idatzizko txapela Jone Otxoarentzat

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-06-06 23:30
1

Arabako eskolarteko txapelketako finala jokatu da gaur goizean, Gasteizko Armentia ikastolan. Goizeko 9:00etarako Araba osotik hurbildutako 80tik gora haur eta gazte batu dira azken txanpari ekiteko asmoz.

 

Saio jendetsua eta arina izan dela aipatu dute bertaratutako hainbat lagunek, eta antolatzaile lanetan ibili diren Arabako Ikastolen Elkarteak eta Arabako Bertsozale Elkarteak balorazio oso positiboa egin dute. Parte hartze handia, maila altua eta publiko ugaria izan dira protagonistak gaur. Hemen idatzizko finalera heldutako lautadako gaztetxoen argazkia:

 

 

Dulantzi, Araia eta Aguraingo ikastetxeetako haurrak

 



Idatzizko lanak burutu ostean sail eta maila bakoitzeko txapeldun eta txapeldunordea aukeratu ditutze, eta bigarren hezkuntzako txapela lautadara etorri da, Alanguako Jone Otxoak jantzi baitu.

 

LEHEN HEZKUNTZA

Txapela: Mailen Fernández (Amurrio, Lucas Rey ikastetxea)

2. saria: Peru Abarrategi (Aramaio, San Martin Eskola)

 

DBHko lehen zikloa

Txapela: Jone Otxoa (Alangua, Aniturri Institutua)

Bigarren saria: Alazne Vadillo (Amurrio, Aresketa ikastola)

 

14 urtetik 18 urtera bitartekoetan

Txapela: Amaia Lasaga (Gasteiz, Koldo Mitxelena institutua)

Bigarren saria: Estitxu Saratxo (Elosu, Ikasbidea ikastola)

 

IDATZIZKO FINALEKO IRUDIAK

 

 

BAT-BATEKO FINALA

 

Bingen eta Jon Unai bigarren fasean

 

Idatzizko lanak burutu ostean bat-batekoaren txanda izan da. Lautadako bi ordezkari izan dira 14 urtez azpiko finalean. Saio txukuna egin dute eta horri esker pasa dira bigarren fasera, baina txapela gasteizen geratu da Beñat Olanoren eskuetan eta bigarren saria Peru Abarrategik eraman du Aramaiora.

 

 

Handitan, Ander Solozabal txapeldun

 

 

14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen txanda izan da azkena. Sail honetan txapela Ander Solozabalek jantzi du eta bigarren saria Xabi Igoak. Bi hauek eskuratu dute, Beñat eta Perurekin batera, Ekainaren 20ean Altsasun Burunda pilotalekuan jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalerako txartela.

 

BAT-BATEKO FINALEKO IRUDIAK:

 

asier

asier 2009-06-08 16:15 #1

Aupa Jone! Aupa Arabako bertsolari gazteak! Aupa zuek!! Segi bizkor!!


Utzi iruzkina: