AGURAIN ERRE DA

laube 1456150861201 LAUBE | 2006-07-01 00:00
1

 

 

Mila bostehun urte

Eta erantsirik

Beste hirurogeita lau

gehiago gainetik

Abuztuak egun bat

Soilik zeukalarik

Suak eraman zuen

Agurain Osorik

 

-  1  -

 

Aguraingo herria

Dena suntsiturik

Nola ez du egingo

jendeak negarrik

Ez dago lehen zegoen

Etxe dotorerik

Geratzen dira zerka

zabalak bakarrik

 

Mila bostehun urte...

 

-  2  -

 

Honezkero ez dute

Merkatu beharrik

Oi Barrudiarra ez

Eraman frutarik

Ez da apain jarriko

Hemen dontzeilarik

Lutoz dago Araba

osoa jantzirik

 

 

Mila bostehun urte...

 

 

-  3  -

Aguraingo jendea

Guztia galdurik

Eta eskualdeko

jendea gaixorik

Begira eta ezin

Eman laguntzarik

Izurrite maltzurrak

Mendean harturik

 

Mila bostehun urte...

 

Juan Pérez de Lazarragaren poema batean oinarrituta.

 

AGURAIN ATZO ETA GAUR EUSKAL HERRIAN

 

 

2008-05-26 20:28 #1

ori duk!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Utzi iruzkina: