Nork eskaintzen du gehiago?

maalan 1456151155521 Maalako parkean | 2006-03-21 22:56
4

Berri batek harritu nau ikaragarri irakurri dudanean.  Ameriketako Estatu Batuetan-etan internet-en herri bat (Bridgeville) jarri dute salgai.  Hau izan omen da historian interneten saldu zuten lehen herrixka 2002 urtean, konkretuki $700.000-tan.

Orain gertatzen dena da orduan erosi zuen jabeak berriro saldu nahi duela eta  $1.750.000 eskatuko dituela gutxienez eBay subasta etxean.

Idea hau hartuta zenbatean jarri dezakegu salgai gure herria? Ez nuke nahiko nik behintzat baina badaezpada adi ibili Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ezer agertzen bada.

Sare

Sare 2006-03-21 23:26 #1

<p>Elgoibar salgai: erosten dabanantzat paketian gu ere sartuko gera ez?? Hori bai, auzoak ez dira sartzen subastan e!</p>

josu

josu 2006-03-22 22:26 #2

Trankil egon, esan dostenez Elgoibarren Plaentxiar mordo bat bizi da. Eztau munduan Plaentxiarrik erosteko beste diru, beraz, jai dauke! ;-)

admin

admin 2006-03-22 23:14 #3

Auzoak sartu ezkero ez det uste diru nahiko egongo dan munduan erosteko... .&nbsp; Hori bai plaentxi ranking-ean garestiago dago Kristobal Kolon eta munduan aparka daitekeen zubi bakarra daukatenez...&nbsp; Hori bai kasta gogorra plaentxiarrak!!!<br />

josu

josu 2006-03-23 10:52 #4

Egunon! Egixa esan, ni ez nau oso arro Kristobal plaentxiarra izatiakin, baina bueno, Plaentxiarren historiaren zati bat da eta onartu ein bihar ;-) Por zierto, ba al dakizue zein izan zan Kristobalek deskubridu zaben hamaikagarren irla?<br />


Utzi iruzkina: