Famili bertso-eskola martxan
Gaur hasi gara gure esperimentu berriarekin. 6 ume eta 6 heldu bildu gara, irakasle banarekin. nahiz ta batzuk apur bat txoratu eta besteak hasieran lotsatu, itxura polita du honek. Haurrak euskaraz jolasean, marrazten eta bideo polit bat ikusten egon dira, eta oso gustora gainera. Bien bitartean, hara helduok ze sorta txukuna egin dugun!
Aurtengo bertso-eskolak
a ze enkantua!
Kiloka beharko da
pazientzi santua...
Lehen saioa da ta
hasi da kontua
lapiko berean da
esperimentua
Gaurko eguna dugu
beteta gogoa
bertsotan hasi gara
hau giro beroa
Unairekin umeak
mutila, goxoa...
elkarrekin lanean
famili osoa
Elkartzeko eguna
dugu berriz ere
Oihane bertan dugu
botere ta lege
hementxe gaude denok
pozik halafede
Ez dut ikusi eta
non ote da Jere?
Hasi gara bertsotan
gu dagoeneko
leku polit honetan
benetan ederto
hona etorri gara
hizkuntza lantzeko
ta ikasi ondoren
ondo pasatzeko!
(batzuen lehenengo eguna zela kontuan hartuta ez dugu meritu makala eh?)
Hurrengo hitzordua. Azaroaren 7a, 18:00etan AEKn. Ateak zabalik edukiko ditugu animatu nahi dutenentzat.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: