Sexuari buruzko lerro batzuk
Pasaden astean, oso klase interesgarri bat izan genuen sexuari buruz, eta horri buruzko ikuspegi desberdinei buruz.
Neska bateri gertatutako kasu interesgarri bat irakurri genuen non, argazki batzuk bilusik eta masturbatzen atera zituen bere mutilari bidaltzeko. Baina bere zorte txarrerako, mobila galdu zuen, eta mutil batzuk aurkitu zuten . Hauek argazkiak ikusteaz gain, beste lagun askori bidali zieten.
Izan ere, alde batetik, oso erraza da mobila festako egun batean galtzea, beraz, nahiko neska axolagabea iruditzen zait. Nik, bere kasuan egonda, ez nuke sekula ere bideoak mobilan utziko. Oso ondo iruditzen zait bere mutilari nahi duena bidaltzea, baina burua erabili behar du, eta pentsatu edonork begiratu ahal diola mobila.
Bestetik, oso jarrera txarra iruditzen zait ere mutilena. Nik suposatzen dut mobila irekiko eta begiratuko nuela, baina ez nuke bideoak pasatuko. Eta are gutxiago neskaren aurpegian barre egingo.
Nire ustez, jende asko egiten ditu holako gauzak bere mutila edo neska kanpoan dagoenean, eta bakoitza librea da nahi duena egiteko. Ez du zergatik lotsa izan behar.
Pentsatzen dugun jende baino gehiagok egiten ditu holako gauzak, eta ez ditu esaten berari buruz iritzia aldatuko dela pentsatuz. Baina ez dut uste holako jarrera izan behar dugunik, sexua oso gauza naturala delako eta bakoitzak nahi duena egiteko librea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: