EUSKARAREN EGUNA 2009
Bertso berriak,
jendea bustitzeko jarriak
LAUTADAKO BERTSO ESKOLAK +
Pedro Lope de Larrea ikastolako haurrak
- 1 –
Hasi gaitezen denok
Gaurkoan bertsotan
Ez zaitezte gelditu
Ixilik ta lotan
Itoko al gara gaur
Pintxo ta ardotan,
Agurainen dagoen
Akelarre hontan?
- 2 –
Hori egin dezakegu
Nahiz joan txokora
Praktikan jarri eta
Gerokoa gerora
Haur, gazte eta zaharrek
Egin behar gustora
Pasatu behar dugu
Ahotik ahora
- 3 -
Zeozer dugu denok
Mingainaren puntan
Ez dugu erabiltzen
Bakarrik batzutan
Atera dezagun ta
Jar dadila sutan !
Edozeinekin eta
Edozein lekutan
- 4 –
Barrukoa atera
behar da kanpora
zuk egiten baduzu
egin behar gustora
oraingo gazteentzat
sekulako droga
ez baduzu erabiltzen
oxidatuko da
- 5 –
Batzuk dute murritza
Besteek zabala
Batzuk gordeta dute
Urrea bezala
Baina lotsarik gabe,
Atera, aibala!
Gure-gurea da ta…
Oso naturala
- 6-
Lehenengo lekzioa
eskuina eta ezkerra
Nork nori nork ikasi
“Nik zuri izterra”
Mingaina erabiltzea
da gauza ederra
Zuk ta nik egitea
Nolako plazerra!
- 7 –
Ez da birus makala
Jendea ohar dadin
Baina ez da kutsatzen
Behar bezain arin
Lagunek ez badute
Huraxe atsegin
Kalera joan ta beste
Batzuekin egin
Ai zapotxin!
EUSKARAZ NAHI, ETA EZIN!!!!
Pedro Lope de Larrea ikastolako haurrak
Ai zapotxin!
Ez dago zer egin!
Gure herriko bizilagunekin
Batzuk dakite baina
Ez dute egiten
Ea pixkat euskaraz
Hitz egiten duten
Ai nire ama maitia
Nahiz ta gutxi jakin
Hobe zenuke genio
Hitz egin nirekin
Ai zapotxin!...
Gurasoek daukate
Aitzaki ugari
Kalean nahi ditugu
Euskaraz kantari
Ze polita euskera
Ikasi amona
Zuk ere bai ikasi
Euskara Aitona
Ai zapotxin! ...
Gure irakasletaz
Esango genuke
Batzutan gazteleraz
Hitz egiten dute
Euskara ikasi behar
Luke alkateak
Ireki behar ditu
Gure herriko ateak
Ai zapotxin!...
Ikastolan euskaraz
Kalean erderaz
Baina horrela ez da
Salbatuko erraz
Gure herriko jendea
Behar duzu jakin
Kaletik nahi dugula
Euskaraz hitzegin
Ai zapotxin!...
Iruzkinak
miren 2009-12-06 22:29 #1
<p>Oso erreportaia polita! </p>
<p>Hurrengo igandean denok BECera!</p>
Aguraineko neskatxa bat 2010-02-28 20:29 #2
Pedo Lope de Larreako 3. bertxoa hoberena!!! 6.A mailakoak egina!! AUPA LOPE DE LARREAKO 6.A!!!!
2010-02-28 20:31 #3
Utzi iruzkina: