Bingen Sainz txapeldun
14 urtez azpiko LAUTADAKO TXAPELA jantzi du Arrizalako gazteak, bat-batean saio bikaina egin ostean.
Arabako eskolarteko txapelketako LAUTADAKO Finalerdia jokatu da gaur Agurainen. Idatzizko lehiaketan ia 40 haurrek hartu dute parte, eta oso giro polita egon da arratsalde osoan zehar. Idatzizko lanak AEK-n bukatu ostean Hiltegi zaharrean merienda egiteko bildu dira partehartzaile eta gurasoak, eta tripa bete eta gero eta bat-bateko saioa izan da. Bost izan dira bat-bateko saioan lehian aritu diren bertsolariak; Maialen Mateo, Jon Ander Martinez de Albeniz, Jon Unai Axpe, Maialen Arriaga eta Bingen Saiz; eta azken honek jantzi du txapela. Bigarren saria ihaz txapeldun izandako Maialen Mateo aguraindarrarentzat izan da.
Gauzak horrela, Ekainaren 7an, 9:00etan hasita ARMENTIA IKASTOLAN izango den finalean, hauek izango dira Arabako Lautadako ordezkariak:
BAT-BATEAN: Bingen Sainz
IDATZIZ:
Oihane Cerezo
Iciar Perez
Sonia CardeƱa
Sandra Martinez
Oihane Barcia
Jara Jauregi
Maialen Mateo
Bingen Sainz
Jon Unai Axpe
Maialen Arriaga
Jone Otxoa
Jon Ander Martinez de Albeniz
Ainhize Curiel
Enara Gil
Gorka Galan
Ana Diez
GURE ZORIONIK BEROENAK GUZTIOI!
OHARRA: Argazkiak eta audioak laster blogean!
Iruzkinak
Pantxika 2008-05-26 19:21 #1
<P>Aupa Bingen! oso ondo aritu zinen ostiralean! baita beste lauak ere... Primerako giroa...</P>
<P>Txoritxo batek esan dit zure aita txapela buruan ibili zela aguraindik lepoa tente-tente </P>
<P>ZORIONAK GUAPO eta FINALEAN EGURRA!</P>
Utzi iruzkina: