1. AZP-ren plantilla bultzatu

Kapital handiaren aberastasun-goseak sortutako krisi ekonomikoaren testuinguruan, langileok ez dugu botere politikoaren laguntza ezta gobernariena ere. Jasaten ari garen erasoari aurre egin ahal izateko proposamenak abian jarri behar ditugu gure ingurune hurbilenean.  Eta horretarako indarrak bildu behar dira hemen lan egiten dugunon duintasuna hemendik defendatuko duten aukera sindikalen inguruan.
LAB-ek, UPV/EHUren eremuan, ondoko ardatz hauen inguruan biltzen ditu bere errebindikazioak:

  • Kalitateko zerbitzu publikoak, pribatizazioei uko eginez eta langile-plantillaren beharrezko handiagotzeak exijituz:
  • Unibertsitateak egun dituen edota epe laburrean izango dituen beharrak betetzeko Erreferentziazko Plantillan aurreikusitako 400 lanpostuen sortzea exijitzea.
  • Lan-kontratudunen eta funtzionarioen karrera profesional eta administra-tiborako neurri zehatzak: promozio horizontal eta bertikalerako prozesuak, prestakuntza iraunkorrerako gelak, formazioa promozio tresna gisa hartzea, …
  • Norberaren lanpostuan egiten diren funtzioen aitorpena. Lanpostuen Balorazioaren Mantentze fasearen aktibazioa, monografien edukiak etengabean eguneratzeko.
  • Kalitateko enplegu publikoa
  • Prekarietateari bideak itxi. Unibertsitateak dituen langile-beharrak bete arteko Lan Poltsetako langileen zerbitzu-harremana mantentzearen bidezko enplegu-ziurtasuna. 2006ko Egonkortasun Hitzarmenaren zabaltzea justifikatzen duten arrazoi objektiboak egon badaude.
  • Egindako zerbitzuen onarpen erreala ziurtatuko duten sarbide-prozesu etengabeak enplegu publikoan .
  • Lan Poltsen ordenatzea egindako zerbitzuen arabera, UPV/EHUn egindako lanaren aitorpen eta berme gisa. Lan Poltsetako kudeaketa gardena -berehalako argitaratzea eta etengabeko eguneratzea-.
  • Soldata murrizketei ezetza. AZP-ko langileen erosteko ahalmenaren babeserako eta berreskuratzerako neurriak.
  • Soldata eskalaren txikiagotzea.
  • AZP-koen soldata igoerak negoziatzeko gaitasuna berreskuratzea. 2004ko Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean aurreikusitako Eusko Jaurlaritza-UPV/EHU-sindikatuen arteko mahai teknikoaren osatzea.

Peli

Peli 2011-02-02 14:19 #1

<p>Aipatzen dituzuen erronkak konpartitzen ditut baina UPV/EHUn ematen den ekintza sindikalarekin sail ikusten dut horiek lortzea.</p>

<p>Ulertzen dut helburuekin bat ez egitea , ulertezina egiten zait aldiz sindikatu batzuek erakusten duten "populismo" joera eta gutxi batzurentzat bilatzea etengabe etekinak. Egungo AZPren "establisment"rentzat etengabe lan egiten ezer ez aldatzu nahian.</p>

<p>Beraz lagunok ez duzue lan makal aurrean, eta horretarako nire laguntza ere izango duzue.</p>

<p>Peli</p>


Utzi iruzkina: