Helduen txokoa

laube 1456150861201 LAUBE | 2007-10-26 00:00
1

26

 

Euskaraz lagunartean ondo pasatzeko gogoa baduzue, zatozte Aguraingo Matadero zaharreko bertso-eskolara. 15ean behin biltzen gara, 18:00etan, bertsolari handiak izateko helbururik gabe (bueno, hori momentuz...), konpromiso handirik gabe, bakoitzak dituen grina eta gogoen arabera.

HURRENGO HITZORDUA: Otsailaren 8an, ostirala, 18:00etan 

Bertso zahar eta berriak kantatu, abesti zaharrei letra berriak jarri, doinuak asmatu eta batez ere lotsa galtzeko ahalegina egiten dugu lagun artean.

Hantxe egongo gara animatu nahi dutenen zain, ateak zabal-zabalik, baina bestela, ziur kaletik ikusiko gaituzuela.

asier

asier 2008-02-11 10:36 #1

<P>aupa zuek:</P>
<P>aurreko astean BERRIAn ba zegoen artikulo interesgarri bat, ideia on batekin. Hamaika Bertuteari reportaje egiten zionten. Hauek kriterio interesgarri bat dute: bertsoa ideia kolektiboa bezala. Hau gauza ederra da gizarte indibidualista madarikatu honetan. Blog honek ere horretarako laguntzen du. Zorionak egileari. Aupa gu eta idatzi, redios!!!</P>


Utzi iruzkina: