Abtxiki 2009 LAUTADAN

laube 1456150861201 LAUBE | 2009-05-06 20:36

       18 urtez azpiko arabako ikastetxeetako eta bertso-eskoletako haur eta gazteen txapelketako edizio berri bat dakarkizuegu Arabako Ikastolen Federakundea eta Arabako Bertsozale Elkarteak. 1300 lan inguru izango dira idatzizko sailean eta 35 haur eta gaztetxo inguruk parte hartuko du bat-batean. Idatzizko txapelketak 3 sail izango ditu aurten, Lehen Hezkuntza, Bigarren hezkuntzako lehen zikloa eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Bat-batekoak bi besterik ez, 14 urte arteko gaztetxoena eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena.

            Dagoeneko ari dira Dulantzi, Agurain eta Araiako ikastetxeetan gelan bertan bertsoak idazten. Laster izango duzue kanporaketara sailkatutakoen berri.

Lautadako kanporaketa. Maiatzaren 16ean, larunbata izango da Agurainen.

10´00etan idatzizkoa

11’00etan hamaiketakoa

11´30etan bat-batekoa Hiltegi Zaharrean

 


Utzi iruzkina: