Bonitooo, dena iruditzen zait bonito
Gaur goizean, ez dakit zenbat kilo bonito (sic) harrapatu dituztela entzun dut euskarazko irrati batean. Beno, “bonitoa edo hegaluzea” esan dute, eta gero beste bi aldiz bonito bakarrik. Bitxia. “Bonitoa edo hegaluzea” esanez zein arrainez ari ziren argitu dute (argitu behar bazen behintzat), eta uste nuen gauza argitu eta gero euskarazko izena (hots, hegaluze) bakarrik erabiliko zutela, baina...
Igual erredaktorea lehorrekoa izango da eta oso arraroa irudituko zaio hegalabur eta hegaluzeen mundua. Gero, lasai asko botako du, ordea, segapotoa asko erabiltzen dutela gazteek hitz egiteko... pentsatu gabe euskal hiztun asko dagoela bizitzan segapoto bat ikusi ez duena, eta gerrian nola kateatzen den ez dakiena. Espero dut inoiz ez entzun behar izatea “ternera edo txahala” asko jaten dela hemen, eta ternera oso haragi ona dela, ternerarena alegia.
Ez dakit zergatik harritzen naizen, baina. Erdaraz ere hasi baita jendea bertako izenei muzin egiten: gaur egun, hemengo hiztun "finek" bogavante eta rape esaten dute erdaraz, eta konturatu baino lehen boquerón, jurel eta caballa esaten hasiko dira. Denbora lekuko.
Iruzkinak
Josu 2007-07-10 13:31 #1
Lehenago ikusten dut -ikusi dut- gazteleraz <em>txahala </em>erabiltzea, euskaraz <em>ternera </em>baino.<br />
Lutz Long 2007-07-16 13:49 #2
<p>Ondo diozu, Josu, "ikusi", baina ez entzun. Hainbat euskal hitz erdaraz erabiltzen dira ia erabilera komertzial batean (que rica la "euskal okela"), baina ez benetako erabileran. Txahal bat erakutsiezu 10 pertsonari eta galdetu ea zer den: inork ez du esango <em>una txahala</em>, baizik eta <em>un ternero/una ternera.</em></p>
<p>Ordea, erakutsiezu zapo bat edo misera bat 10 pertsonari eta galdetu ze animalia den: ehuneko handi batek esango dizu <em>rape</em> eta <em>bogavante</em>.</p>
Utzi iruzkina: