Badator Txapelketa!!!

laube 1456150861201 LAUBE | 2011-02-07 20:01
5

Badator txapelketa lagunok!!! zenbat busti nahi, hainbeste ur dakar gainera. Botila betetzeko beste bai! 5 ordezkari izango ditu lautadak txapelketa honetan eta bazpada, despistatuentzat beltxinga azpimarratuz jarri ditugu. Ba horixe. 4 kanporaketetan behintzat asistentzia derrigorrezkoa dugula eta aste bakoitzeko asteazkena baino lehen jakinarazi beharko dugula zenbat goazen afarietara. Aste honetan Laudion dugu hitzordua.

Datorren astean hitzordua eskualdean dugu, Ilarduiko paraje zoragarrian. Ohitura zaharrak berrituz guri tokatuko zaigu afari goxoa prestatzea. Beraz erne.

2011-02-12 Laudio
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 1. kanporaketa
Lekua: Basalarrina elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Oihane Perea, Rikardo Gonzalez De Durana, Xabier Igoa, Alberto Martinez "Beito", Bingen Sainz, Ainhoa Comas

2011-02-18 Oion
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 2 kanporaketa
Lekua: Azkenak elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa, Serapio Lopez, Iker Agirre, Amaia Lasaga, Maialen Saez de Okariz

2011-02-19 Ilarduia
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 3 kanporaketa
Lekua: Herriko elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Unai Mendibil, Ruben Sanchez, Juan Mari Juaristi, Ander Solozabal, Iñaki Tena, Josu Campo

2011-02-25 Atauri
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 4 kanporaketa
Lekua: Antzinako eskolak Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Zigor Enbeita, Irati Anda, Manex Agirre, Ekaitz Samaniego, Maite Solozabal, Iker Pastor

2011-02-26 Elosu
Arabako bertsolari txapelketa 2011. 5. kanporaketa
Lekua: Herriko elkartea Ordua: 20:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Felipe Zelaieta, Elyem Chej, Gaizka Urtaran, Jon Ruiz de Pinedo

Informazio gehiago eskuratzeko klikatu irudia

external image 4fe2e855b301f132f8cfcf3668790656_c.jpg

zeledon

zeledon 2011-02-09 19:13 #1

Iritsi da eguna/
badoa hastera/
eta ona sartu naiz/
nik entrenatzera/
eta ahal badugu/
guztiok batera/
benga goazen guztiok/
bloga berpiztera

Markitos

Markitos 2011-02-09 21:07 #2

Tenerifetik nator

jet-lag puta honekin

blog hau berriz pizteko

nator asmoarekin

entrenatzen zabiltza

ekin eta ekin

baina kontuz ibili

ergatiboarekin!

Mandragorin

Mandragorin 2011-02-09 23:02 #3

Laudion lautada egon
beharko da fin fin
ta hurrengoan,berriz,
saioa ilarduin
ergatiboa landuz
Jonpi egon dadin
gaizki irakatsiko
diote Donostin.

Markitos

Markitos 2011-02-10 15:49 #4

Hasi gara jadanik

nerbioak antzematen

ta ergatiboa dabil

guri lana ematen

Zeledonen problema

ari naiz ikusten:

ondo irakasten dute

baina ez du ikasten!

Zeledon

Zeledon 2011-02-10 22:12 #5

Kritikak jaso eta/
me kagoen puñeta/
Donostin hantze nago/
ikasten nago eta/
baina nere burua/
trafikoz beteta/
nahikotxo lortzearekin/
kotxeko karneta

Utzi iruzkina: