Artaburuak

No profile photo Lutz Long jauzilariaren toalla | 2007-11-27 12:27
3

Artaburuak artasoroetan sortzen dira.

(Haur parkeetan ikusi ditudan hainbat jokabide txundigarriren ondorioz mamitutako esaldia. Azken aldian, hitzetik hortzera erabiltzen dut, edonon eta edonoiz. Patxi Lurraren eta aita (eta ama) berrion gogoetarako uzten dut.)

patxi lurra

patxi lurra 2007-11-27 17:41 #1

Akaso horixe errepikatuko zenduan atzo Pello eta neu "Elkar"ren dendan ikusi izango bagintuzun: Neu saiatzen liburu bat ganetik begiratzen eta Pello hurbildu eta urrundu sarrerako ate automatikotik. Berton egoan saltzaile bat, ikaratuta, desaktibatu eban ateko mekanismoa ateak Pello ez harrapatzeko-edo. Neure ustez, arrisku handirik ez eukien ate horiek, eta nahikoa lasai negoan. Baina akaso neu be astapotroa edo artaburua banaz...

Moraleja: "Batzuetan arinegi eta errazegi juzkatzen ditugu besteak, kanpotik beti be, eta askotan hanka sartuz".

Lutz Long

Lutz Long 2007-11-28 08:15 #2

Tira, Patxi, gauza bat da gurasoak permisiboak izatea umeen ibilera axolagabe edo "espontaneoekin". Hor bakoitzak ikusiko du neurria. Baina ni jokabide larriagoez ari nintzen. Lagun hurkoarekin enpatiarik gabeko edo, zuzenean, mespretxuzko jokabideak edo jokabide erasokorrak dituzten umeen akzioak behi lerdoen begirada pasiboaz begiratzen dituzten gurasoez.

Behin ama bat kontsolatu behar izan genuen lagun batzuen artean: etxean zeukan adoleszentea ezin zuen gobernatu, etxean oldarkor zuen guztiz, ama jotzeko puntuan ere omen zegoen, eta lur jota zegoen ama, ia ia beldurtuta, etsita. Kontsolatu genuen, bai, ahal genuen moduan, baina, joan zenean, batek honakoa bota zuen: "guztiz penagarria da, bai, baina galdetu beharko litzaioke ea zergatik ez den kezkatu jokabide hori beragana proiektatu den arte, ze neska hori beti izan da horrelakoa."

patxi lurra

patxi lurra 2007-12-03 18:32 #3

Hortan bat nator zeugaz. Mugak ipintzen jakin behar dogu, eta ahalik eta lasterren hoberen, 13-14 urte eduki arte itxaron barik.

Utzi iruzkina: