Garaitezinak gara!
A ze asteburua lagunok... ostiralean hasi zen dena, Santa Maria Plazako atarian izan zen akelarre pagano agropunkiarekin. Bibolina, trikitia, kitarra, txirula, bonboa, txindatak, panderoa eta haurrek iskanbila... Gazteek bitartean, hartu kitarra, soinu ekipoa, montatu txozna, eskenatokia, aiba, dantzatu ere egin behar dugula.... Lautada borborka izan da asteburu honetan, eta ez da gutxiagorako.
Ikasle eguna izan zen larubatean eta goizean goizetik gora eta behera ibili ziren gazteak, txingurri lanak egiten. Herri bazkaria eta ondoren kriston bertsoak GUANTANAMERA doinuan kitarraz lagunduta... Publikoak ez dakit baina bertsolariek primeran pasa zutela, seguru. Nekea? zer da hori. Kriston parranda egin eta etxera gosaltzera. Eta hala ere irriparrea aurpegian eta gerrarako gogoa.
Lehen hitzordua, goiz samar, 10:45etan FUEROSEN Kafetiko bat hartzeko... eta 11:00etan UAGA eta EUSKOLABELekin Narbaizan. Martxan jartzea apur bat kostatu arren, a ze patatatxorixoakin eta a ze bazkari puska! Eta mozorroak, instrumentuak eta bonboak jaso eta Araiara. Saioa montatu eta giroa berotzera. Gure ohiuak eta animoak Aiaraldeko periferikoen alde. Baina heldu da gure txanda... gazte garaiko kamiseta martins, ardo botila tuneatu, peluka fassion eta txupa zaharrak atera eta egurra ematera!!! Hurrengoan eskenatoki handiagoa beharko dugu!!!
Saio ederra. Ainhoa eta Julen, inpresionanteeee! Animo Aiaraldea! Irabazle Kakiturri eta Martin Ttipia. Baina aste buru honetan inork ezingo du jarri zalantzan... LAUTADA, LAUTADA... GARAITEZINAK GARA!
GARAITU NAHI GAITUZUE
BAINA JAI DUZUE!
Iruzkinak
auskalo :D 2010-04-19 20:21 #1
Eguna inpresionante... aupaa TXOR eta TAN!
muxutxuk.

Markitos 2010-04-19 22:39 #2

Garaitezinak gara, eta esango nuke, nekaezinak ere bagarela... Datorren asteburu hau ere topera dugu! eta hurrengoak... batek jakin!

GORA GU TA GUTARRAK!!

evaristoren jarraitzailea 2010-04-20 08:53 #3

Earki pasa dugu asteburua, bai horixe! Aupa Lautadako bertso eskola! Garaitezinak gara!

Finaleko sarrerak hartzeko linkean klikatu, baina ezin; ez da web orria sartzen. Nire ordenadorearen kontua ote?

Andereño jauna 2010-04-20 09:01 #4

Saiatu hemen klik egiten ea...

http://www.bertsosarrerak.eu/sarrerak/sarreren_salmenta_orria

Aupa zuek!

Utzi iruzkina: