AMORRATUEN IRAULTZA

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2011-06-01 10:45
7

M-15 edo spanish revolution deritzon mugimenduak hiru aste bete ditu.

Denbora tarte honetan beraien haserrearen berri emateko kanpaldiak egin dituzte hainbat hiritan.

Zure ustez, zer lortu nahi dute? zertara iritsiko dira?

nuyoro

nuyoro 2011-06-07 12:59 #1

M-15 mugimendua maiatzaren 15ean sortu zen, sistema politikoaren aurka. Jendea kalera irten zen eta El Sol enparantzan kanpamendu bat jarri zuen gaurko politikoen aurka kexatzako.

Mugimendu gaztea da; hala ere bai gazteak bai nagusiak elkarrekin joaten dira iraultza honetara. Zer nahi duten badakite baina nola lortu zailagoa izango da.

Gure ustez hasieran jendea buru-belarri sartuta zegoen arren, hauteskundeak egin ondoren mugimendua gutxitu egin da.

Nahiz eta betiko politikoek mugimendu honen ideiak hartu nahi dituzten, horrelakorik ez lortzea desiratzen dugu.

2011-06-07 13:13 #2

Gure uztez, M-15mugimendua adierazten du  politikok herritarrei ez dietela kasurik egiten, eta arazoak handitzen doazenez politikaren egitura aldatu nahi dute. Haien eskaerak honako hauek direla pentsatzen dugu :

-Lanpostuak sortzea

-Etxebizitzak lorgarriak izatea

-Langile eta jubilatuek merezitako pentsioak lortzea, eta besteak beste

-Legeak langileen aldekoak izatea, eta ez bakarrik nagusien aldekoak

Oso ondo egongo litzateke mugimendu honen ondoren alderdi politiko bat sortzea, herritarren ardurak edota arazoak politikoei jakinarazteko.

naniwa

naniwa 2011-06-08 11:59 #3

M-15 mugimenduarekin gaur egungo egoera aldatzea lortu nahi da, hau da, krisi garai honekin irtenbideak bilatzea  daten belaunaldiak etorkizun bat izateko. Beraz, ezer egiten ez zenaren aurrean jendea mugitu behar izan da. Hori dela eta, hainbeste jende batu egin da egoera txar hau aldatzeko asmaoarekin. Gazteak eta nagusienak, batez ere. Lanposturen bat bilatzeko orduan zailena dutelako,bai esperientziarik ez izateagatik,bai oso gazte izateagatik edo alderantziz.

Beraz,gertatu denarekin ados nago, momentu hau heldu behar zen. Espero dut egiten ari diren esfortzuekin emaitz onak lortzea.

Jasone

Jasone 2011-06-09 09:22 #4

"Haserretu zaitez!" liburuaren argitalpenarekin bat milaka gazte, langabetu, edo hobeto esanda, indignatu kalera irten ziren.

Haien haserrea kaleratzea zuten helburu, eta bat-bateko iraultza sortu zuten lehen orduetan. Hasiera batean ehunka lagun bildu ziren Sol plazan. Egun batzuk beranduago, poliziak joanarazten saiatzean, mogimenduak indarra hartu zuen.

Benetazko demokrazia baten eskakizuna egiten dute. Krisiaren aurrean bankuek eta politikoek, haien esku, egin duten kudeaketa eskasa salatu nahi dute. Herria kalera irtetzearekin desadostasuna erakustea da haien xedea, ikur politikoak alde batera utziz.

Hauteskunde garaian hausnarketarako deia egin dute, gobernua partekatzen duten bi alderdien boterea murrizteko. Eskakizun eta proposamen ugari dituzte, baina kalera irtetzeko beharra ikusi dute entzunak izan daitezen.

Akanpadekin bukatzen ari diren egun hauetan, manifestazio mundial baterako deia egin dute. Ekainaren 19an estatuko hiriburu gehienetan manifestaldiak antolatu dira, eta Euskal Herrian Bilbon, Donostin, Iruñan eta Zumarragan kalera irtetzeko aukera izango dugu.

Ez dira gutxi kapitalismoari aurre eginez mundu hobeago baten bila borrokatzen duten herritarrak.

6.urratsa

6.urratsa 2011-06-09 09:55 #5

Gobernuak entzutea nahi dute, gauzak aldatzea da euren helburua baina uste dugu ez dutela ezer lortuko eta Gobernuak herriak esaten duena egin behar du.

jotake

jotake 2011-06-14 12:20 #6

Lehenengo faseak lortu du helburu garrantzitsu bat: haserrea zabaltzea, arrazoiak argitu, jende asko elkartu.

Bigarren fasea orain hasten da, eta desafio asko daude: proposamenak martxan jartzea, adostasun batzuk lortzea, elkarlanean jarraitu modu desberdinetan: web sareetan, erakunde desberdinetatik, ekintza puntualetan parte hartuta…

Behar dugun aldaketa lortzeko, mugimenduarekin ados bagaude, inplikatu behar dugu ahal dugun neurrian. Ez genuke espero behar beste batzuk denon arazoak konpontzea. Beste  mundu bat posiblea dela uste dugu.

Jotake irabazi arte!

2011-06-14 12:41 #7

Stephane Hessel eta Leopoldo Abadiaren liburuek, zein "Inside Job" dokumentalak pertsona asko kontzientziatu ditu gaur egungo egoera politikoari buruz eta haserrarazi ditu bidegabekerien aurrean.

Ekintza hau txalotzekoa da, zinez, ez baita erraza ideologia desberdineko hainbeste jende ados jartzea. Hau gertatzen denean... gauzak sobera gaizki doazelako izan ohi da. Beraz, "indignatzeko" arrazoi andana daude.

Egiaski inork ez daki zer gertatuko den hemendik aurrera, baina pertsonalki ez diot etorkizun handirik ikusten, alde batetik gizarte eroso baten bizitzera ohitu garelako eta zoritxarrez gero eta jende gehiagori gustatzen zaiolako ahalik eta buruhauste gutxienenkin bizitzea.

Utzi iruzkina: