argazki bilketa

legorretakultura 1456150993853 Legorreta kultura | 2009-01-29 10:17

Kaixo lagun,

Azken urtean hainbat ekitaldi kultural antolatu dira herrian: aurreko urteko gabonetatik hasi eta azken gaztain festararte non herritar askok argazki ugari atera dituen.

Hauexen eskean gatoz oraingoan: azken urtean ateratako argazkiak, denen artean argazki bidezko urtekari bat argitaratzeko asmoa baitu Legorretako Udalak .

Zer egin?

Oso erreza da: zuen argazkirik hoberenak sailkatu eta karpeta bereiztuetan gorde (gabonak 2008, inauteriak...). CD batean grabatu .jpg formatuan eta Udaletxean  edota Udal Liburutegian entregatu  Otsailak 13 baino lehen.

Zuen eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu aldez aurretik

 



Utzi iruzkina: