Txakur jabe nazkantearen teorema

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2007-09-10 07:56
1

Zenbat eta arriskutsuagoa izan txakur baten arraza, zenbat eta askeago joan txakur arriskutsu hori inguruan sortzen duen beldur edo enbarazoari jaramonik egin gabe, zenbat eta gehiago sartu txakur arriskutsu hori leku debekatuetan (adibidez, haur txikiak dauden parkeak)... orduan eta txikiagoa izango da txakur horren jabearen koziente intelektuala, orduan eta handiagoa izango da tipo horren kinki eta/edo pastillero inpresentable itxura, eta orduan eta sineskaitzagoa izango da horrelako tipoek horrelako txakurrak edukitzeko eskubidea izatea.

Inolako hutsik ez duen teorema da. Errepara iezaiezue txakur horien jabeei, mesedez, eta frogatuko duzue. Ez dut ganorako tipo bakar bat ere ikusi, horrelako txakurra dutenen artean.

patxi lurra

patxi lurra 2007-09-11 21:17 #1

<p>Jabe nazkante, pastillazale eta impresenteibol horiek badeukie izena: Martzianoa. </p>

<p>"Zelako txakurra, holako martzianoa".</p>


Utzi iruzkina: