2011ko Hauteskunde sindikalen emaitzak

2011ko Hauteskunde sindikalen emaitzak

2011ko Hauteskunde sindikalen emaitzak

LABen aldeko bultzada sendoa

 


AZP-ak norgehiagoka arduratsuaren lan sindikala babestu du

Egon den parte hartze handia azpimarratu behar da -% 69,88 AZP funtzionarioen artean eta % 74,19 AZP laboralen ar-tean-. Era berean deigarria izan da funtzionarioen artean egondako boto zuri eta nuloen portzentaje handia -% 10,82-.

Hauteskunde sindikal hauetako emaitzak AZP mailan aztertzeko oinarrizko bi aspektutan zentratuko gara:

1.      Errepresentazio- eta negoziazio-guneetan sortu den indar-korrelazioa

2.      Botoaren bilakaera eta ordezkatze-maila azken urtekotan.

AZP (ordezkari kopurua)

LAB

STEE-EILAS

ELA

UGT

CCOO

Pertsonaleko Junta-Funtzionarioak

5

5

4

5

4

Enpresa Komitea-Laboralak

3

3

2

4

1

1. AZP-ko errepresentazio-guneetan –Pertsonaleko Junta eta Enpresa Komitea- sortu den indar-korrelazioak sindikatuen arteko ordezkari kopuruaren oreka du ezaugarritzat, nahiz eta langile laboralen artean dauden  aldeak garrantzizkoagoak izan.

 

LAB-ek esparru bietan eskuratzen du sindikatu nagusien arteko lekua, bere botoen jatorria orekatua izanik campusen artean, horietako baten batean lehenengo indarra bilakatzen delarik.

2. Botoaren bilakaerari dogokionean, LAB gehien hazten den sindikatua dela azpimarratu behar da, 2007an baino %55 boto gehiago izanik -%53 funtzionarioetan eta %60,5 laboraletan-. Igoera hau hiru campusetan suertatzen da. Horrela, LAB-ek 1994tik hona eduki duen hazkunde etengabea sendotzen da, 2011-n sindikatu bozkatuenetakoen ar-tean kokatzen delarik. Ildo berean, eta ordezkatze-mailari dagokionean, LAB 2007tik ordezkatze-maila gehien igo-tzen duen sindikatua dela egiaztatu beharra dago, %9 baino gehiagoko hazkundea izanik -%7,45 funtzionarioen artean eta %11,32 laboralen artean-, bere emaitzak hobetu dituen bigarren sindikatua 7 puntu baino gehiagotan gaindituz.

AZP (ordezkatze-mailaren aldaketa)

LAB

STEE-EILAS

ELA

UGT

CCOO

Pertsonaleko Junta - Funtzionarioak

+% 7,45

- % 2,07

- % 1,66

+ % 2,69

-          % 6 ,42

Enpresa Komitea - Laboralak

+% 11,32

- % 0,45

- % 2,27

+ % 1,32

-          %  9,96

 

Emaitza hauek gure sindikatuak esparru bietan aurrera eramandako ildoa (egonkortasuna, lan poltsak, LEP-a, Lan Hitzarmena eta eskubide-murrizketen salaketa) babesten dutela deritzo LAB-ek. Orain, fase berri baten atarian gaude, non erronka garrantzitsuak egongo diren ekintza sindikal komunaren ikusmolde batetik hemendik bertatik hemen bizi eta lan egiten dugunon lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko. Ikuspegi hori mantentzen dugunon indarrak batu besterik ez dago 2011ko otsailaren 16ko hauteskundeetan AZP-ak luzatutako agindua errealitate bilaka dadin.

 

Animatu eta parte hartu!


Begoña

Begoña 2011-03-16 10:05 #1

<p><strong>Zorionak!!!</strong> </p>

<p>Emaitza onak ez dira kasualitatez lortzen. Benetazko lana dago atzean, serioa eta arduratsua. </p>

<p>Langileok ezkertzen dizuegu zuen dedikazioa!</p>


Utzi iruzkina: