Kaixo lagun, Azken urtean hainbat ekitaldi kultural antolatu dira herrian: aurreko urteko gabonetatik hasi eta azken gaztain festararte non herritar askok argazki ugari atera dituen. Hauexen eskean gatoz oraingoan: azken urtean ateratako argazkiak, denen artean argazki bidezko urtekari bat argitaratzeko asmoa baitu Legorretako Udalak . Zer egin? Oso erreza da: zuen argazkirik hoberenak sailkatu eta karpeta bereiztuetan gorde (gabonak 2008, inauteriak...). CD batean grabatu .jpg formatuan eta Udaletxean edota Udal Liburutegian entregatu Otsailak 13 baino lehen. ...