Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketaren finala izango da larunbatean.
Herrialde guztietan eskolarteko bertsolari txapelketak jokatu ostean datorren larunbatean, ekainaren 18an, jokatuko da Euskal Herriko finala Aguraingo Harresi aretoan.
Goizeko 11:00etan 14 urte artekoen saioa izango da eta 14 gaztetxok hartuko dute parte: Peru Abarrategi (Aramaio), Maddalen Arrausi (Gasteiz), Txaber Altube (Abadiño), Arrate Gaztelu (Larrabetzu), Paul Iruretagoiena (Ataun), Aizpea Garmendia (Lazkao), Aitor Servier (Azkaine), Nahia Sasco (Lekuine), Jon Irazabal (Ainhiza-Monjolose), Ellande Dunate (Aiherra), Johaiñe Sarraillet (Lakarri), Ibai Thornary (Zalgize), Maddalen Lopez (Lesaka), Beatriz Moritorena (Doneztebe).
Arratsaldeko 15:30ean izango da 14-18 urte bitartekoena. Bertan izango dira: Amaia Lasaga (Gasteiz), Paula Amilburu (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Maialen Akizu (Urretxu), Eñaut Martikorena (Hernani), Maddi Ane Txoperena (Hendaia), Maddi Sarasua (Itsasu), Mikel Cherbero (Irulegi), Josu Sanjurjo (Lesaka), Irati Majuelo (Iruñea).
Iruzkinak
Markitos 2011-06-15 15:58 #1

Finala iritxi zaigu

jada Agurainera

bertara joango gara

gu animatzera

egun osoko plana

daukagu gainera

animatuko al gara

bokatak jatera?

Zeledon 2011-06-15 18:22 #2
Errepikatzeko prest/
nago plan berdina/
larunbtata iristeko/
badaukagu grina/
nahiko konpleto eguna/
a ze egun fina/
Zeledon bazkaltzera/
joango da jakina
Utzi iruzkina: