TOURRA 2006

legazpikogaztetxea 1456150972231 LEGAZPIKO GAZTETXEA | 2006-07-25 21:26
1

 

    Azkenen 15 lagun joan giñen remolkedun minibús baten. Asteartean 11ak aldera abiatu giñen Marie Blanc porturantz. Portua itxita zegoenenez, ondoko herri bateko zelaian akanpatu genuen.

   Azteazkenen gosaldu ta panzeta ta arraultz frejituekin 11etakoa in ta gero karroak eta bestelakoak antolatu eta portuan gora joan giñen. Marie Blanc portua ez da oso gogorra, aldapa gogorrenak goikaldean ditu baña ez giñen hain urrutira iritsi ze nahiz ta eguzkirik ez egon kriston botxornoa iten zuen.

   Lekua hartu ta han antolatu genuen kanpamentua, edaria, telebista etapa ikusteko...

   Egun hortan anekdota pare bat gertatu zitzaizkigun. Lehena, etapan zehar poliziez inguraturik egon giñela argazkian ikusi daitekeen bezala, egoera nahiko tristea, baña azken fiñean telebista ikusteagatik etorri zirelaren susmoakin geratu giñen.



   Bigarrena askoz politagoa izan zen, etapa pasa bezain laster telebista inguruan jendea hurbiltzen hasi zen, tartean granadar zikloturista batzuk, eta horien artean Juanmi Mercadoren aita, ihes eginda zeola eta beranduago etapa irabaziko zuela. Kriston nerbiok gixajoak baña azkenen negar baten amaitu zuten denak, argazkikoa da Mercadoren aita.



   Etapa amaitu eta autobusera berrize, eta Marie Blanc-etik Beret aldera.

   Gauez iritsi giñen, portua beteta, eta azkenen igorreko Iban Mayo lagunartekoak autobusa mugitu eta bertan lekua utzi zigutelako, bestela Bakeiraño jeitsi behar izango genuen. Bertan afaldu genuen batzuk lotara ta beste batzuk errepeidea margotzera. Bitarten Igorrekoak kriston jaia antolatua zuten musika, edariakin...

   Ostegunean kriston eguzkia egin zuen. Bazkaldu eta portuan behera jeitsi giñen pixkat etapa ikustera. Etapa amaitzean antolatzaileen kotxeak eta kamioiak ateratzeko itxoin eta kola handirik gabe jeitsi genuen portua. Legazpira goizeko 3ak aldera iritis giñen.

Handik legazpiarren bat ikusi dugu, batzuk tourra jarraitzen daude oaindik alpeetaraño.

   Urrengo urtean ea asteburuan diren pirinioetako etapak urtero bezala autobus bat antolatu ahal izateko.

Beñat

Beñat 2006-09-22 00:49 #1

Earra Antuan, earra, oindik ikusi gabe neukan. Zelebrekeitan beti bezela.


Utzi iruzkina: