La Demenzia

Oso erraza izan zen, Interneten sua mundu osoan piztu zenean, Explorer-ekoentzat exploratzaileen monopolioa bereganatzea. Jendea logikoki ez zekien ezer mundu erraldoi honi buruz eta fabrikatzaileek emandako produktuekin nahikoa geneukan, ez nahasteko. Ipuin honetan fabrikatzailea Windows da (urte horietan ia mundu osoko ordenagailuen erdi jabetzarekin) eta hauek eskainitako nabigatzailea Internet Explorer. Nahiz ta beste ezer ez ezagutu, azkar konturatu zen jendea programa hori ez zebilela garbi jokatzen eta gure ordenagailuak suntsituak izan ziren cookies, spam, pop-ups eta beste sare-gor...


Gustoko Blogak

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-03-04 11:48

Behin blog-egileen mundu honetan sartuta, gustoko ditudan blog batzuk analizatuko ditut. Hauetako batzuek lagunenak dira eta beste batzuetan ni neuk hartzen dut parte modu zuzenean.costroblog 2006an sortutako blog honetan, Bilboko kuadrilla tipiko baten zirkun-zarkunak azaltzen dira. Bertan kuadrillako kide guztiak idazteko aukera daukate danok administratzaileak direlako eta tonu oso humoretsu batean konpartitzen dute beraien artean berriak, bideoak, argazkiak, inkestak eta mota guztietako informazioa. Edozein ardajotzerako lekua dago hemen eta oso-oso baliagarria da beraientzat planak eg...


Hauek dira nire blogeko lehenengo hitzak. Eskoriatzatik nabil idazten, Huheziko fakultatetik hain zuzen, Gipuzkoako probintzian. Espero dut froga hau balio izatea blog serio bat egiteko aurrerago.