Euskararekin izan dugun esperientzia

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2013-10-07 15:40
11

Hemen daukazu Hiromi Yoshidak euskararekin izan duen esperientzia. Animatu eta kontatu zurea.

Hiromi Yoshida

2013-10-08 10:28 #1

Ni izatez euskaldun zaharra naiz.Hala eta guztiz,artean orain dela hamabi urte euskaltegira joatea erabaki nuen,hain zuzen ere Aek-ra.

Aipatzekoa da sasoi horretan ez nintzela joan helburu batekin,euskara ez bainuen behar lanerako,nekienarekin berba egiteko konpontzen nintzen,hala ere nire egoera guztiz aldatu da,egun lanerako behar dut.

Azalpen honen ostean nire euskarako ibilbidearekin jarraituko dut.

Euskalteguian urte bat eman ostean,hizkuntza eskolara joan nintzen,euskara ikasten jarraitzeko, eta urte berean Pl1 atera nuen,zelako poztasuna hartu nuen!!!!

Euskara ikasten jarraitzen erabaki nuen,izan ere,Pl2 atera nahi nuen.Helburu horrekin hainbat urtetan nabil,baina,oraindik ez dut lortu betetzea,ea aurten dudan Pl2 ateratzea

TERE

TERE 2013-10-08 10:31 #2

EMAIOZU EUSKARARI

Eskolan nengoengan euskera ikaten hasi nintzen baina metodoa ez zen ona, orduan ez nuen aurreratu.

Era berean, etxean nire gurasoekin eta kalean nire lagunekon beti erderaz hitz egiten nuen, hortaz euskera erabiltzea ez zen beharrezkoa. Lanean ere ez eta euskerari utzi nion.

Geroago, lanik gabe geratu nintzenean euskaltegira etorri nintzen. Duela lau urte izan zen eta gaur egun jarraitzen dut.

Nire ustez, oso saila da euskera hizkuntza, bai hitz egitea, bai idaztea baina jakitea gustatzen zait.

Era berean, PL1 eta PL2 ateratzea gustatuko litzaidake baina ikusiko dugu noiz izango den.

Hemen euskaltegian jende piloa ezagutu dut eta gehienak oso jatorrak dira eta hori esperientzi berezia da.

Dudarik gabe, euskera ikaste merezi du:

1.- Jakintza

2.- Tituloak edukitzea.

Luzia

Luzia 2013-10-08 10:32 #3

Nik txiki-txikitatik euskeraz hitz egiten jakin nahi izan dut.

Orain dela sei urte hasi nintzen ikasten Durangoko Hizkuntza Eskolan, lehenengo mailan. Han lau urte egon nintzen eta azken kurtsoa gainditu eta gero, utzi nuen. Oso nekatuta nengoelakoeta atseden hartu behar izan nuen.

Batzuetan oso zaila da motibazioa mantentzea, prozesu luze eta gogorra da eta.

Orain ondo sentitzen naiz eta berriro gogoa daukat nire euskara- maila hobetzeko.

Ez dakit zenbat denbora jarraituko dudan ikasten ondo baina hitz  egin arte saiatuko naiz.

Hori dela eta, nire umea eskolan hasi da aurten eta uste dut garrantzitsua izango dela etxerako lanetan laguntzeko  etorkizunean.

angel martin

angel martin 2013-10-08 10:34 #4

Eskolan edo institutuan A ereduan ikasi nuen. Arlo guztiak gaztelaniaz ikasten ziren, eta euskera eta ingelesa ikasgai moduan baino ez. Garai hartan ez nekien ze garrantsitsuak izango ziren hizkuntzak etorkizunean, eta nire harremana euskerarekin astean ordu bat edo bi ikastera mugatu zen. Nire inguruan inork ez zuen euskeraz hitz egiten, ez etxean ez kalean. Eta gainera, ni hizkuntzekin txarra nintzen. Horregatik, niretzat euskera oztopoa izan da, telebista ikusteko, jendearekin harremanak izateko...

Baina orain dela urte bat nire beldurrak gainditzea erabaki nuen eta euskaltegian izena eman nuen. Euskera berriro ikasten hasi nintzenetik asko aurreratu nuen, batez ere, gramatikarekin. Baina mintzamenean gehiago lan egin behar dut. Eta orain hau da nire hurrengo erronka. Horretarako, irratia entzun eta mintzalagunean izena eman nahiko nuke.

Elsa

Elsa 2013-10-08 12:11 #5

Txikitan eskolan euskeraz ikasten hasi nintzen. Ia ikasgai guztiak euskeraz ziren, B-ereduan nengoelako. Institutuko laugarren mailararte ikasgai batzuk euskeraz ikasten nituen, baina batxillergora pasatzean, A-eredua erabaki nuen, niretzat errezagoa izango zela pentsatzen nuelako. Gaur egun,  nire euskarazko maila txarra dela uste dut, hau da, herdoildu egin naiz. Horregatik, nekiena berreskuratu nahi dut eta gehigo ikasi EGA ateratzeko. Nire iritziz, euskera ondo jakitea garrantzitsua da, muga laboralak baita sozialak ireki ditzakeelako eta Euskal Herriko kulturaren parte delako.

Miriam

Miriam 2013-10-08 12:11 #6

Nahiz eta txkitatik zeozer jakin orain dela lau urte hasi nintzen euskaltegian ikasten. Lau urte horietatik hiru ikasi barik egon nintzen beti aitzakiaren bat bilatzen negoen euskaltegira ez bueltatzeko.

Nire mutila euskaldun zaharra da eta iaztik mintzapraktika egiten hasi gara, horregatik harra sartu zitzaidan eta iaz autoikasketako ikastaroa egin nuen baita udakoa ere nekien apurra gogoratzeko. Ez daukat prisarik baina 2. perfila ateratzea ere gustatuko litzaidake.

Hemendik aurrera, alde batetik, euskara hobetzea nahi dut, bestetik, ikasten dudana nire ingurukoekin praktikan jartzea ere bai. Dudarik gabe euskararen hizkera asko gustatzen zaidalako.

Alba

Alba 2013-10-08 12:11 #7

Euskera niretzat eskolako hizkuntza izan da. Txikitatik ikasi dut eta eskolatik kanpo euskeraz ez dudanez hitz egiten, eskola eta euskera beti elkarrekin doazela pentsatu dut. Euskera zerbait akademikoa izan da beti.

Hizkuntzak gustatzen zaizkit eta unbertsitatea amaitu ondoren konturatu naiz euskera oso ahaztuta daukadala eta ezin dudala gehiago ahaztu. Nigandik urrun dauden hizkuntzak ezagutzea oso ondo dago, baina nire herrian hizkuntza bat dagoenez, ikasi behar dut. Gainera, gaur egun lan bila zabiltzanean hizkuntzak jakiteak plus bat dauka eta ezinbestekoa izan behar da norbere herrian hitz egiten den hiskuntza jakitea.

Horregatik nahiz eta nire helburua titulua ateratzea izan, horra ailegatu baino  lehen egin behar den bidaia gustora egingo dut euskera ikasten ari naizen bitartean. :)

irene

irene 2013-10-08 12:17 #8

Nire ikasketetan euskera ikasgai  bat izan zen. Eskola Publikoetan ez zegoen "D" ereduan ikasteko aukerarik, bakarrik Ikastoletan eskaintzen zuten posibilitate hori. Gaur egungoarekin konparatuta, egoera oso desberdina zen. Pixkanaka-pixkanaka euskerak indarra hartu zuen eta gero eta gehiago jende gehiagok hitz egiten zuen euskeraz. Horregatik Euskaltegira joatea erabaki nuen eta momentu horretatik euskaldunberria bihurtu nintzen. Nire euskaltegiko irakasleei esker hobeto hitz egitea, ulertzea eta idaztea lortu nuen. Han hiru urte egon nintzen eta euskerari utzi nion. Hor lortu nuenarekin nire alabak jaio arte moldatu nintzen. Haiek eskolan hasi zirenean euskera oso garrantzitsua izango zela konturatu nintzen. Beraien eskolan gurasoen artean euskera bultzatzeko asmoaz, Euskaltegiak ikastaro bat eskaini zigun eta berriro hasi nintzen. Orain arte ez dut galdu kontaktua baina gauza bat dela bestea dela ez dut inoiz lortu euskera menperatzea eta argi eta garbi dago hizkuntza guztiak bizirik daudela eta nahiz eta nirea izan beti ikasten ari naiz zerbait.

andrea

andrea 2013-10-08 12:18 #9

Betidanik hitz egin dut euskera eskolan, baina hortik kanpo ez dut inoiz hitz egin. Hori dela eta, ez daukat errestasunik besteekin komunikatzeko.

Hau ikusita urte honetan nire ohiturak aldatzea erabaki dut, horregatik euskaltegira apuntatu naiz, eta euskararekin bizitzea eta ezagutze erabaki dut.

Mentxu Hueta

Mentxu Hueta 2013-10-08 12:22 #10

Duela bi urte hasi nintzen euskera ikasten. Beti euskeraz hitz egin nahi izan dut, baina ordura arte ez dut denborarik eduki ikasteko. Bi seme-alaba dauzkat eta biak ikastola batean ikasten ari dira eta horrekin nire seme-alabak beti euskeraz hitz egitea lortu nahi izan dut. Orain niri tokatzen zait. Bi urte hauetan asko ikasi dut eta bai, egia da , oraindik asko falta zait, baina apurka-apurka nire seme-alaben laguntzarekin lortzen ari naiz. Gehien gustatzen zaidana kalera irtetea eta euskera praktikatzea dira. Hemendik aurrera nire helburua euskeraz ondo hitz egitea eta ondo ulertzea da. Aurten perfil bat atera ahal badut, ba ondo, baina momentuz horrek ez dit loa kentzen.

Txerra

Txerra 2013-10-08 12:23 #11

Orain dela 4 urte hasi nintzen euskera ikasten,momentu horretan langabezian nengoen,gainera,nire alaba Uxuek urte bat zeukan,horregatik hasi nintzen,eta denbora gehiago eduki nuelako baina batez ere, nire alabarekin hitz egin nahi nuelako.

Gero oposaketak egin nituen eta PL-ak ateratzea oso garrantzitsua da,puntu gehiago ematen dutelako.

Utzi iruzkina: