauden hemen barruan ke barik!!!

Baina ze zorte txarra orain, ligatzeko kalera joan behar gara, kaleko giroa hemengoa baino hobea delako, denok daude hor kalean erretzen berogailuaren ondoan. Taberna zulo honek haurtzaindegi bat dela ematen du; arratsalde osoan potito artean egon gara.

Haizea bai orain osasuntsua! baina..., agian onartuko nuke kutsadura pixka bat mutil taldetxo hori gure ondoan edukitzearren.

Hau "rolloa" ea zer asmatzen dudan haiengana hurbilzeko....

2011-01-31 10:02 #2

1.- Erretzaileek gehiago ligatzen omen dute.

Ligatu, ligatu... seguraski ez dute egingo, baina, aukera gehiago edukiko lukete. Tabernaren atean, lege honekin, jende asko elkartzen da, horregatik adiskidetasun berriak sortzen dira, eta hortik amodio bat jaio daiteke.

2.- Badirudi "txarrak" onik ere ekartzen duela?

Beti gertatzen da gauza bera, gauza bat desagertzen edo oztopo bat agertzen denean negozio paraleloa sortzen da. Gaur egun, negua izanez, berogailuen salmentak igo dira, eta uda denean, terrazen eta eguzkitakoen baimenak igoko dira

Egaurre- Surik dekozu?

Egaurre- Surik dekozu? 2011-01-31 10:05 #3

Hile bat daramagu lege berriarekin eta gauza onak ekarri ditu denontzat
- Erretzaile ez garenok gehiago disfrutatzen dugu tabernetan. Emakumeen bizitza soziala hobetu egin da. Lehen emakumeak kalean zeuden umeekin eta gaur egun, ordea, tabernetara aterpearen bila sar daitezke umeekin. Denok gaude hobeto ke eta usain txar barik.
- Erretzaileak ere, nahiz eta kexatu, hobeto dabiltza. Alde batetik gutxiago erretzen dutelako eta beste aldetik lagun gehiago ezagutzeko aukera gehiago daukatelako kalera erretzera irtetean. Zigarro batek glamurra dauka baina zigarro askok eta barruan egoteak kez beteta ez dauka glamurrik, baizik eta nazkagarria da gure ustez.

egaurre - ninumani

egaurre - ninumani 2011-01-31 12:28 #4

Erretzeko ohiturak aldatzen ari dira. Orain erretzaileek aukeratu behar dute taberna barruan lagunekin  hitz egin edo kalean erre.

Kalean erretzea erabakitzen baduzu, ligatzeko aukera asko euki ditzakezu.

" Taberna barruan musika geratzen da eta kanpoan beste soinu bat lortzen da. Hori bai dela erromantikoa, elkarrekin egon eta zigarroaren  kearen artean sentitu..."

Betiko esaldiak aldatu egin dira: Lehen izaten zen " ¿Estudias o trabajas?" Eta orain, " badaukazu surik?".

"ke barik"

"ke barik" 2011-01-31 12:40 #5

Lege berriko abantailak:

-Osasunerako hobea da, langileentzat baita bezeroentzat ere.

-Beste negozio batzuk sortu dira, adibidez berogailuak, terrazak,zigarro elektronikoak...

-Etxera itzultzen da zigarro usain barik, eta hori garbiagoa da

Desabantailak:

-Auzokoak kexatzen dira kaleko zaratagatik.

-Erretzaileak batzuetan diskriminatuta sentitzen dira, baina %30 besterik ez dira.

-Erretzeari uzten diotenek arazoak dauzkate, adibidez umore txarra, depresioa, obesitatea...

Erretzeari uzteko momentu aproposa izan daiteke. Ez duzue uste?

De la I

De la I 2011-01-31 18:28 #6

Ez gara erretzaileak eta pozik gaude taberneroaren aurpegia ikustean azkenik. Gainera dirua aurrezten dugu gure arropak gero eta gutxiago garbitzen ditugulako.

Lehen ligatzen ez zuena orain berdin geldituko da nahiz eta erre kalean. Agian katarro bat harrapatuko luke baina besterik ez.

Neskak and Konpañi

Neskak and Konpañi 2011-01-31 18:33 #7

Zein ondo bizi garen, tabernan erretzaile barik!!!

Erretzen ez dugunok oso pozik gaude gure arropak eta ileak, azalak usain txarra ez daukalako.

Taberna batean sartzen garen momentuan ikusi ahal dugu dena, jende guztia, ke lainorik ez dago. Oraintxe beste usain desberdina hartu ahal dugu.

Baina beste alde batetik erretzaileek katarro asko harrapatuko dute, hotz handia egiten duelako kalean. Tabernariek berogailu asko ipiñi behar dituzte.

Mila esker.....

Erretzaileok

Erretzaileok 2011-02-01 18:38 #8

Argi eta garbi, erretzaileok arau honekin gutxiago erretzen dugu, eta azkenean ona da gure osasunerako, baina katarro eta gripe gehiago hartu dezakegu kalean egoteagatik.

Beste aldetik, kanpora irtetzen garenean erretzera, jende gehiago ezagutu ahal dugu eta horrela, askoz gehiago ligatzen da.

Eta zer gertatuko da udan ? Denok egongo gara kalean, non sartu beharko dugu erretzaileok?, berriz, taberna barruan?...

Nahikoa da. Kitto!!!!

Nahikoa da. Kitto!!!! 2011-02-02 09:50 #9

Kokoteraino nago hainbeste "Talibanekin". Bai,  erretzailea naiz eta harro nago eta zu zer? ez daukazu biziorik ala?  Erretzaileak sutara, berriro ere inkisizioa berton , "sorginak" ere sasoi baten horrela bizi omen ziren. Eta bitartean  Anaia Nagusiak gurekin nahi duena egiten jarrai dezala. Hori bai pagotxa! Akabo arazoak. Kontuz zure ondokoak zigarroa atera du eta......

2011-02-02 21:24 #10

Tabakoaren kontrako  legea hasi zenetik gure herriko irudia nahikoa aldatu da.  Edozein bazterretan mahai altu bat  aurkitu ahal  dugu, bera bakarrik. Noizean behin erretzaile bat alboan duela.

Eta zer esan ospitaleei buruz? Erretzen duen pertsonak, lapurra izango balitz bezala, leku Ezkutua topatu behar du erretzeko.

Benetan, hainbeste taberna ke barik aurkitzea gustatzen zait, baina penagarria deritzot erretzailearen bakardadeari.

nucaro

nucaro 2011-02-08 12:37 #11

Lehen erretzaileak oso ondo bizi ziren, edozein lekutan erre ahal izaten zen. Besteok, ordea, ezin ginen kexatu legea beraien alde zegoen eta.

Orain gauzak aldatzen ari dira, orduan erretzen ez dugunok giro garbiagoa daukagu. Denborak jendea bere lekuan jartzen du.

jorge javier vazquez/mercedes mila

jorge javier vazquez/mercedes mila 2011-02-08 12:44 #12

Argi geratu behar da tabernak nagusientzat direla eta Ezkurdi parkea umeentzat!!!. Tabernetan erretzea debekatuta dago, hori horrela da, baina zergatik doaz umeak tabernara?. Hainbeste leku daukate ...eta gainera, tabernara ere bai?. Azkenean txintxaurrak kenduko ditugu eta mahaiak hautsontziekin ipiñiko ditugu gozatzeko.

elena/rosa

elena/rosa 2011-02-08 12:48 #13

Tabakoaren legearekin ados gaude. Orain erretzaileak diskriminatuta daudela esaten dute, baina orain arte, nor zegoen diskriminatuta?.

Ume gixajoak era beren amak! beti kanpoan hotza hartzen!!.

Lege honekin erretzaile batzuek tabakoa uztea erabaki dute eta hau ona da beren osasunarentzat, Pozik egon beharko luketela uste dugu eta Mercedes Milak ere bai.

Karmen Komana eta Burger King

Karmen Komana eta Burger King 2011-02-09 21:04 #14

Tabernarientzat faena bat izan da lege berri honek aurrera egitea, zeren orain dela bi urte behartu zituzten tabernan lanak egitea, bi alde egiteko, bat erretzaileentzat eta bestea, ez erretzaileentzat.

Gastatu duten dirua ez dute berrezturako.

Baina orain igertzen da taabernetako usainak hobeak direla. Pintxoek ez dute kea hartzen tabernetan erretzea debekatuta dagoelako.

Baina goizaldean igertzen da izerdia usaina, lehen kearekin kamuflatuta zegoena.

Belen Esteban eta Cristiano Ronaldo

Belen Esteban eta Cristiano Ronaldo 2011-02-09 21:07 #15

Gure ustez, lege hau oso ondo dago. Baina tabernak ez dira umeentzat, gainera ume asko bakarrik egoten dira barruan eta beren gurasoak atean erretzen. Kamareroek umeei ura ateratzen eta potitoak hartzen pasatzen dute egun osoa.

Eneko eta Rakel Zornotza

Eneko eta Rakel Zornotza 2011-02-10 09:28 #16

Tabakoa kaltegarria, usain txarrekoa eta garestitxoa omen da jendearen arabera.

Aspalditik gure gizartean onarturik eta ondo ikusita dago azkenengo lege berri hau indarrean jarri arte.

Nork ez du ikusi gure familiakoren bat haur garaian erre eta erre? Eta ez da sekula ezer gertatu.

Baina beti gertatzen den bezala, heldu zaigu inkisizioa eta sorginak erretzeari ekin dio lege madarikatu honi esker.

Orain dela hogei urte txarto ikusita zeuden homosexualak eta zero positiboak eta baita drogazaleak ere, baina gaur egun hori erabat aldatu da eta orain gu, erretzaileok gara infektatuta gaudenok, gure zoritxarrerako.

Lege honen helburua haurrek nagusien ohitura txarrak ikasi ez ditzatela izango litzateke, baina mozkortiak kaletik ikusteak, Tele 5 kateak, emagaldu eta bizimodu eskaseko pertsonaiak ikusteak pantaila txikian edota gerrari burzko marrazki bizidunak edo filmak ikustean aproposa dela dirudi.

Gure ustez tabakoa dioten bezain txarra eta kaltegarria bada, debekatu dezatela eta kito, bestela legalizatzea dute droga guztiak edo guztiak debekatzea.

Hala eta guztiz ere, ez gara Lola sorgina izan beharrik hau icebergaren tontorra dela jakiteko, eta susmatzen dugu denborarekin larrua jotzea ere debekatuko digutela.

Beraz, gure gomendioa da erretzeari ez ezik, larrua jozteari ere ekin diezaiogula gure indar guztiarekin; izan ere, edozein mementotan kendu baitiezagukete pagotxa hau.

Utzi iruzkina: