Legorretako ezker abertzaleak bat egiten du gaurko grebarekin
Legorretako ezker abertzaleak bat egin du gaurko greba deialdiarekin. Zergatik? Ezker abertzalearen ustez benetako salbuespen egoera batean gaudelako. Horren erakusle dira alderdien ilegalizazioak, zuzendaritza politikoen kartzelaratzeak, ekitaldi eta manifestazioen debekuak, 2008an lan politiko-soziala egiteagatik 100dik gora atxilotu egotea, atxilotuak torturatuak izatea, presoak dispertsatuta jarraitzea... Honek ezin du horrela segitu! Horregatik legorretarrek grebarekin bat egin dezaten eskatzen dugu.
Era berean zenbait alderdi politiko eta sindikaturen jarrera salatu nahi dugu. Egungo egoeran EAJ eta Na-Bai PSOErekin tratutan dabiltza 30 urte beranduago fraude estatutario berri bat egiteko. Fraude hau burutzeko oztopo bat dute ezker abertzalea eta horregatik kolpatzen gaituzte. EA, Aralar, EB... alderdien hipokresia ere salatu nahi dugu, ilegalizazioen kontra eta eskubide zibil eta politikoen alde omen daude baina hitzetan soilik geratzen dira ez dute ezer egiten egoera konpontzeko, kontrakoa egiten dute ilegalizazio egoera probestu eurenak ez diren karguak hartzeko.
Ezin ahaztu ELA sindikatuaren papera, diskurtso abertzalea izanagatik praktikan ez du ezer egiten ilegalizazioen aurka hauek salatzeko edozein ekinbide oztopatzea ez bada behintzat.
Hala ere, guk aurrera jarraituko dugu independetziaren proiektua egunero egunero landuz udaletxetik, langile mugimendutik, euskalgintzatik, gazte mugimendutik...
Ez dute lortuko! Ezingo gaituzte makurrarazi! Guk independetzia!
OTSAILAREN 14EAN LEGORRETAK GREBA!http://www.youtube.com/watch?v=zacu4C6whoI
Iruzkinak
Elu 2008-02-14 21:38 #1
<P>GREBA OSO ONGI ATERA DA!</P>
<P>Komertzioek 11ak arte egin dute lan eta gero guztiek greba egin dute. Enpresetan gehienak atera dira Ederfil (3 botogatik ez), Prodema (3 botogatik ez) eta Gasolindegiak ezik.</P>
<P>Kontzentrazioan 50 pertsona bildu gara.</P>
<P>Gora gu ta gutarrak! </P>
Utzi iruzkina: