Literatura lantzeko beste era bat
Guerrilla Season liburuari buruzko artikulu bat editatu du Joxek, Web 2.0ko gure irakasleak. Liberty herrian South Valley Jr High institutuan hain zuzen ere, 8.mailako Eric Langhorts irakasleak Guerrilla Season liburua irakurtzera bultzatu die bere ikasleei. Irakasleak 5.000 dolar lortzeaz gain liburua denek eros dezaten eta irakur dezaten (bai guraso, irakasle eta ikasleek ere), blog bat sortu du “The Guerrilla Season Book Blog” izenekoa.
Astero ikasle bakoitzak orri kopuru berdinak irakurriko ditu eta gero, honi buruzko euren iritzia eman beharko dute blog honetan. Gainera, igande gauero liburuaren autoreak eta irakasleak berak, galdera bat botako dute bertan eztabaida sor dezan eta bakoitzaren ikuspuntuak alderatzeko.
Blog hau, ikasle, irakasle, gurasoek… osatuko dute, baina mezuak kontrolatuak izango dira, meatsuak edo gustuko ez diren mezuak ez baitira argitaratuko. Honez gain, mezuak anonimoak izango dira. Anonimo bezala sinatuko dira do izenarekin (abizena duten mezuak ez dira editatuko).
Proiektu hau oso interesgarria dela iruditzen zait. Irakurri beharreko liburuarekin blog bat sortzean, seguruenik ikasleak eleberri gogo gehiagorekin irakurriko duela uste dut. Gero, blogean diskutitzeko gogoz egongo baitira, denak parte hartzen, ea zein ikuspuntu eta iritzi duten idazteko gogoz.
Askotan neketsua izaten da liburu mardul bat irakurri eta honi buruzko laburpen bat egitea. Ez dira ikasleekin ikuspuntuak aldatzen eta ez da hain interesgarria suertatzen eleberria. Guztion iritziak eztabaidatuz eta bakoitzaren interpretazio ezberdinak irakurriz, liburua lantzen da eta lana egiteaz gain, gozatu egiten da.
Gainera, amaierako proiektu bezala ez dute normalean izaten den laburpentxoa edo iritzia egitea. Iritzia eta laburpena blogean geratzen da, gainera horrela irakasleak kontrolatuago baitute ikasle bakoitzaren iritzia eleberriari buruz. Bestalde, proiekturako dituzten aukerekin, eleberria beste modu batera lantzen da, modu ezberdin, interesgarri, eta agian egokiago batean nahiz eta zenbait aukeratan literaturarekin zerikusi askorik ez izan.
Uste dut, askotan hainbat libururen kasuan proiektu beretsua egitea oso egokia izango litzatekeela bai eskola, institutu nahiz unibertsitatetan ere, liburua askoz ere gehiago lantzen baita. Literatura lantzeko beste era bat da.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2006-11-11 16:56 #1
Eta zer liburu proposatuko zenuke zuk horrelako irakurketa partekatua egiteko?

idurre 2006-11-14 18:48 #2

Aupa!

Egia esan, orain zuri geratu naiz, ez dut adibiderik esateko, baina uste dut edozein liburu interesgarrik balioko ligukela. Momentu hauetan Esclava Blanca ari naiz irakurtzen, Edward Rosset-ena. Donostian baitu duten 15 urteko neska gazte bati buruzkoa da. Baitu duen talde honek biolatu eta prostita gisa Beirut-eko beste talde bati saltzen dio merkatzia gisa. Liburu oso interesgarria da, asko ari naiz bertatik ikasten, baina liburu hau bezala beste asko eta asko daudela uste dut. Beste liburu bat asko gustatu zitzaidana La casa de los espiritus izan zen. Badakit ez dela denon gustoko istorioa baina eztabaidatzeko gai interesgarri asko eskaintzen dituela uste dut.

Esan bezala, hauek liburuetako batzuk dira.

idurre 2006-11-14 18:48 #3

Utzi iruzkina: