Eusko?tren…

labmetrobilbao 1456150638937 LAB Metro Bilbao | 2010-06-03 00:00

Euskotren deritzon konpaia publikoan egiten den euskararen tratamendua aspaldi guztion ezaguna da. Eredu bezala ikusitako azkeneko adierazlea dugu metroaren 3. lineako obren hasiera dela eta bidaiariei plazaratutako oharra dugu.

Ematen du zerbitzuaren betiko irudi kaskarrari buelta eman nahi diotela baina zoritxarrez ez du ematen eraberritze horrek euskarari dagokionean nobedaderik ekarriko duenik.

Marketin kanpaina berria tren unitate berrien diseinuan eta abangoardiako teknologiaren ezarpenean oinarritzen da. Irudi berria Jendartean zabaltzeko publizitate kanpaina baten bitartez burutzen dabiltza. Kanpaina interneteko dominio batetara joateko bidea ematen duelarik. Euskararako www.euskotrenenitxuraberria.es/ eta espainolerako www.lanuevacaradeeuskotren.es.

Dominien atal hori zaindu bada ere, ez ordea hizkuntzari dagokiona. Deigarria egiten zait erabat euskarazko dominiora sartzea eta webgunea espainolez egotea! Euskaraz nahi baduzu topatu behar duzu webgunean bertan “eu” txikitxo bat eta are kuriosoagoa da horixe sakatuta webgunea “euskaratzen” dugunean helbide barran agertzen zaiguna:

http://www.euskotrenenitxuraberria.es/?queidioma=2

Beraz euskaldunok diskriminatuta eta 2. mailakoak gure eremuetan ere. Lotsagarria :-(

Hau al da euskotren berriak  euskaldunontzako izango duen politika “berria”?

Hau al da euskotren berriak legea betetzeko duen era “berria”?

NOIZ ARTE?

Luzatu ditzagun gure kexak euskotreneko bezero arretara

Web formularioa:  http://www.euskotren.es/euskotren2/faq/atencion/eus

e-posta: attcliente@euskotren.es

Tel:  902 543 210

total la parte en euskera no la lee nadie…- webgunean ikusitako berria.


Utzi iruzkina: