RSS: Sekulako pausoa administrazioarentzat
Lehenengo EITB24 izan zen, orain Sopelako
Udaletxeko Web orria... nor izango ote da hurrengoa?.
Hauentzat RSS sartzea beraien web orrietan sekulako iraultza omen da
diotenez "sistema berria" delakoa ezarri dutelako.
Egia esan administrazioa orotara eta euskal administrazioak konkretuki
nahiko urruti begiratzen dio internet-eko berrikuntzei. Ez dira
konturatu informazio zikloa aldatu egin dela internet-en eta jendea ez
dela hainbeste ibiltzen web-etan informazio bila. Horren ordez
RSS jario gordailuak erabiltzen ditu (gero eta gehiago) ahalik eta
informazio gehien irakurri ahal izateko esfortzu txikiena eginez.
Ea noiz enteratzen diren hontaz Elgoibarko Udaletxean
eta aldatzen duten daukagun zaharkitutako eta web estatiko itxurako web
publikoa. Hobe da berandu sekula baino sartzea berrikuntza gurpilaren
barruan.
Iruzkinak
ibai 2006-04-19 12:25 #1
Barkatu, baina euskaraz Sopela da, ez Sopelana.<br />
admin 2006-04-19 23:58 #2
Arrazoia, bai!!! Mila esker!!! Konpondua eta barkatu akatsa.<br />
Utzi iruzkina: