2012AN GAUDE!!! URTE BERRI ON!!!

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2011-12-22 16:28
26

Urte berri honetan zer aldatuko da gure bizitzan?
Eta zuk zer aldatu nahiko zenuke?

Joseba,Fran,Yolanda,Laura, Iciar.

Joseba,Fran,Yolanda,Laura, Iciar. 2012-01-12 11:45 #1

Goi mailako politikariak aldatuko genituzke.

Politikarien lan baldintzen lege berri bat sortuko genuke.

Agindutakoak bete ezik horrek ondorioak ekarri beharko lituzke.

Eta amaitzeko gure aholkua, krisialdiari barre egitea edo aurpegi ona erakustea da.

yonurotxe

yonurotxe 2012-01-12 12:51 #2

Iaz baino urtebete gehiago edukiko dugu, eta gauza onak baino ez ekartzea espero dugu.

Pertsona hobeak izatea gustatuko litzaiguke, eta ahal duenak urteko proposamenak betetzea nahiko genuke.

Adibidez: gure aurtengo asmoa da euskerazko aritketak ondo planifikatzea eta aztertzea, eta saiatuko gara euskaraz gehiago hitz egiten.

Animo! urte osoan baikorrak izatea gustatuko litzaiguke.

EIKRO

EIKRO 2012-01-13 09:10 #3

Aurten ez nuke ezer aldatuko. Urtero egiten ditugu aldatzeko proposamen arraroak, gero ez osatzeko, gainera. Eta aurten proposamen horiei guztiei kasurik ez egiteaz gogaituta nagoenez, iaz bezala jarraitzea eskatuko diot urte berriari. Izan ere, lana mantendu nahi nuke eta baita euskara ikasten jarraitzea ere.

Beraz, aurten aski izango da ezer ez aldatzea.

EIAJSSCC

EIAJSSCC 2012-01-13 09:13 #4

Nik, adibidez, ez daukat denborarik kirola egiteko, baina gustatuko litzaidake denbora edukitzea horretarako, orduan pentsatu dut aurten nire denbora hobeto antolatutako dudala kirola egiteko.

OALTZI

OALTZI 2012-01-13 09:17 #5

Lanari dagokionez, beharbada, dena berdin geratuko da.

Aldaketa handiena nire bizitzeko moduan izango da. Hau da, aurten, azkenengo hiruhilekoa etxea emango didate, dena ondo badoa, nire amarekin ez naiz biziko, bakarrik bizitzera joango naiz.

Neure esku ez dauden gauza asko aldatuko nituzke. Adibidez, krisia amaitzeko formulak bilatzen saiatuko nintzateke. Beharbada, denok laguntza eman beharko genuke.

IIIAVRGNV

IIIAVRGNV 2012-01-13 09:33 #6

Aurten, antza denez, munduan jakin da gauza asko aldatuko direla.

Aurten gure munduan langabezia bajatu nahiko nuke.

Baina gure bizitzan momentu honetan ezin dugu gauza asko aldatu krisian gaudelako.

UUOÑGS

UUOÑGS 2012-01-13 09:36 #7

Aurten, antza denez, mundua amaituko da. Hala eta guztiz ere, jendea beti bezala dabil, hau da, badirudi haserre dagoela.

Niri hau aldatzea gustatuko litzaidake; izan ere, jendearen jarrera eta bizimodua aldatuko nituzke, horrela, denok irribarre ahoan ibiliko ginateke.

IIOÑGC

IIOÑGC 2012-01-13 09:40 #8

Umeak haziko dira, agian, kotxea, garbigailua edota ordenagailua aldatuko ditugu. Ziur aski, gure euskara hobetuko da. Krisi honekin, beharbada, ohitura batzuk aldatuko ditugu eta hau bai, derrigorrezkoa da: denbora pasatuko da eta gero eta zaharragoak izango gara.

Konturatu gabe, gauza asko aldatuko dira gure bizitzan, baina urtero azken egunean balanze bat egingo dugu eta pentsatuko dugu ez dela ezer aldatu gure bizitzan.

IIASLV

IIASLV 2012-01-13 09:49 #9

Urte berri honetan errezidentzia amaitu dut, orduan, maiatzetik langabezian geratzen banaiz, edozein lanetan lan egin beharko dut. Nire ustez, egun bat Azpeitian eta beste egun batean Basaurin egongo naiz. Eta azkenean PAKen 24 orduko lana egin beharko dut.

Baina onena aljunta izango naizela izango da.

BeBe

BeBe 2012-01-15 18:55 #10

2012a hasi baino ez da egin eta ekonomiari buruzko albisteek beldurtzen naute. Hedabideetatik helarazten dizkiguten ekonomi kontuak ez ezik, munduaren amaiera aurten izango den iragarpenak ere, egoera areagotzen du.

Testuinguru honetan hedabideei nire proposamena zuzendu nahi diet. Mesedez, kokoteraino gaude hainbeste berri txarrekin eta noizbehinka zer edo zer alaia edo dibertigarria eman dezakezue.

Gaur egun daukagun ikuspegi bakarra ezkorra da, eta honela ez dugu ezer lortuko. Beraz, alda ditzagun denok gure betaurreko kristalak eta jantzi ditzagun betaurreko magikoak mundua beste ikuspuntu batetik ikusteko!

MaAl

MaAl 2012-01-15 18:58 #11

Dirudienez, soldata murrizteko digute. Krisialdian gaudenez gero, egoera ekonomikoa txarragoa bihurtuko da.

Norbere eta gizartearen bizitzan hobetu beharko genuke, baina hobetzearen saria eskatu beharko genuke, gaur egun asko eta ondo beharrean dihardugun arren, merezi duguna kendu nahi digutelako.

GaDe

GaDe 2012-01-15 19:06 #12

Argi daukat, urte berri honetan nire biziitzako gauza batzuk aldatu behar direla. Ez nuen ezer berririk edo desberdina egin gabon egunean 2012 urteari ongi etorria emateko, baina aurten nire bizitzaren arlo pare bat aldatu behar dira.

Alde batetik, langabezia alde batera utziko dut, eta lan atsegin edo desatsegin bat lortuko dut. Hala ere, euskara ikasteko denbora aterako dut hirugarren hizkuntza eskakizuna gainditzeko.

Beste aldetik, nire gorputza liraunduko dut eta kirol gehiago egiten hasiko naiz. Gainera, amodioarekin topatuko naiz izkin batean.

Amaitzeko, ez dut esan gabe utzi nahi, langabezian egon arren sorte handia daukadala ez zaidalako dilista platerkada bat falta mahai gainean.

Vi

Vi 2012-01-15 19:11 #13

Urte honetan krisia bukatzea gustatuko litzaidake eta honekin batera, jende guztia dirua mugitzen hastea.

Krisiari aurre egiteko burusagiek errekurtso gutxiegi dutela nabaritzen da, eta honetaz aparte, betikook ordaintzen dugula krisi honen kolpea. Horregatik, nik dena aldatuko nuke eta parlamentario, presidente, ministro ... guztiei soldata murriztuko nieke, egoera honen errudun bakarrak beraiek direla eta ez gu jakin dezaten.

AlUr

AlUr 2012-01-15 19:18 #14

Urte honetan, urte guztietan gertatzen den bezala, geure buruari helburu batzuk jarri dizkiogu, horiek betetzeko edo ondo sentitzeko.

Ni heziketa fisikoko goi maila egiten ari naiz eta heziketa fisikoan indartsua, bizkorra ... izan behar zara, zenbait proba gainditzeko. Proba batzuetan eskas heltzen naiz eta urte honetarako proposatu dudana zera da: astean hiru bider gimnasiora joatea eta abiadura, indarra ...lantzea. Izan ere, astean hiru bider gimnasiora joateak kriston aldaketa ekar diezadake.

Orain arratsalde guztiak ia beteta ditut leku batera eta bestera joaten eta itota heltzen naiz. Horregatik, beste era batera programatu beharko nuke arratsaldea.

LaAr

LaAr 2012-01-15 19:25 #15

Badakit urtero-urtero urte berrian jendeak proposamenak egiten dituela bizitza aldatzeko. NorK ez du noiz edo noiz esan:"aurten erretzeari utziko diot" edo "datorren astean kirola egiten hasiko naiz" ?, baina, azkenean, nork lortu du hainbeste proposamen betetzea? Estatistika bat egiten badugu, ziur asko %0k ez du lortzen bere helburua.

Horregatik, nik ez dut ezer aldatu nahi, ez dut promesarik egin, eta nola dauden garaiak ikusita honela jarraitzea baino ez dut nahi.

AnAl

AnAl 2012-01-15 19:33 #16

Murrizketen urtea izango da, arlo guztietan murrizketak egongo dira, nahiz lantegi handietan nahiz gure etxeetan. Bitartean, eraginkorrak izaten ikasiko dugu, zerbait erosi aurretik ondo pentsatuko dugu, eta beharrezkooa dena besterik ez dugu erosiko.

Era berean, garai berri honetan galdutako baloreak berreskuratzen hasiko gara, dirua genuela pentsatzeak kalte handia egin baitzigun.

Ekonomia ezin da gizartearen jabea izan, politikariek, bankeroek eta abarrek ezin dute nahi dutena irabazi, dena mugatuta egon beharko litzateke, baita gauza guztien prezio ere:

Ezin da onartu pisu baten prezioa bikoiztea, prezioak kontrolpean mantendu behar dira. Soldatak, prezioak ... neurri barruan egon beharko lirateke.

Iruzurrak eta iruzur egiten dutenak jarraitu eta salatu egin beharko genituzke.

JuVi

JuVi 2012-01-15 19:45 #17

Urte berria heldu da eta berarekin batera betiko desioak: bakea, lana, amodioa eta abar. Beti aldatu nahi dugu urtearen hasieran baina, gero, ez dugu zer lortu dugun  aztertzen urtearen amaieran.

Gabonak egun zoriontsuak dira baina, begirada aurrera ematen badugu, ziur aski, ikusiko duguna ez da hain alaia izango. Adituek esaten dutenaren arabera, krisialdiak jarraituko du, geratzeko etorri dela ematen du, izan ere,  ez da bere bukaera ikusten, guztiz kontrakoa, baizik.

Urtea ondo amaitzeko gobernuak zergak igo ditu eta langabezia 5 milioira helduko da. Egoera honetan, hobe izango litzateke orain nagoen moduan geratzea. Zorionez, lana daukat eta osasun ona ere bai. Egia esan, akats bat dago egoera idiliko honetan: funtzionarioa naiz eta, aurten ere, soldata izoztu egingo didate, baina okerragoa litzateke irribarrea izoztuta geratzea lan barik geratu naizelako.

Amaia(2. maila 8-10:30)

Amaia(2. maila 8-10:30) 2012-01-16 10:19 #18

Gaur egun,  beste hitzik ez dugu entzuten:
Krisia eta langabezia gero eta handiagoak direla. Aspertuta gaude egoera honekin, guztiz ezkor bilakatu gaituelako .
Horregatik 2012 urteari eskatuko nioke hitz edo egoera hauek gure eguneroko bizitzan desagertzea edo gutxienez egoera normal batera bueltatzea.
Bestalde, osasun mailan, beste erronka handi bat litzateke , aurrerakuntzak lortzea, adibidez, minbizia eta senda ezin diren gaixotasunetan emaitza itxaropentsuak lortzea.

Tere (2. maila 8-10:30)

Tere (2. maila 8-10:30) 2012-01-16 10:25 #19

Niri gustatuko litzaidake gure gizartea ez izatea hain kontsumista.
Bestetik gure Gubernuak bihotzarekin eta burutik aginduko lukete eta ez diruarekin.
Amaitzeko bizikidetasunean egunez egun bizikideekin, ikaskideekin, lankideekin edo lagunekin gure lehentasuna izango litzateke laguntza eta ez litzateke izango zapaltzea edo zirikatzea.

Gemma (2. maila 8-10:30)

Gemma (2. maila 8-10:30) 2012-01-16 10:29 #20

Mayen arabera, aurten, abenduaren 22an, azken eguna izango da.

Ekonomiaren aldean, Marianok murrizketa asko egingo du, eta horrela ekonomia ez da mugitzen.
Bezeroek ez ba dute gastatzen, merkataritza hondatzen da eta hau azkena da.

Nik, nire aldetik, behintzat lana ez faltatzea espero dut, eta topiko bat erabiliz, ezta amodioa, ezta osasuna ere.

Baina mundua amaitzen bada....

Alex (3.maila)

Alex (3.maila) 2012-01-27 21:05 #21

Zalantza barik, lan aukera gehiago eskatzen dut krisi honi aurre egiteko. Eskatzearren, 2012.ko urte honi E.G.A titulua ere eskatuko nioke, ia zerutik jausten zaidan!!

inro

inro 2012-02-01 09:07 #22

Guri, hasteko, kirol gehiago egitea gustatuko litzaiguke, baina hori egiteko lan gutxiago egin behar izango genuke. Urte honetan, gure irakaslea bezala hitz egitea gustatuko litzaiguke, baina hori lortzeko, hobeto izango litzateke norbaitek pilula bat asmatzea eta zuk pilula hartutakoan hizkuntza guztiak jakingo zenituzke.

ALBEL

ALBEL 2012-02-01 09:10 #23

Aurtengo, euskara errepasatzeko denbora gehiago edukitzea gustatuko litzaidake, izan ere, ekainaren azterketarako prestatuago egongo nintzateke, eta gaindituko banu, lagun batzuk gonbidatuko nituzke, afari batera.

KarRe

KarRe 2012-02-01 09:15 #24

Bioi plaza publiko bat lortzea gustatuko litzaiguke. Etorkizuna beltz ikusten dugunez, baikorragoa izatea espero dugu.
Korruptoak diren politikoek bere patrimoniarekin erantzutea eta proposatu duten lege berri horrek atzeraeragina edukitzea gustatuko litzaiguke.

elisor

elisor 2012-02-01 09:19 #25

Hasteko, bankuentzat eta politikoentzat lege berriak egingo genituzke. Ideia hori gustatuko litzaiguke.
Arlo pertsonalean, nire familiarekin egoteko denbora luzea edukitzea gustatuko litzaiguke eta nire herrian auto gutxiago egotea gustatuko litzaiguke.

sandra eta ana

sandra eta ana 2012-02-01 09:24 #26

Guk bizitza beste ikuspegi batetik ikusten saiatuko ginateke. Egunero, irribarre batekin altxatuko ginateke, mundua aldatzeko gogoaz, eta besteek hartzen dituzten erabakiei ez genieke hainbeste kasu egingo.

Utzi iruzkina: