Biharamuna ordenagailuaren aurrean
Etxeko lan berria jaso dut
ihauteriak behar bezala amaitzeko, 5 blog ikusi eta eurei buruz idaztea,
alegia. Eta horri ekin diot, agian, atzo gauen erandako San Miguel
horiek ez dute soilik mozkortzeko balio izango; agian beste perspektiba bat emango
dit. Arratsaldean, beraz, biharamuna pasatzeko ordenagailua hartu dut, eta
blogak “kuxkuxeatzen” jardun dut. Asko ikusi eta gero, 5 aukeratu ditut. Hauek
dira aukeratu ditudan 5ak (asko, oso ezberdinak ez badira ere, bere xarma
gordetzen dutelako):
Lehenak, euskarazko,
ingelesezko, nahiz gaztelaniazko testu eta poesia ezagunak azaltzen ditu, euren
gogoetak ere maiz azaltzen dira; pentsamenduak eta ideiak azaltzen dituen
blog-a da. Blogaren goiko aldean ongi azaltzen duten bezala, Donostialdeko gazte literaturzaleen blog
bohemio, paristar, idealista, erromantiko, fantasioso eta eroak dira, eta hori
guztia erakusten dute. Bigarrenak, berriz, liburuen kritika egiten du. Bere
iritzia azaltzen du, gaztelaniaz zein euskaraz idatziriko literaturari buruz; nire
ustez, modu egokian azaltzen du bere ikuspuntua. Hirugarren bat ere aukeratu
dut. Honek kantei irikitzen die bidea, inoiz ikusi ez ditugun bezala ikusteko
auekra emten digu, kantatu gabe, oraindik gutxi badaude ere, ikusteko modukoa
da. Laugarrena, agian pixka bat ezberdina da, baina zalantza izpirik gabe,
gehien gustatu zaidana da, bertsoak idazten baitituzte, eta baita egungo
berriei buruz ere. Bertsolaritza asko gustatzen zaidalako izango da agian, edo
bertsolaritza modu ezberdin batean ikustea (entzutea) ohituta nagoelako agian,
baina bertsolaritza teknologia berrietan murgiltzeko modu ezin hobea iruditu
zait.
Eta azkeneko blogean,
berriz, bostgarrenean, Urruzuno lehiaketako irabazleek hartzen dute parte, hain
zuzen ere, 2007ko urtean sarituak izan zirenak. Idazle finak direnez, ederrak
dira euren idatziak, eta beraz, euren idatziak erakusteko modu egokia iruditzen
zait; hala ere, bloga ez da soilik Urruzuno lehiaketako sarituen idatziekin
bakarrik osatzen, idatzi ezagunak ere zabaltzen dituzte, erakusten dituzte.
Blogen mundu honetan
murgiltzeko aukera paregabea da lehenik sarean dabiltzan blogak ikustea,
jakiteko nondik eutsi, nola azaldu. Blogen bilaketa hau modu ezin hobea izan da
biharamuna pasatzeko, ziur nago ohean hobeto egongo nintzakeela, baina tira,
gauean izango dut beta horretarako ere.
http://donostialdetik.blogspot.com/
http://irakurketatailerra.mundua.com/
http://bertsokatea.mundua.com/
http://www.blogak.com/urruzuno07
Iruzkinak
Utzi iruzkina: