ANDALUZIAN ALA EUSKAL HERRIAN???
Ole Ole ta Ole!!!!!!
ELEEEEEEEEEEEE!!!
Euskaltegian eta andaluz jantzi HAU DA HAU MARKA!
Euskal kultura aldarrikatu beharrean.... Hamaika ikusteko jaioak gara!!!
Datorren urterako zer proposatzen duzu?
Ole Ole ta Ole!!!!!!
ELEEEEEEEEEEEE!!!
Euskaltegian eta andaluz jantzi HAU DA HAU MARKA!
Euskal kultura aldarrikatu beharrean.... Hamaika ikusteko jaioak gara!!!
Datorren urterako zer proposatzen duzu?
Iruzkinak
taldetxiki 2011-03-14 10:49 #1

Egun hori ez da kultura egiteko, ondo pasatzeko baizik eta euskaltegian ondo pasatzen dakigu.

Guk indioek bezala hitz egiten dugunez, datorren urterako indio jantzi ahal gara.

sandra 2011-03-14 10:56 #2

Inauteriak dira eta zergaitik mexikano, txinatar bai, eta andaluz ez?

Inauterietan mozorrotu egin behar da, bakoitzak nahi duena baina mozorrotu!

Datorren urtean karibeko piratak itsasontzi eta guzti!

talde K 2011-03-14 12:04 #3

Inauteriak oso magikoak iruditzen zaizkigunez, datorren urterako euskal pertsonai tipikoak aukeratu ahal ditugu, adibidez; Pirritx eta Porrotx, Anbotoko Sorgina, Joaldunak... Eta denon artean musikal bat prestatu ahal dugu, anima zaitez!!!

abereak 2011-03-14 12:39 #4

Datorren urterako inauterietan mozorrotu ahal gara euskal abere mozorroekin. Aukera desberdinak dauzkagu, adibidez: basurdea, behia, ardia, astoa, txakurra, katua, oilaskoa, zaldia, etabar.

Gustatzen zaizue gure proposamena?????

Marrazki bizidunak 2011-03-14 17:35 #5

Gure proposamena marrazki bizidunez mozorratzea da, adibidez:

-Espinete, Oliver eta Benji, Marco, Heidi, Pedro Picapiedra, Fruitis, Trotamúsicos, Pato Donald, Micky Mouse, Asterix eta Obelix, Pinocho, David el nomo, Chicho Terremoto, Abeja Maya, Wally, Tintin, Mortadelo eta Filemón, Popeye, Teo, La bruja avería, Shrek, Aladino ...

Ideia hau bururatu zaigu gure haurtzaroa gogoratzeko eta pertsona bakoitza bere garaiko pertsonaiaz mozorratzeko. Zuk zer aukeratuko zenuke? Anima zaitez, giro ederra eukiko dugu!!!

Aldevi 2011-03-14 17:53 #6

Euskal Herrriko kirolaz mozorrotzea da gure proposamena, euskal kultura aldarrikatzeko.

Harrijasotzaile, aizkolari, pilotari,sokatira taldea eta abar.

Aurten mintzodromora jende gutxi joan denez gero, datorren urterako harrijasotzedromo, aizkolaritzadromo, pilotadromo eta sokatiradromo landuko ditugu.

Baina mintza bakarrik ez dugu egingo, kirola ere egin behar da eta zuk aukeratu gustukoen duzun ekintza eta taldea prestatu.

2011-03-15 08:10 #7

euskaltegian hau da marka andaluz,oso polita da eta oso ondo pasatu dute baina pernilla eta manzanilla falta da

josefina eta sonia 2011-03-15 08:50 #8

Inauterietan gure irakasleak andaluz jantzi dira eta oso politak izan dira. Guk ez dugu ezer jakin, hori jakinez gara mozorrotuko ginen.

Egun horretan oso ondo pasatu dugu izan ere kafe eta tostadak jan ditugu, eta asko hitz egin dugu.

Urrengo inauterietan uzte dugu denok mozorrotuko garela eta pentsatzen ari gara piratak mozorrotuko garela begian partzearekin eta hanka paluarekin.

2011-03-15 08:53 #9

Walt Disneyko pertsonaiak mozorrotuko gara.

Adibidez: Mickey, Minie, Donald,... eta abar.

Orduan, Euskal Herrira Walt Dineyaren mundua ekarriko dugu.

Jasone 2011-03-15 09:59 #10

Ole!

Euskaltegian eta andaluziar jantzi. Hau da hau marka!

Ohikoa ez bada ere, aurreko asteartean euskaltegiko irakasleek andaluziar jantzita harritu gintuzten. Ihauteri egun nagusia ospatzeko Andaluzia gaia jorratzea hautatu zuten, iritzi ezberdinak sortuz.

Aukeraketa egokia izan al da? Urte osoa daramate euskal kultura aldarrikatzen eta bultzatzen, eta mozorrotzeko izan duten lehen aukeran Andaluziaraino joan zaizkigu. Gai horrek bere abantailak ditu, motibatzeko eta ondo pasatzeko aukera paregabea eskaintzen baitu. Koloreetako jantziak, mantoiak, mota guztietako bitxikeriak, eta abanikoak ez zitzaizkien falta. Honez gain abesti mordo bat ekartzen ditu gogora, eta nola ez ole, ole eta ole une oro esateko grina.

Nire ustez, beste gai batzuk egokiagoak izango lirateke. Durangaldean badago ihauterietako mozorroekin lotuta dagoen pertsonaia, surrandia delakoa. Abagune polita galdu dute ikasleei hura ezagutarazteko. Honekin batera euskal mitologian pertsonai ugari aurkitu daitezke ihauteriei kolore ezberdinak emateko.

Hala ere, ihauteriak mozorrotzeko egunak dira, eta norberak bere hautaketa egiten du. Ondo pasatzea izango da bukaerako xedea eta horretan euskaltegiko irakasleak jaioak dira.

Esther 2011-03-15 10:09 #11

Bai, zera esan beharra dago hamaika ikusteko jaioak garela.Nork esango zuen gure Mariparen arbasoak andaluzak zirela? Papelean nola zegoen sartuta ikusirik hori da otu zaidan gauza posible bakarra.

Cordobesak eta Sevillanak euskaltegiko pasiloetatik atzera eta aurrea zebiltzan. Baina nondik nora zeuden baserritarrak? Beharbada gu ginen euren alboan, jantzi barik, baserritar mozorrutata geundenak berbodromo horretan. Honek guzti honek burutapen bat dakarkit burura. Nori otu zitzaion andaluzez mozorrotzea? Euskaltegiko irakasle bati akaso edo bertako ikasle bati? Ba al dago andaluziarrik euskaltegian? Nire ustez, mundiala izan zen gure irakasleak horrela ikustea. Nahiz eta gu euskaldunak izan honek zeozer esatea gura du. Beste kultura batzuei zabalik gaudela, agian?

Hurrengo urterako zer aukeratuko dute gure irakasle parrandero hauek? Euskal kulturaren inguruko zeozetaz agian? Iradokizun kaxa bat ipini beharko genuke kafe makinaren alboan. Modu honetan ikasle zein irakasle bakoitzak bere botoa eman ahal izango du.

Argi daoena hauxe da, ni hemen ez egotea espero dudala. Ez gaizki nagoelako zuen artean, baizik eta hemen ez egote horrek EGA gaindituta dudala esan nahiko duelako. Baina lasai, Maripa, etorriko naiz eta bisitan!!!

Ondo izan eta segi ikasten!!

goizekoak 2011-03-15 10:12 #12

Pasa den asteartean, euskaltegira sartu ginenean, Andaluziarekin egin genuen topo. Irakasleak Lola Flores jantzita zeuden eta. Errozioko jantziak zeramatzaten, oso guapo zeuden eta giro aldetik oso dibertigarria izan zen.

Batzuetan hori egitea ondo dago, horrela errutina bazter batean uzten dugu eta.

Ondo iruditzen zaigu ekintza desberdinak egitea, izan ere, hizkuntza bat ikastea ez da soilik gramatika eta idazlanak egitea. Dibertigarria bada, gusturago egongo gara. Gainera, ez da ezinbestekoa Euskal kulturari buruz izatea.

goizeko ikasleak 2011-03-15 10:22 #13

Aurtengo inauterietako gaia Andaluzia izan da. Zergatik ez? Egunerokotik ateratzeko momentu aproposa da. Hemengo kontuak egunero ikusten ditugu, eta beste kultura batzuk ezagutzea aberasgarria da. Halaber, inauteri eguna umoretsua dela kontu hartuta, egoera grazi pixka bat emateko mozorro egokia da.

Hurrengo urteko mozorroa guztiz desberdina izan beharko luke. Zenbat eta aniztasun gehiago, orduan eta hobe! Eskoziarrez mozorrotzeari, zer deritzozue?

Aurten ole-tik ele-ra eta datorren urtean bye-tik bai-era?

EGA bilatzaileak 2011-03-15 10:31 #14

Zuek zarete zuek izatekoak!

Aurten euskaltegiko irakasleek euskara edonora hel daitekeela erakutsi nahi izan digute, hau dela eta aurten Andaluziara eraman nahi izan gaituzke. OLEEEE! edo ALEEEE! (euskeraz).

Horretaz gain gure irakasle kuttunek "sevillana" mozorrotuta bere umore ona adieraziz erkutsi digute euskara ikastea zein dibertigarria ere izan daitekeen!

Hori bai, meritu handiena izan duena gure "Jézu" izan da. Sinestezina!

Datorren urterako antzinako beste garai batera bidaiatzea proposatzen dugu,...."Sissi emperatriz"en sasoikoa, alegia.

EGA bilatzaileak 2011-03-15 10:31 #15

Zuek zarete zuek izatekoak!

Aurten euskaltegiko irakasleek euskara edonora hel daitekeela erakutsi nahi izan digute, hau dela eta aurten Andaluziara eraman nahi izan gaituzke. OLEEEE! edo ALEEEE! (euskeraz).

Horretaz gain gure irakasle kuttunek "sevillana" mozorrotuta bere umore ona adieraziz erkutsi digute euskara ikastea zein dibertigarria ere izan daitekeen!

Hori bai, meritu handiena izan duena gure "Jézu" izan da. Sinestezina!

Datorren urterako antzinako beste garai batera bidaiatzea proposatzen dugu,...."Sissi emperatriz"en sasoikoa, alegia.

PEACE AND LOVE 2011-03-15 10:35 #16

Aurtengo gaia euskaltegian mozorro egunean Andaluzia izan da. Irakasle guztiak idazkariarekin batera emakumezko jantzia zeramaten.

Hurrengo urteko gaia "BAKEA" izan daiteke, beraz, ehippy moduan joan daitezke. Gaia oso zabala denez, euskaltegia apain dezakete, paperean guztiz sartzeko.

eli,ele,izas 2011-03-15 11:21 #17

Aurten ondo egon dira, Andaluziako mozorroak. Baina datorren

urterako, arrantzale janztea proposatzen dugu eta irakasleek

antxoak prestatuta ekartzea, eta ardoa ere bai.

Hirukotea 2011-03-15 11:22 #18
Inauteri egunaren helburua bakoitzak nahi duen bezala mozorratzea da. Ez da nahastu behar euskal kultura mozorroekin. Nahiz eta sebillanaz jantzita egon, horrek ez du esan nahi euskara alde batera utzi behar dugunik. Aberatsa eta barregarria izan daiteke egun horietan kultura desberdinak nahastea. Bestalde , datorren urterako proposatzen dugu euskal kulturari buruzko mozorroak janztea, hemengo antzinako ohiturak hobeto ezagutzeko.
mozorro 2011-03-15 11:29 #19

Aurtengo mozorroak oso ondo iruditzen zaizkigu. Gure ustez kulturak ez dauka mugarik, orduan hurrengo urterako proposamena Tenerifekoa bezalako kalejira antolatzea da (edo karrajujira).

Ikasleok mintzodromoan berba eta berba gabiltzan bitartean mozorrorik onena zein den aukeratuko dugu. Eta erreginari edo erregeari koroa jarriko diegu.

Proposamen hau aukeratzen baduzue, has zaitezte "Bikini operazioan", badaezpada ere. Ados?

Bigarren txandako bikotea 2011-03-15 11:30 #20

Mozorro eguna disfrutatzeko da,inork ezer esan barik edozein modutan janzteko eguna,gainera,beste pertsona bat izateko aukera paregabea da. Beraz,zein mozorrorekin joan aske izan beharko litzateke,baina euskaltegian gaudenez,euskal kultura sustatzen dituen mozorroak aukeratu beharko lirateke,adibidez,lamiak,surrandiak,zanpantxarrak...

Hurrengo urteari begira hurrengo hau proposatzen dugu,taldeka mozorroren bat aukeratzea,pertsonaia horri buruz informazioa jasotzea eta gero beste pertsonaia batzuekin elekatu.

jayo 2011-03-15 11:42 #21

Asko gustatu zait aurtengo inauterietako giroa. Ez nekien Andaluzian ez ezik Durangoko Udal Euskaltegian ere flamenkoa ikasi ahal dugula.

Hurrengo inauterietan denon artean txirigoten moduan abestea gustatuko litzaidake. Gitarrak, kapela, koloretako betaurreko handiak eta soineko txikiak ekarriko genituzke. "Furra furra fandangua" kantatuko genuke eta manzanilla eta txopitoekin bukatuko genuke jaia.

Anima zaitez!

José Mourinho 2011-03-15 12:12 #22

Nahiz eta inauterietan egon ez dugu ahaztu behar non gauden eta ze ohitura aldarrikatzen ditugun hemen, EUSKALtegian! Gure ustez, euskararekin zerikusia duten pila bat mozorro daude, eta ez zenuten zertan atzerriko gai bat aukeratu. Gainera, urtero eta leku guztietan ikusten dugun jantzi bat da. Bakarrik falta ziren Pantoja eta El Faryren abestiak.

Guk hurrengo mozorroak proposatu nahi ditugu, hemen biltzen gaituen gaiarekin zerikusia dutenak.

Bizkaian, adibidez, hauek ditugu:

- Markinan hartza da pertsonaia nagusia.

- Mundakan xatorra esaten zaio mozorroari eta emakumeak erabiltzen zituen lihozko alkondarak eta buruan izara zati bat daramate.

Ez genekien apirileko feriak jatorria Durangon zuenik!

ROLO 2011-03-15 18:28 #23

Urtean behin inauteriak ospatzen ditugu eta euskaltegian mozorrotzeko ohitura ez galtzeko andaluz jantzi zute. Zergatik iruditu behar zait txarto?

Urtean zehar euskal kultura aldarrikatzen dute, adibidez, euskarazko antzerkiak ikusteko sarrerak eskaintzen dituzte, euskaltegian lanak, entzumenak, idazlanak,... normalean euskararen mundua tratatzen dute, berbalagun bultzatzen dute, irakurlearen txokoan parte hartzeko aukera ematen dizute, eta abar. Gainera, gero argazki hain barregarriak ateraz gero, ...ez dago ezer esateko!

Hain ondo iruditzen zait, non hurrengo urterako proposamen bat egitea gustatuko litzaidakeen.

Zergatik ez hurrengo inauterietarako toreroz jantzi? Beno... igual gehiegi izango litzateke, ezta? Txantxetatik aparte, honekin esan nahi dudana da, inauteriak ondo pasatzeko direla eta mozorroaren gaia, azken finean, gutxienekoa dela.

Hau da, hurrengo urteetan horrela jarrai dezazuela espero dut!

LIMA 2011-03-15 18:32 #24

Nire ustez, ez da dezegokia egun batean kaleko jendearen antzera mozorro bat aukeratzea eta klaseak mozorroturik eskaintzea.

Mozorro bat edo beste bat aukeratzeak, nire ustez, ez dauka kaleko beste edonorentzat duena baino garrantzi handiagorik. Hau da, ondo pasatzea eta zerbait ezberdina egitea. Beste arrazoi eskutu bat bilatu nahi dutenak ere egongo dira, baina garrantzitsuena da, nire ustez, behintzat, hasieran esan bezala, egun batez zer edo zer ezberdina egitea.

Aita Pitufo 2011-03-15 20:50 #25

Datorren urterako proposatzen dugun mozorroa pitufoa da.Uste dugulako oso dibertigarriak direla pitufoak eta etxean egiteko erraza izan daiteke. Hemengo irakasleak barregarriak egon ahal izango lirakete.

Durangaldeko basetxetarrek. 2011-03-15 20:53 #26

Datorren urterako landetxe bat egitea proposatzen dugu.

Bakoitzak animalia bat aukeratu behar du. Bere jantzia ipini eta bere janari tipikoa ekarri; adibibez, untzia bere azenarioarekin edo oiloa bere arto birrinduarekin.

AIAS 2011-03-15 21:08 #27

Euskaltegian gaude eta blogean sartu gara inauterietako argazkiak ikusteko.Koadrilla eder bat agertzen da, Sevillanaz jantzita eta oso dotore. Baina, beti gertatzen den moduan, denen gustukoa ez da, eta iruzkin bat dago itsatsia argazkien azpian, honela dio: Euskal kultura aldarrikatu beharrean... Hamaikak ikusteko jaioak gara!!

Beti egon behar da kontra egiten duen baten bat, baina, nire ustez, horrelako ekintzak oso aberasgarriak dira, bai kultura, bai pertsonentzat.

Beste alde batetik, inauteri graia bere ezaugarriak ditu. Lehenengoa eta garrantzitsuena ondo pasatzea eta urtean zehar gertatutakoa egun batzuetan ahaztea. Izan ere, egun hauetan, eguneroko errealitatetik aldendu nahi dugu, edo ahaleginak egiten ditugu horretarako. Seriotasuna alde batera utzi eta gure alde basatia ateratzea nahi dugu.

Bigarren ezaugarri bat, besteen azalean sartu, eta hauek pixka bat hobeto ulertzea, edo ahaleginak egitea. Adibidez, "El Rocio"ea joaten diren azalean sartu eta zer sentitzen duten somatu.

Baina, lehen esan dugunaren arabera, dena izorratu nahi dutenak daude, denetaz kexatu egiten direnak, edo lotsatu egiten direnak. Hauei, kasurik ez.

Lehen esan dudanaren arabera, ideia oso ondo dago, euskara irakatsi, Sevillako ahozkeraz, adibidez. Honekin ere, kultura desberdinak ezagutzeko aukera emango digu eta nola janzten diren ikusiko dugu.

Bukatzeko, hurrengo urterako ideia bat botako dut; Cadiz hiriko inauterietara joan gaitezke euskaltegiko guztiak baserritarrez jantzita, horrela hango jendea gure kultura, jantziak eta hizkuntza ezagutzeko, eta bide batez, dantza eta farra eder bat egiteko aukera eduki genezake.

CRLE 2011-03-16 12:19 #28

Nik uste dut kultura ezberdinak ezagutzea interesgarria izaten dela; hala ere, bertako kultura aldarrikatzea egokiagoa iruditzen zait.

Niri, datorren urtean, bai irakasleak bai ikasleak parte hartzea gustatuko litzaidake. Dena den, antzinako euskal kultura indartzeko, nekazaritan lan eginten zuten familiaz mozorrotzea proposatuko nuke. Gainera, euskaltegian pertsona asko gaudela kontuan hartuta, baserriko bizimodua berpiztu ahal izango genuke.

Batzuk animaliaz mozorrotutu, beste batzuk landare edo fruituz, etab. Antzerki moduko bat antolatu ahal izango genuke, denbora izanez gero euskaltegian bertan.

Ildo honetatik jarraituz, gure aiton-amonek prestatzen zuten afari ikaragarriren bat prestatu ahal izango genuke. Euskaltegian sukaldea ez izanagatik, bakoitzaren etxetik ekar genitzake arreta handiz egindako plater ezberdinak.

Zer iruditzen zaizue?

JOBO 2011-03-16 12:28 #29

Euskaltegian edo Granadan, ez nekien non nengoen, negar edo barre, ez nekien zer egin. Baina, gauza da polita iruditu zitzaidala.

Inauteriak zer diren gutxi askok dakigu, baina zertarako gehienok ikasia daukagu: penak ahaztu eta giro alaian igarotzeko egunak dira, horiek.

Lanerako eta alaitasunerako elkarren artean ondo konpontzea beharrezkoa da, eta taldean adostutako gaiaz mozorrotzeak hori adierazten du, badagoela zerbait lotzen zaituztena.

Erraza izango litzateke datorren urterako proposamenak egitea, baina ez zait egokia iruditzen, zeuen arteko txantxak, barreak eta adar jotzeak galaraziko nituzkeelako eta horri eman behar zaiola garrantzi gehien uste dut. Nolakoa izango litzateke elkarte bateko afaria egitea sukaldean parte hartu gabe?

Berdina iruditzen zait mozorrotzea inoren ideia izanda.

Ole, ole eta ole ... berdin da Nola,

baina Euskaltegiari jarraitu ematen Kolorea

leire 2011-03-18 13:47 #30
Oleeee! Ze ona! Oso-oso ondo zaudete! Zelan animatu zarete, ba? Inbidia galanta sortu didazue!!!!
Oso guapo zaudete, batez ere Jezú!
Musu handi bat denoi!

Utzi iruzkina: