Oihane Perea eta Josu Ormaetxea BERTSOLARIAK INPUTATU dituzte
“Agiri honen bidez, bertsolari eta kultur eragile garen aldetik oso larritzat jotzen dugun gertaera baten salaketa irmoa egin nahi dugu. 2010eko uztailaren 25ean, Santiago egunean (Gasteizeko Andra Mari Zuriaren jaien testuinguruan) Blusa eta Nesken Batzordeak Euskal preso politikoen senideei elkartasuna adierazteko ekitaldia antolatu zuten, urtero bezala. Bertan Oihane Perea eta Josu Ormaetxea bertsolariek hartu zuten parte. Ekitaldian bertsotan egiteaz gain, presoen senideak oholtzara igo zitezen dei egiteko, zegozkien presoen izenak irakurri zituzten mikrofonoan. Ekitaldiak Gasteizko Udalaren eta Herrizaingo Sailaren baimena bazuen ere, Ertzaintza presente egon zen bertan, eta hiru lagun identifikatu zituzten. Duela pare bat aste Oihane eta Josuri Audientzia Nazionaletik jakinarazpen bat iritsi zitzaien: urtarrilaren 14an 11:00etarako joan beharko dute Madrilera, deklaratzera. Uztailaren 25eko gertaerengatik terrorismoa goraipatzea egozten diete. Nahiz eta zoritxarrez horrelako gauzetara ohituta egon, aurrez aipatutako guztiak badu berezitasun bat. Oihane eta Josu bertsolari bezala joan ziren ekitaldira, hau da, kultura-eragile bezala. Hortaz, bi bertsolariek, bertsolari bezala jarduteagatik eta beraien iritzia plazaratzeagatik errepresio-eraso bat jasan dutela adierazi nahi dugu. Eskubide funtsezkoenen urratze bat izateaz gain, bertsolaritzaren jardun askea oztopatzen duela iruditzen zaigu. Guzti hau kontuan hartuta, gure kezka adierazi nahi dugu Oihane eta Josuren kasuaren aurrean, eta salaketa irmoa egin ere bai. Argi dago bertsolarien jardunari eta orokorrean bertsolaritzari egin zaion eraso bat dela, eta aurrekari arriskutsu bat ezartzen dela era honetan. Salaketarekin batera, Oihane eta Josuri atxikimendua eta elkartasuna adierazi nahi diegu, agiri honen bidez.” Gasteizen, 2010eko urtarrilaren 10ean
Prentsa-aurrekoa:
Urtarrilak 13, osteguna, 11:00etan, Amaia Zentroan
OHARRA:
Josu eta Oihaneri Madrilera laguntzeko autobusa dago antolatuta.
Irteera:
- Aguraingo gasolindegian goizeko 5:30ean
- Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean 6:00etan
Prezioa: 20 lagun bilduz gero bakoitzak 40 euro / 30 lagun bilduz gero bakoitzak 24 euro
Iruzkinak
ai zapotxin! 2011-01-11 22:16 #1
Animo Oihane eta Josu! gu be zuekin gaude ta!<br />
Andereño 2011-01-13 12:29 #2
Eskerrik asko guztiei bihotz bihotzez! onenak zarete!
atzekoaldea 2011-01-14 22:38 #3
Aupa blogero, mundiala!!<br />
Utzi iruzkina: