3. Lan-baldintzen hobekuntza
Loturaren izaerak –funtzionariala edo lan-kontratuduna- ez du lan-baldintza ezberdinak izatea berarekin ekarri behar. Horrela, eremu honetako hitzarmenak edozein AZP-ri automatikoki aplikagarriak izan behar dira, lan-loturaren nolakoa albo batera utzita.
Hortaz gain, Hitzarmen Arautzailean eta lan-kontratudunen Hitzarmen Kolektiboan jasotako neurriak osatuko dituztenak beharrezkoak dira. Hala nola:
- Haur-eskola eta haurren opor garaietan ludoteka zerbitzuak campus guztietan.
- Dependentzia-egoeran dauden senideen arretarako eguneko zentroak sortu campus guztietan.
- Erretiro aurreratuaren akordioan jasotzen diren neurriak garatzea: aurrekontu nahikoa egotea, ordezkatutako ordutegi-murrizketak, 64 urteko erretiroaren alternatibak Segurantza Sozialak aurkeztutako eskaerei uko egitekotan.
Iruzkinak
Gotzon 2011-02-04 19:45 #1
Aupa:
Ados egonda lehenengo paragrafoan esaten duzuenarekin, zalantza bat daukat: Laboralen Komenio berrian onartzen diren eskubideak aplikagarriak dira ere funtzionarioei edo hori horrela izateko beharrezkoa da beste akordio bat egotea?

Garbiñe 2011-02-04 19:51 #2
Egun on:
Ondo iruditzen zait egiten duzuen proposamen hau, hots, 'haur-eskola eta haurren opor garaietan ludoteka zerbitzuak campus guztietan' egon daitezela, baina nik ezinbesteko baldintzatzat jarriko nuke zerbitzu horiek euskaraz izatea, bestela atzerapausoa izango litzateke-eta.
Zaila ikuste dut, hala ere, are gehiago egun dauden politika ultraliberalak ikusita eta CCOO eta UGT sindikatuek sinatu duten azken akordio pengarria ikusita. Orain galdetu beharko diegu ea zer egin beharko duen laster (aurton, urrutiagora joan gabe) 64 urte beteko dituen jendeak, aukera zuena aurrejubilatzeko, eta eurek Madrilen sinatutako akordio mixerable horri esker ezer gabe geratu dena.

Utzi iruzkina: