Famili bertso-eskola AGURAINEN
Datorren ikasturterako ideia bat darabilgu, helduen bertso-eskola mantendu eta horren barruan FAMILI BERTSO-ESKOLA bat sortzea. Begiralea ere badugu, prest eta gogogotsu. Orain ideia pixka bat borobiltzea ondo legoke, ezta?
HONA HEMEN NIRE PROPOSAMENA:
- Helduek bertso-eskola izango lukete, eta ez dute haurrik izan behar... noski! Helburuak: Euskara landu, bertsolaritza ezagutu, eta hizkuntzarekin jolas eginez gure memoria, sormena eta irudimena garatu.
- Bertso-eskolako gurasoen seme-alabek begirale sinpatiko bat izango dute ordutegi horretan. Helburuak: lagunartean euskaraz bizi, musika, hizkuntza eta bertsoekin zerikusia duten ekintza xumeak egin, kantatu eta batez ere ondo pasatzea. Antzerkiak, kantaldiak, bideoak eta jolasak izango dira bitarteko nagusiak.
- Famili ekintzak burutu, bertso sortak ikasi, kantatu, antzeztu eta kanpora begirako ekintzak prestatu beste familia batzuekin konpartitzeko.
Iruzkinak
asier 2008-06-20 23:11 #1

Oso, oso, oso ondo.

Bertso-eskolako gurasoen seme-alabak taldearentzat guraso euskaldun askok interesa izango dute. Kontua da nola motibatu gurasoak bertso-eskolara etortzeko.

Nik dema botatzen dizuet. Baietz gutariko bakoitza aita-ama berri bat ekarri. Horrek ekarriko luke taldea bikoiztea. Benga ba.

Beste egun batean idatzi beharko dut ze argudiok erabiliko ditudan hau saltzeko. Badakizue marketing pixka bat behar da euskara saltzeko.

Oihane 2008-06-22 19:54 #2

Nik onartzen dut erronka. Erronka polita iruditzen zait gainera, ze gauzak aurrera ateratzeko horrelakoak egin behar dira. Euskara eta bertsolaritza ezin dira eskaera eta eskaintzaren lege burgesaren esku utzi.... Ia besteek zer dioten

miren 2008-07-09 17:29 #3

irailaren lehen egunetik bertatik hasi beharko genuke ideia zabaltzen. Txartel batzuk egin eta proposamena luzatu: euskaltegian, eskoletan eta kalean ere bai.

Famili bertso eskola izena eman beharrean Helduen bertso eskola mantenduko nuke nik eta argi utzi guraso direnek haurrentzako begirale bat izango dutela, gainera beraiekin kantuan eta bertsotan ibiliko dena. Bestela gurasoentzako bakarrik dela pentsa lezake norbaitek.

Oihane 2008-09-17 12:03 #4

Kaixo lagunok.

Guzti hau ondo prestatzeko bilera egin dezakegu datorren ostiralean Irailaren 26, 18:00etan hiltegi zaharrean.

Zer iruditzen?

Oihane 2008-09-24 15:32 #5

Kaixo berriz

Zuetako batzuekin hitzegin dut dagoeneko. Unairi esan diot ahal badu 18:00etan pasatzeko, eta igual aterako du tartetxo bat. Zuek ere haurrekin etorri nahi baduzue ekarri lasai asko, hobe konponduko dira kuadrilan banaka baino.

Laster arte eta ondo bizi!

Utzi iruzkina: