Proiektu honetan kode irekiko itzulpen automatikoko sistemak sortuko dira hizkuntza bikote batzuentzat. Hizkuntza bikoteak hauek dira: gaztelera> katalana/balentziera eta kalatana/balentziera> gaztelera gaztelera> galegoa eta galego> gaztelera gaztelera> euskara Proiektu honen helburua hizkuntza bikote hauen arteko itzulpenak egiteko gai den sistema bat edukitzea da.
Gazteleraz Internetera egokitu den adibiderik aipagarriena dugu Real Academia EspaƱola-k (RAE) duen Diccionario de la Real Academia EspaƱola (DRAE). Hiztegi honetan 100.000 hitz baino gehiago bila daitezke. Hemen aditzen konjugazioaren gaineko zalantzak argitu ditzakegu. Baita zalantza linguistikoak eta ortografikoak ere. Etekin handia atera dakioke web orri honi, beraz.
Itzultzaile bat dugu web orri hau. Hitzak nahiz testuak itzultzeko aukera ematez gain, web orriak ere itzuli litezke frantsesez, ingelesez, gazteleraz, italieraz, alemanez, potugesez, txineraz edota errusiarez. Aukera zabala da web orri honek eskaintzen diguna hizkuntza guzti hauen arteko itzulpenak egiteko.
Web orri honetan frantsesez dauden aditz guztien konjugazioa agertzen zaigu. Nahi den hitza sartu eta hitz horren konjugazio forma guztiak agertzen zaizkigu. Oso erabilgarria da batez ere frantsesa ikasten dabilen batentzat, izan ere, bertan argitu ahal izango ditu zalantza guztiak.
Hizkuntza-datutegiak ditugu hemen erabilgarri. UZEI elkarteak egindako XX. mendeko eskararen corpus estatistikoa ematen digute, non XX. mendeko euskara jasotzen duten. Lotura honetan, "Nola erabili", "Kontsulta arrunta" eta "Kontsulta aurreratua" loturak ditugu, halaber. Aipaturiko lehenengo loturan, bilaketak egiteko ereduak ematen ditu. Bigarrenean, testu-hitza edo lema sartu, eta epea, euskalkia eta testu-mota zehaz daiteke. Gainera, datu estatistikoak bilatu daitezke. Eta hirugarren loturak ere aukera hauek ditu.
Euskaltzaindiako web orrian sartuz gero, Euskaltzaindia erakunde ofizialaren gaineko informazioa topatzeaz gain, hiztegi batua ere aurki daiteke. Honen barnean kontsultak egiteko aukera ematen dute eta argibideak aurkitzeko tokia ere bada. Gainera, JAGONET deitzen den beste atal bat ere erabilgarria izan daiteke. "JAGONET kontsulta- eta aholku-zerbitzua da, euskararen erabilera zuzena eta egokia eragitekoa." "Izendegiak"deiturikoa dugu Euskaltzaindiako web orri honek eskeintzen duen beste zerbitzu bat. Euskal Onomastika Datutegia dugu hau. Irizpedeak ematen dizkigun beste atal bat ere bad...