Gu ere bertsolari 2008-2009

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-06-02 18:49

                                                                  

Amaitu da ikasturtea lagunok! 30 aste izan dira ziztu bizian igaro direnak. Urritik hasi eta gaur arte, bertsoak, doinuak, jolasak, antzerkiak... denetarik egin dugu. Arabako lautadan urte mamitsua izan da: Araia eta Dulantziko eskoletan eta Pedro Lopez de Larrea ikastolan lana txukun egin dugu eta orain emanaldiak egiteko ordua da. Baina betirako gogoan izan ditzagun, eta historiara pasa daitezen hona hemen ikasgela bakoitzarekin prestatutako bertsoak

Egin klik eta ikusi ze politak... Ondo pasa oporrak eta gogoratu Lautadako bertso-eskolako ateak zabal zabalik izango dituzuela datorren ikasturtean. Muxu handi bat guztiei!


Utzi iruzkina: