3- Amaierako bertsoan "Lautada gorria" aldarrikatzen badugu... Abantipopolorekin amaitu daiteke sorta jende guztiak abesteko...

Oso itxura ona hartzen ari da.

Adarrikatzera gatoz, matxinada, garaitezinak, lautada gorria, avanti populo...

Hurrengo ensaioa Heredian proposatzen dut, Roberto eta Marren etxean. Sindikalista lisiau bat ezin da geratu kanpoan halako abestiarekin. Horrela ere probatuko dugu han dagoen tanbor hori, tinbala. Abesti honetarako oso egokia da.

Aupa kamaradak

Nire uste apalean, "hau da hau harrikada" gustatzen zait, baina agian deformazio profesionalagatik... badakizue, geo-harrikada... beraz, egokiagoak iruditzen zaizkitik "pataten matxinada" eta "garaitezinak gara", dena den, aurreko bertso sortarekin erlazionatzeko "garaitezinak gara" da gehien gustatzen zaidana!

Aizue, hemen uste dut lanak banatzen hasi behar garela. Eta lehenengo lana bertsoetarako ideiak antolatzea:

1. Bertsoa listo kalisto.

Leloa: Lautada, Lautada... garaitezinak gara. Inork ez badu hoberik esaten horixe bera.

2. bertsoa: Gure izaerari buruz. Rurala baina iraultzailea, erdaldundua baina euskaltzale eta abertzalea, Auzolanean ohitua, Musikazale eta festazalea, Agropunkia, mahoizko prakak, kuadrodun alkandora, belarritako inpareak eta txotxa ezpainetan... Bulebarrerara ere mendikobotekin joaten den espezie domestikatugabea...

3. bertsoa: Gure inguruneari buruz, eholika, tentsio altua, autopista, trenbidea, baina guztien gainetik bizirik jarraitzen dugula. "garaitezinak gara"...

4. bertsoa: lautada gorriari aipamen eginez.

hementxe doa lehenengo saiakera (ordena aldatzea ere pentsatu dut, Euskal Herri... hasi eta agropunki izaera... bukatu) Iradokizunik?

batzutan lanean baina
ia gehienetan jai
agropunki izaera
ez baitaukagu salgai
Euskal Herri erdi-erdian
bizi gara gu lasai
erdaldunak jaio ginen
baina euskaldun bizi nahi

Buelta ematen badiozu amaierari niren ustez beste egosialdi bat eman beharko litzaioke. "Ez baitaukagu salgai" horrek aldez aurretik esan duzun zeozerren ondorioa izatea eskatzen du, baina ez da errez ulertzen KAUSA-ONDORIOA, ordun zeozer garbiagoa jarriko nuke RI-RAU ulertzeko moduan. "Eta ez gaude salgai" forrexanpol...

beste amaieran... "erdaldunak jaio ginen" hori... ez dakit ba... Irakurtzean bortitz samarra egin zait. Bukaera izateko behintzat bai. Goian hobeto?
Ba horixe, iradokizunak baino ez. Barkau pixkat tikismikisa banaiz, baina eske galdetuz gero, sopasenkaldero

Arrazoi zenuen, andereño jauna, fuerteegia zen erdaldunak jaio garelako kontu hori.

Hona beste saiotxo bat.

Eta besteok zer? lanpetuta al zabiltzate txor eta tan? Eta bertsoak?

Honelakoxea dugu Lautadako jendea jaiak egiten trebea ta musikazalea auzolanean ohitua eta abertzalea domestikatu gabeko espezie xelebrea
Kapitalera bisita egiten duenean ez da zaila antzematen lehen begi kolpean

alkandora koadroduna eta txupa soinean mendiko botekin dabil lasai Bulebarrean

Iruzkinak
Andereño jauna 2010-03-19 15:20 #1

8 Dulantzi, Burgelu eta

7 Zalduondo xelebrea

8 Asparrena, Barrundia ta

7 Aguraingo jendea

8 Aldarrikatzera gatoz

7 lautadako "airea"

8 kastako jendea gara

7 konplejurik gabea

1- Beste hiru bertso egin behar dira

2- Lema On bat behar dugu!

LAUTADA, LAUTADA, .................

hau da hau harrikada

pataten matxinada

agropunkiak gara

Garaitezinak gara

besterik?

3- Amaierako bertsoan "Lautada gorria" aldarrikatzen badugu... Abantipopolorekin amaitu daiteke sorta jende guztiak abesteko...

asier 2010-03-20 07:49 #2
Oso itxura ona hartzen ari da.

Adarrikatzera gatoz, matxinada, garaitezinak, lautada gorria, avanti populo...

Hurrengo ensaioa Heredian proposatzen dut, Roberto eta Marren etxean. Sindikalista lisiau bat ezin da geratu kanpoan halako abestiarekin. Horrela ere probatuko dugu han dagoen tanbor hori, tinbala. Abesti honetarako oso egokia da.

Aupa kamaradak

Markitos 2010-03-20 12:32 #3

OSO OSO ONA!!

Nire uste apalean, "hau da hau harrikada" gustatzen zait, baina agian deformazio profesionalagatik... badakizue, geo-harrikada... beraz, egokiagoak iruditzen zaizkitik "pataten matxinada" eta "garaitezinak gara", dena den, aurreko bertso sortarekin erlazionatzeko "garaitezinak gara" da gehien gustatzen zaidana!

GARAITU NAHI GAITUZUE, BAINA JAI DUZUE!

LAUTADA, LAUTADA, GARAITEZINAK GARA!

Andereño Jauna 2010-03-20 12:58 #4

Ni markitosekin ados. Baina zalantza dut, ez ote den pittin bat prepotendea...

Bueno, ezagutzen gaituenak badaki gure AIREA bilbotarrena baino sanoagoa dela... kar, kar..

Hurrengo entsaioa Heredian, eta egurra!
potosa 2010-03-20 21:07 #5

Aizue, hemen uste dut lanak banatzen hasi behar garela. Eta lehenengo lana bertsoetarako ideiak antolatzea:

1. Bertsoa listo kalisto.

Leloa: Lautada, Lautada... garaitezinak gara. Inork ez badu hoberik esaten horixe bera.

2. bertsoa: Gure izaerari buruz. Rurala baina iraultzailea, erdaldundua baina euskaltzale eta abertzalea, Auzolanean ohitua, Musikazale eta festazalea, Agropunkia, mahoizko prakak, kuadrodun alkandora, belarritako inpareak eta txotxa ezpainetan... Bulebarrerara ere mendikobotekin joaten den espezie domestikatugabea...

3. bertsoa: Gure inguruneari buruz, eholika, tentsio altua, autopista, trenbidea, baina guztien gainetik bizirik jarraitzen dugula. "garaitezinak gara"...

4. bertsoa: lautada gorriari aipamen eginez.

Ea, nork hasten duen erronda! ANIMO!

bizarrik gabekoa 2010-03-21 08:37 #6
Beste bukaera bat zerrendarako:

Lautada, Lautada, denok bat matxinada.

agropunki bat 2010-03-23 00:03 #7

hementxe doa lehenengo saiakera (ordena aldatzea ere pentsatu dut, Euskal Herri... hasi eta agropunki izaera... bukatu) Iradokizunik?

batzutan lanean baina
ia gehienetan jai
agropunki izaera
ez baitaukagu salgai
Euskal Herri erdi-erdian
bizi gara gu lasai
erdaldunak jaio ginen
baina euskaldun bizi nahi

Andereño jauna 2010-03-23 22:18 #8

Hemen iradokizunen bat edo beste

Buelta ematen badiozu amaierari niren ustez beste egosialdi bat eman beharko litzaioke. "Ez baitaukagu salgai" horrek aldez aurretik esan duzun zeozerren ondorioa izatea eskatzen du, baina ez da errez ulertzen KAUSA-ONDORIOA, ordun zeozer garbiagoa jarriko nuke RI-RAU ulertzeko moduan. "Eta ez gaude salgai" forrexanpol...

beste amaieran... "erdaldunak jaio ginen" hori... ez dakit ba... Irakurtzean bortitz samarra egin zait. Bukaera izateko behintzat bai. Goian hobeto?
Ba horixe, iradokizunak baino ez. Barkau pixkat tikismikisa banaiz, baina eske galdetuz gero, sopasenkaldero
2010-03-24 23:05 #9

Arrazoi zenuen, andereño jauna, fuerteegia zen erdaldunak jaio garelako kontu hori.

Hona beste saiotxo bat.

Eta besteok zer? lanpetuta al zabiltzate txor eta tan? Eta bertsoak?

Honelakoxea dugu
Lautadako jendea
jaiak egiten trebea
ta musikazalea
auzolanean ohitua
eta abertzalea
domestikatu gabeko
espezie xelebrea
Kapitalera bisita
egiten duenean
ez da zaila antzematen
lehen begi kolpean

alkandora koadroduna
eta txupa soinean
mendiko botekin dabil
lasai Bulebarrean

miren 2010-03-24 23:55 #10

Oraintxe konturatu naiz, lehenengo bertsoa berriz irakurri ondoren, errima bera erabili dudala (eta oin berak ere bai)

Bihar saiatuko naiz berriro, beste errima batekin. Berandu ibiltzeak ekartzen ditu despiste hauek.

aiooooooooooo

Utzi iruzkina: