Legorretako ezker abertzaleak bat egin du gaurko greba deialdiarekin. Zergatik? Ezker abertzalearen ustez benetako salbuespen egoera batean gaudelako. Horren erakusle dira alderdien ilegalizazioak, zuzendaritza politikoen kartzelaratzeak, ekitaldi eta manifestazioen debekuak, 2008an lan politiko-soziala egiteagatik 100dik gora atxilotu egotea, atxilotuak torturatuak izatea, presoak dispertsatuta jarraitzea... Honek ezin du horrela segitu! Horregatik legorretarrek grebarekin bat egin dezaten eskatzen dugu. Era berean zenbait alderdi politiko eta sindikaturen jarrera sala...
Kaixo herritar! Esku artean duzun bloga helburu jakin batekin sortzen da, Legorretako herritarrak informatzea. Informatu Euskal Herriko gertaera nagusiez, informatu ezker abertzaleak aurrera daramatzan ildoen inguruan, baina batez ere, informatu herriko gertaerez. Blog hau bokazio partehartzailez sortzen da. Bakoitzak ezker abertzaleak aurrera daramatzan ekinbideen aurrean bere iritzia eta aportazioak egiteko. Denon artean independentzia eta sozialismoan oinarritutako Legorreta eta Euskal Herri berria eraiki dezagun. AURRERA BOLIE!